Sylvia Baleztena Azkarate

Sylvia Baleztena Azkarate edo Ascárate (Iruñea, 1886ko azaroaren 2aIruñea, 1978ko martxoaren 29a) nafar idazlea eta orientalista izan zen.

Sylvia Baleztena Azkarate
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSylvia Baleztena Ascárate
JaiotzaIruñea, 1886ko azaroaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1978ko martxoaren 29a (91 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaEusko Ikaskuntza

Biografia

Karlista eta Eusko Ikaskuntzako bazkide goiztiarren handiki familiako kidea izan zen, Iruñeako Baleztena Etxearen jabe zirenak. Bere beste 8 neba eta ahizpen artean daude: Dolores eta Ignacio idazleak, Joaquín politikaria eta Pedro Mari pilotaria.[1][2]

Pablo Jaurrieta Músquiz diplomatikoarekin ezkondu zen eta hiru alaba eta seme bat izan zituen.[3]

1920an II Eusko Ikaskuntzen astean Iruñeako katedralean egin zen erakusketan (“Exposición de arte retrospectivo” bere abanikoen bilduma izan zuen erakusgai.[1]

Senarra, 1920 eta 1929 artean, Jerusalemgo kontsul izan zen bitartean, inguruko aztarnategi arkeologikoekiko eta biztanleen (bereziki emakumeen) ohiturekiko interesa garatu zuen eta bere ikerketak liburu nobelatu batean argitaratu zituen Jerusalén izenekoa.[3][4][5] Ume pobreentzako eskola sortu zuten, ”Colegio Español de Jerusalén” izenekoa.[6]

Israelgo estatua sortu ostean, senarra berriro izendatu zuten diplomatiko Jerusalemen eta bertara joan ziren bizitzera aldi batez.[1]

Lanak

Jerusalén da bere idatzi handiena (Imprenta y Librería de Jesús García, 1925)[2][5]

Hainbat aldizkaritan artikuluak idatzi zituen (Pregón aldizkarian besteak beste).[1]

Historia biblikoa aztertu zuen eta bere seme eta alabekin (azken hauekin bereziki) indusketa arkeologikoetan parte hartu zuen. Alabak Antzinateko hizkuntzak eta arkeologia ikastera bultzatu zituen.[7]

Jerusalemen bizi izan zenean, Joseph Lagrange domingotar hizkuntzalari, arkeologo eta Biblian aditua frantsesaren laguna izan zen eta Jerusalemgo École Biblique-k antolatutako ikastaroetara joaten zen sarritan eta indusketetan parte hartu zuen.[1] [8]

Euskal Herritik bultzatuta Ekialde Hurbilera eta Egiptora egin ziren bidaia erlijioso – kulturalak lagundu zituen eta Tutankhamonen hilobia aurkitua izan zenean, 1922an, ondoren, hilobia eta Erregeen Harana ikustera joatera animatu zituen bidaiari horiek. [1][8]

Sylvia Baleztenaren Jerusalén lanaren azala.

1937an Acción Católicarekin kolaboratu zuen erakusketa bat eginez eta objektu ugari bilduz saltzeko eta Gerra Zibilean hondatutako elizak konpontzeko.[1]

Erreferentziak

  1. Mangado, María Luz. (2017-12-12). «El legado de una orientalista» Diario de Navarra.
  2. «Baleztena in Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  3. «Baleztena Ascarate, Silvia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  4. Mangado Alonso, María Luz. (2022). Bajo el cielo de Oriente. El legado de España en Tierra Santa desde 1899 hasta 1955. in: Victoriensia 91. Gasteiz: ESET, 305-309 or. ISBN 9788471671844..
  5. (Gaztelaniaz) «Jerusalén | Bibliotheca Sefarad» Bibliotheca Sefarad - Bibliotheca Sefarad es una biblioteca digital de referencias bibliográficas de judaica especializada en temas hispanojudíos, Inquisición y sefardíes, con especial interés en las publicaciones españolas. 2016-10-13 (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  6. de Andrés Juanmartiñena, Verónica , (Universidad de Navarra). Sylvia Baleztena: El legado de una orientalista In “VI Congreso Iberoamericano de Egiptología Madrid 3-5 de diciembre de 2018 Libro resúmenes comunicaciones 2. , 73 or..
  7. «:: Bibliotecas Capuchinas ::» www.bibliotecascapuchinas.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  8. Mangado Alonso, María Luz. (2022). Bajo el cielo de Oriente. El legado de España en Tierra Santa desde 1899 hasta 1955. in: Victoriensia 91. ESET, 305-306 or. ISBN 9788471671844..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.