Sviatoslav Palamar

Sviatoslav Jaroslavovytx Palamar (ukraineraz: Святослав Ярославович Паламар) (Mykolaiv, Sobietar Batasuna; 1982ko urriak 10) –Kalyna izengoiti militarrez ezaguna (ukraineraz: Калина)– Ukrainako Guardia Nazionalaren parte den Azov Batailoiko kapitain eta komandanteordea da. Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean, Palamarrek indar errusiarren aurkako borrokan parte hartu zuen Mariupolgo setioan, bereziki Azovstal Siderurgiaren barruan.[1][2]

Sviatoslav Palamar

Bizitza
JaiotzaMykolaiv, 1982ko urriaren 10a (41 urte)
Herrialdea Ukraina
Hezkuntza
HeziketaLviv University of Trade and Economics (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraUkrainako Guardia Nazionala
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakDonbasseko gerra (2014)
Errusia-Ukraina gerra (2022)
Mariupolgo setioa
Battle of Azovstal (en) Itzuli

Bizitza

Sviatoslav Palamar 1982ko urriaren 10ean jaio zen Mykolaiv hirian, Lviv hiritik gertu, eta bertan bizi izan zen ikasle izan zen arte; izan ere, Lviveko Merkataritza eta Ekonomia Unibertsitatean ikasi zuen. Bere burua galitziar gisa deskribatzen du. Gerra aurretik enpresa bateko zuzendari komertzial gisa lan egiten nuen.[3]

2000. urtean, Palamar Ukrainako Patriot of Ukraine talde nazionalistara batu zen,[3] zeina, garai hartan, eskuin muturreko iritziengatik zen ezaguna.[4] Taldeko liderretako batek, Andrii Biletsky-k, geroago, Azov Batailoiaren sorreran parte hartu zuen. Hala ere, 2022an egindako elkarrizketa batean, Palamarrek ukatu egingo zuen erregimentuko kideek esbastikak edo nazien beste intsignia batzuk zeramatzatela, eta Azov unitate militar bat baino ez zela azpimarratu zuen.[5]

Ekialdeko Ukrainako Gerra hasi aurretik, Palamarrek Iraultza Laranjan zein Duintasunaren Iraultzan parte hartu zuen.[3]

Emaztea eta semea ditu.[3]

Zerbitzu militarra

Palamar, aurretik, Donbasseko Gerran aritu zen, 2014an hasitakoa. Azov-ren aldeko Oleksii Suvorov kazetari militarrarekin izandako elkarrizketa batean adierazi zuen izengoiti militar bezala "Kalyna" hitza hartu zuela (euskaraz, lit.: Gaukarra), Ukrainarekin lotutako sinbolo tradizionala delako.[3]

2022ko Ukrainako inbasioa

Artikulu nagusia: «Mariupolgo setioa»

Errusiak Ukraina 2022an inbaditu zuenean, Mariupolgo borroketan parte hartu zuen; hala, Azovstal Siderurgian erresistitu zen soldadu talde baten komandanteetako bat izan zen. Soldadu horien artean Azov Batailoiko kideak zein ukrainar marineak zeuden. Gerra honetan zehar egindako zerbitzuaren ondorioz, hainbat domina eman zitzaizkion; besteak beste, Danylo Halytskiren Ordena,[6] Ukrainari Egindako Zerbitzu Militarraren Domina, Zerbitzu Adoretsugatiko Koraza eta Mariupolgo Defentsagatiko Koraza.

Mariupolgo setioan, Palamar kapitainak hainbat prentsa-hitzaldi eta elkarrizketatan parte hartu zuen komunikabideekin, Azov Batailoiaren eta altzairutegian harrapatutako soldaduen izenean; horien artean, marineak eta Guardia Nazionaleko kideak, Denys Prokopenko eta beste borrokalari batzuekin batera. Maiatzaren 12an elkarrizketa bat eman zion Israelgo Haaretz egunkariari; elkarrizketa honetan, Errusiaren Ukrainaren aurkako erasoak Israelek jasandakoekin alderatu zituen. Esan zuenez, ez zuen joateko agindurik jaso eta ez zegoen prest hildako eta zauritutako lagunak atzean uzteko. Horrek, Palamarren hitzetan, azaltzen zuen altzairutegian geratzeko erabakia.[5]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Last Ukrainian fighters in Mariupol vow to fight ‘as long as we are alive’» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  2. (Ingelesez) Oliphant, Roland. (2022-04-11). «‘We are holding back the horde’: Mariupol fighters battle on weeks after experts said city would fall» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  3. (Ukraineraz) Суворов, Олексій. (2020-09-08). «Cвятослав Паламар, друг КАЛИНА, заступник командира полку "Азов": Надважливо, щоб на ключових посадах в армії були офіцери, які здатні на агресивні дії, мали мужність та щось між ногами!» Will-live.com | Сайт підтримки полку НГУ "Азов" (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  4. (Ingelesez) «The rise of Azov» openDemocracy (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  5. (Ingelesez) «Azov Battalion's Second-in-command: 'Like in Israel, There Is Also Terror Against Us. We Are Not Nazis'» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).
  6. (Ukraineraz) «Про відзначення державними нагородами України» Офіційний вебпортал парламенту України (Noiz kontsultatua: 2022-05-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.