Täcka udden

Täcka udden Saltsjön badian (Suedia) dagoen jauregi bat da. Stockholmra sartzeko itsas bidearen ertzean dago, Södra Djurgården barrutian. Gaurko eraikina 1869–1870 urteetakoa da, eta 1958tik, etxea SEB banketxearen eta Investor-ren egoitza bezala erabiltzen da.

Täcka udden
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Koordenatuak59°19′20″N 18°08′35″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1866
Arkitektura
ArkitektoaAxel Kumlien (en) Itzuli
Hjalmar Kumlien (en) Itzuli
    Airetiko ikuspegia, 2013ko otsailean.

    Historia

    1801eko mapa.
    Th. Johnen txaleta, 1866.
    Cederlunden jauregia, 1870.

    XVIII.mendean, penintsula jada udako aisialdi gunea zen;[1] artean lekuari Rytterholmen ("zaldunen uhartea") edo Ryttarudden ("zaldunen penintsula") esaten zitzaion, eta urez ia erabat inguratuta zegoen.[2] 1764an, esate baterako, Carl Gustaf Tessin kontseilariak uda erdiko festa entzutetsua eman zuen gortearentzat; "Täcka udden" izena festa honekin lotua dago [3] (täck adjektibo arkaikoak "eder, txukun, eroso" esanahia du).

    Lekuaren jabetza hainbeste handikirekin lotua egon da: XVIII. mendearen amaieran Dassau; XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran Didrik Engström eta Jakob Palm.

    Johnen txaleta

    Palmen oinordekoetatik, jabetza Th. John handikiaren eskura igaro zen; honek 1866an udako txalet bat eraiki zuen. Suitzako estiloko bi solairuko eraikina zen, James Souttar arkitekto britainiarrak diseinatutako dorreekin.

    Cederlunden jauregia

    1869–1870 urteetan, Fredrik Cederlund puntzoi fabrikatzaile eta Belgikako Kontsul Nagusiak[4] txaleta berreraiki zuen Berpizkunde Berriaren estiloan, gaur egungo itxura emanez.[3] Kanpoaldea igeltsu gorrizko fatxadak eta landa-eskantzu grisak ditu. Deigarriak dira izkinako bi dorreak. Teilatu aldapatsuak kobrezko xaflaz estalita daude. Villan, Cederlundek Suediako lehen bainugela modernoetako bat ere egin zuen, bainuontzi eta komunarekin. Jauregiak oinplano oso irregularra du. Sukaldea sotoan, egongelak beheko solairuan eta logelak goiko solairuan.[5]

    Cederlundsen Täcka udden-ek inpresioa egin zuen bere garaian, eta 1870ean Journal of Architecture and Engineering aldizkarian aurkeztua izan zen. Ny Illustrerad Tidning- ek ere bere arkitektura goraipatu zuen 1871ean. [5]

    1883 eta 1884an, Rosa Wall zen jabea, eta jabetza ren balioa 130.000 koroatan estimatzen zen.[6]

    Wallenbergen garaia

    1889an, Knut Agathon Wallenberg bankari, politikari eta filantropoak etxea udako bizileku izateko hartu zuen. [2]

    Lorategi handian negutegiak eta mahatsondoak zeuden, eta uraren ondoan kallbadhus bat eta kaia. Garai honetan garajearen eraikina gehitu zen eraikin nagusiaren ekialdean. Knut eta Alice emaztea Täcka uddenen bizi izan ziren, Wallenberg 1938an hil zen arte. Gaur egunean Wallenberg Artxiboa hemen dago. [7]

    Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan eta testamentuan etxea egoitza bezala erabiltzeko utzi zuten. 1958az geroztik, etxea helburu horretarako erabiltzen dute SEB eta Investor-eko zuzendari nagusiak eta presidenteak. Lorategi bat bada oraindik, baita kallbadhusa ere (lursailetik pasealeku publiko baten bidez banatua). Bainuetxe hau Stockholm inguruan geratzen den bakanetako bat da. [7]

    Irudi garaikideak

    Erreferentziak

    1. Nationalstadsparken, en historisk cykeltur.
    2. Mårtensson (2007), s. 174
    3. Hasselblad (1982), s. 69
    4. Sveriges statskalender 1881
    5. Pihl Atmer (1987), s. 313
    6. Stockholmskällan: Egendomar inom Katarina församling, 1884.
    7. Hasselblad (1982), s. 75

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.