Sylva Koscina
Sylva Koscina (ˈsilva ˈkɔʃʃina ahoskatua; Silvija Košćina, sǐlʋija kǒʃtɕina ahoskatua, jaioa; Zagreb, Jugoslaviako Erresuma, 1933ko abuztuaren 22a - Erroma, 1994ko abenduaren 26a) italiar aktorea izan zen. «Peplum» filmetan egindako lanengatik ezaguna, Steve Reevesekin askotan lan egin zuten baina baita Paul Newman edo Kirk Douglas bezalako aktoreekin ere.
Sylva Koscina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zagreb, 1933ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federala Italia |
Heriotza | Erroma, 1994ko abenduaren 26a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Cimitero Flaminio (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Raimondo Castelli (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Napoli Federiko II.a Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta zinema aktorea |
|
Biografia
Aita greziarra eta ama poloniarra izanik, Italiara joan zen Bigarren Mundu Gerran eta fisika ikasi zuen Napoliko Unibertsitatean. Hala ere, bere fisikoari esker, laster hasi zuen modelo ibilbidea, eta 22 urterekin zineman debuta egin zuen Camillo Mastrocinqueren Siamo uomini o caporali? (1955) filmean. Bere dotoreziak pantailan mugitzean, modaren munduan izan zituen hastapenak erakusten zituen, eta bere itxura aristokratikoarekin komedia eta «Peplum» filmetan (Le fatiche di Ercole edota Ercole e la regina di Lidia bezalakoak) ezagun bilakatu zen. 1960ko hamarkadaren amaieran Hollywoodera egin zuen jauzi, eta han Playboy aldizkarirako posatu zuen lehen italiarra izan zen. Italiara itzuli zenean, zine erotiko eta destapean murgildu zen. Bere azken filmak askotan pobreak izan ziren, eta bere parte.hartze gehienak izar gonbidatu moduan izan ziren.
Bere megalomania ospetsua izan zen, zeinak hirugarren pertsonak bere buruaz hitz egitean erabiltzera eramaten baitzuen. Ogasunaren ikerketagatik etxe erosiberri bat saldu behar izan zuen eta Veneziako Mostran pelikularik gabe aurkeztu zen, «Enbaxadore irribarretsu» gisa bakarrik.
Cinecittà eta Hollywoodeko urrezko urteetan erromantze asko izan zituela diote. Garai hartako tabloideek Paul Newman, Jean Paul Belmondo, Alberto Sordi, Nino Manfredi, Bob Kennedyrekin saiakerak edo Josip Broz Tito politikari jugoslaviarra bezalako izenak aipatu zituzten, azkenak «gure Sylva txikia» deitzen omen zion. Hala ere, Mexikon ezkondu zen bakarrik: Raymond Castelli ekoizlearekin, denboraldi batez bigamiaz errudun deklaratu zutena.
61 urte zituela hil zen 1994ko abenduaren 26an, Erromako klinika batean, bularreko minbiziak jota.[1]
Filmografia hautatua
- 1956: Michel Strogoff
- 1958: Le fatiche di Ercole
- 1959: Ercole e la regina di Lidia
- 1959: La cambiale
- 1960: Il vigile
- 1962: La congiura dei dieci
- 1962: Le Masque de fer
- 1963: Judex
- 1963: From Russia with Love
- 1963: Il giorno più corto
- 1965: That Man in Istanbul
- 1965: Giulietta degli spiriti
- 1965: L'arme á gauche
- 1968 Justine, ovvero le disavventure della virtù
- 1968: The Secret War of Harry Frigg
- 1968: A Lovely Way to Die
- 1969: Vedo nudo
- 1969: Bitka na Neretvi
- 1970: Ninì Tirabusciò, la donna che inventò la mossa
- 1971: No desearás la mujer del vecino
- 1973: Lisa e il diavolo
- 1981: Asso
Erreferentziak
- (Ingelesez) Sylva Koscina. .