Swift (satelitea)

Swift NASAk 2004ko azaroaren 20an jaurtitako behatoki espaziala da. Gamma izpiak edo GBR-ren (ingelesez) aztertzen ditu. 3 instrumentu erabiltzen ditu fenomeno hauek hobeto esploratzeko uhin luzera ezberdinak elkarlanean jarriz (gamma izpiak, X izpiak, ultramorea eta argi ikusgaiak).

Swift
Swift
ErakundeaNASA
Misio motaEspazio-behatokia
Jaurtiketa data2004ko azaroaren 20a, 17:16:00 UTC
Cañaveral lurmuturra, AEB
Jaurtiketa ibilgailuaDelta II 7320-10C
NSSDC ID2004-047A
Webguneahttp://swift.gsfc.nasa.gov/
Masa1470 kg
Orbita elementuak
Orbita periodoa90 min
Ezaugarriak
Atmosferaratzea2020tik aurrera
Egoeralanean
Artikulu hau satelite artifizialari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Swift (argipena)».

Historia

Partzuergo batez eraikita izan zen non Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italiak parte hartu zuten, eta azkenean 2004ko azaroak 20an jaurti zuten Delta 2 espazio-ontzi batean. Satelitearen kontrola NASA-ko Goddard Space Flight Center-ak egiten du.

Helburuak

Hasieran, bi urteko esplorazioa izatea zuen helburu, baina arazorik egon ezean luzatu egingo da.

Gamma izpien leherketa gertatzen denean satelite honek 15 segundotan detektatzeko gai da, hau da bereizgarririk nagusiena.

Swift satelitearen helburuak:

  • Gamma izpien sugarraldiaren sorrera non izan den detektatzea.
  • Gamma izpien sugarraldiak sailkatu eta berriak aurkitu.
  • Zehaztu nola eboluzionatzen duen onda hedakorra bere inguruarekin.
  • Gamma izpien sugarraldiak erabili unibertsoa ikasteko.
  • Zeruaren ikasketa bat, aurrekoak garaituz.

Intrumentuak

Bere lanerakoo beharrezkoa den materiala hau da:

  • Burst Alert Telescope (BAT): sugarraldiak antzematen ditu eta bere koordenatuak gordetzen ditu.
  • X-Ray Telescope (XRT): argazkiak eta informazio gehiago hartzen du. Honekin leherketaren datu gehiago eta zehatzagoak izan ditzakete.
  • UV/Optical Telescope (UVOT): ultramorean eta argi ikusgaian sugarraldien kokapena arkosegundu bateko zehaztasunez finkatzen du.

Lorpenak Zientzialariek gamma izpien leherketen inguruan zekitena osatu da. [supernova|Supernovek] sortutako leherketaz gain, orain arte azalpenik ez zuten beste batzuk, zulo beltzen eta neutroi-izarren arteko talketan edo azken hauetako batzuen artekoak ere badirela jakin izan dute.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.