Tánaiste

Tánaiste (pluralean Tánaistí), edo formalki An Tánaiste, Irlandako Errepublikako gobernuaren lehen ministrorde edo presidenteordea da (Lehendakariordearen parekidea gutxi gorabehera). Taoiseachak (lehen ministroa) hautatzen du Tánaistea eta Irlandako Presidenteak izendatzen du.

Tánaiste
Datuak
Izen ofiziala
Tánaiste
Motakargu publikoa
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Jarduera
Honen parteIrlandako Gobernua
Karguaren titularraLeo Varadkar
Historia
Sorrera1937ko abenduaren 29a

Tánaisteak Taoiseacha falta den kasuetan bere ordez jarduten du, bai eta azken honen heriotza suertatu ezkero bere ondorengo bat izendatu arteraino edota bere ezgaitasuna bide delarik. Tánaistea ministro-ohia izana derrigorrezkoa da eta Estatu Kontseiluaren kide ere bada (Council of State).

Praktikan izendapen hau ohorezkoa da. Koalizio Gobernu bat egon ezkero, kargu hau bigarren alderdiko buruari eskaini ohi zaio, honek zuzendu nahi duen sail edo departamendua hautatzen duelarik. Alderdi batek zuzenduriko gobernu batean ordea, Tánaistea estatu gizon bat izan ohi da, gainera gehigarri bezala garrantzi gutxiko ministerio baten baten ardura ere izan ohi du.

Kargu hau 1937ko Irlandako Konstituzioak sortu zuen, betiere Zuzendaritza Kontseiluko Presidente-ordearen kargua ordezkatuz (Vice-President of the Executive Council), azken kargu hau Irlandako Estatu Askearen Konstituzioarenpean (1922-1937) sortua izan zen.

Tánaistí Zerrenda

Izena Hasiera Data Amaiera Data Alderdia
1. Sean Thomas O´Kelly 1937ko abenduaren 29a 1945ko ekainaren 14a Fianna Fáil
2. Seán Lemass (3 agintalditik 1.a) 1945ko ekainaren 14a 1948ko otsailaren 18a Fianna Fáil
3. William Norton (2 agintaldietatik 1.a) 1948ko otsailaren 18a 1951ko ekainaren 13a Alderdi Laborista
4. Seán Lemass (3 agintaldietatik 2.a) 1951ko ekainaren 13a 1954ko ekainaren 2a Fianna Fáil
5. William Norton (2 agintaldietatik 2.a) 1954ko ekainaren 2a 1957ko martxoaren 20a Alderdi Laborista
6. Seán Lemass (3 agintaldietatik 3.a) 1957ko martxoaren 20a 1959ko ekainaren 23a Fianna Fáil
7. Seán MacEntee 1959ko ekainaren 23a 1965ko apirilaren 21a Fianna Fáil
8. Frank Aiken 1965ko apirilaren 21a 1969ko uztailaren 2a Fianna Fáil
9. Erskine H. Childers 1969ko uztailaren 2a 1973ko martxoaren 14a Fianna Fáil
10. Brendan Corish 1973ko martxoaren 14a 1977ko uztailaren 5a Alderdi Laborista
11. George Colley 1977ko uztailaren 5a 1981ko ekainaren 30a Fianna Fáil
12. Michael O'Leary 1981ko ekainaren 30a 1982ko martxoaren 9a Alderdi Laborista
13. Ray MacSharry 1982ko martxoaren 9a 1982ko abenduaren 14a Fianna Fáil
14. Dick Spring (3 agintaldietatik 3.a) 1982ko abenduaren 14a 1987ko urtarrilaren 20a Alderdi Laborista
15. Peter Barry 1987ko urtarrilaren 20a 1987ko martxoaren 10a Fine Gael
16. Brian Lenihan 1987ko martxoaren 10a 1990eko urriaren 31 Fianna Fáil
17. John P. Wilson 1990eko azaroaren 13a 1993ko urtarrilaren 12a Fianna Fáil
18 Dick Spring (2 agintaldietatik 3.a) 1993ko urtarrilaren 12a 1994ko azaroaren 17a Alderdi Laborista
19. Bertie Ahern 1994ko azaroaren 19a 1994ko abenduaren 15a Fianna Fáil
20. Dick Spring (3 agintaldietatik 3.a) 1994ko abenduaren 15a 1997ko ekainaren 26a Alderdi Laborista
21. Mary Harney 1997ko ekainaren 26a 2006ko irailaren 13a Demokrata Progresistak
22. Michael McDowell 2006ko irailaren 13a 2007ko ekainaren 14a Demokrata Progresistak
23. Brian Cowen 2007ko ekainaren 14a 2008ko maiatzaren 7a Fianna Fáil
24. Mary Coughlan 2008ko maiatzaren 7a 2011ko martxoaren 9a Fianna Fáil
25. Eamon Gilmore 2011ko martxoaren 9a gaur egun arte Fine Gael

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.