Swing (jazz)
Swing musika, baita swing jazz edo swing bakarrik ere deitua, 1930eko hamarraldian nagusitu zen jazz joera da, jazz banda handiek jotzen zutena.[1] 1920ko hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan sortua, tempo ertain eta arinak eta riff melodikoak erabiltzen ditu, baita bateria aske utzi ere.[2] Big banden estilo kuttunena, estiloko musikari ospetsuenak Fletcher Henderson, Benny Goodman, Duke Ellington edota Count Basie izan ziren.
- Artikulu hau jazz generoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Swing».

Benny Goodman, ospetsu bilakatu zen lehendabiziko swing bandleaderretako bat.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Milkowski, Bill. (2001). Bob Nikard & Alison Hagge ed. Swing It: An Annotated History of Jive. New York: Billboard Books ISBN 0-8230-7671-7..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.