Sviatohirskeko gudua
Sviatohirskeko gudua Sviatohirsk hiritik gertu martxan dirauen Ukrainako Indar Armatuen eta Errusiar Federazioko Indar Armatuen arteko gudua da, 2022ko Donbasseko guduaren parte.
Sviatohirskeko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko maiatzak 30 – egun (1 urte, 9 hilabete eta 6 egun) | ||
Lekua | Sviatohirsk, Donetsk Oblasta (Ukraina) | ||
Egoera | Martxan | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Aurrekariak
Errusia, 2022ko otsailaren 28tik aurrera, hainbat eraso hasi zen burutzen Izium hiriaren aurka, bai eta Errusiako Armadak, martxoaren 3tik aurrera, misil-erasoak hasi ere. Martxoaren 3an bertan zortzi zibil hil ziren, herriko ospitale nagusiak kalte handiak jasan zituenean.[4] Apirilaren 1ean, Ukrainako Armadak Izium Errusiaren kontrolpean zegoela baieztatu zuen.[5][6][7] Biharamunean, Ukrinformi eskainitako elkarrizketa batean, Iziumeko de iure-alkateorde Volodymyr Matsokin-ek esan zuenez, hiriko etxebizitza-eraikinen %80a suntsiturik zegoen eta, gainera, hirian ez zegoela argindarrik, berogailurik edo urik. Kreminna izan zen, apirilaren 18an, Errusiak iragarritako Donbasseko erasoaldian testuinguruan erori zen lehen hiria. Oblast-gobernadoreak jakinarazi zuenez, guduan 200 zibil hil ziren, gehiago izan zitezkeen arren. Ukrainako funtzionarioek apirilaren 25ean jakinarazi zutenez, Errusiako Indarren kideetako batzuk Kreminnako Udaletxean izandako eztanda batean hil ziren, gas-leherketa baten ondorioz.[8] Edozein kasutan, apirilaren 19ko arratsalderako, errusia tropek hiriaren kontrol osoa zuten, ukrainarrerk atzera egin ostean.[9] Maiatzaren 27rako, bestalde, Lymango hiri gehiena Errusiaren kontrolpean zegoen.[10]
Gudua
Maiatzaren 30ean, Sviatohirsk herriaren aurkako bonbardaketen ondorioz, Sviatohirskeko Lavra Iragaitza Santua suntsitu zuten; erasoaren ondorioz, monasterio honetako bi fraide eta moja bat hil ziren, bai eta beste hiru fraide zauritu ere. Maiatzaren 30–31ko gauean, Errusiar Federazioko Indar Armatuek lur-eraso askoz masiboagoa hasi zuten hirian bertan, artilleria-eraso gogorrekin. Maiatzaren 31ko egunean zehar, Errusiar Federazioko infanteria-tropek Sviatohirsken erasoa egin zuten, hiri osoa inguratu eta gudu-poltsa bat osatzeko helburuarekin.[11]
Ekainaren 2an, eskala-handiko sute bat piztu zenSviatohirskeko Lavra Iragaitza Santuaren lurraldean; azkenean, suak monasterioko ermita nagusia irentsiz.
Juri Kotxevenko-k, Ukrainako Armadako ofizialak, erretako monasterioaren argazki bat argitaratu zuen bere Facebookeko profilean honako testuarekin batera: "errusiar barbaroen beste krimen bat da hau, zeinentzat ezer ez den sakratua". Egun horretan ere, Sviatohirsk ukrainar kontrolpeko gainerako lurraldeekin lotzen zuen azken zubia lehertu zen, hiria isolatuz sasi-setio batetan.[12]
Ekainaren 3 zein 4ean, errusiar erasoak biziagoak bilakatu ziren. Errusiak Ukrainako Indar Armatuei lavra-harresien aurrean, nahita, tiro-posizioak ezarri izana leporatu zien; izan ere, errusiarren arabera, ukrainarrek beren bizitzak salbatzeko lavra suntsitua izaten laguntzen ari ziren.[13]
Erreferentziak
- https://medium.com/@x_TomCooper_x/ukraine-war-26-29-may-2022-1c2855e4f179
- https://uacrisis.org/en/ukraine-resists-russia-s-invasion-day-23-russian-troops-not-able-to-advance-more-terror-against-civilians-russia-to-brandish-nuclear-weapons
- https://www.france24.com/en/live-news/20220501-exhausted-ukrainian-soldiers-return-from-eastern-front
- «Ukraine: Beleaguered town of Izium at breaking point after constant attack from Russian forces - new testimony» Amnesty International March 16, 2022.
- «Russian Offensive Campaign Assessment, April 1 | Institute for the Study of War» understandingwar.org.
- «На Київщині ЗСУ звільнили 15 населених пунктів – зведення Генерального штабу» radiosvoboda.org.
- «The russians are controlling Izyum – General Staff of the Ukrainian Armed Forces» mil.in.ua.
- «Luhansk Military Administration: Russian occupiers and their collaborators die in an explosion in Kreminna City Hall» Pravda.com.ua 2022-04-25.
- «Russian forces seize Kreminna in eastern Ukraine's Donbas region - as it happened» The Guardian.
- «Russia captures strategically important town ahead of 'next stage' of Ukraine invasion: UK intelligence» news.yahoo.com.
- «The monks of the Sviatohirsk Lavra of the UOC were killed and wounded while the bombing» Raskolam.net.
- «Ukraine war live: Russia claims Ukrainian forces retreating from Severodonetsk» Euronews.
- «Ukraine war: Horror as 16th Century monastery TWICE shelled by Putin erupts into fireball | World | News» Express.co.uk.
Kanpo estekak