Sviatohirskeko Lavra
Iragaitze Santuaren Lavra Mendi Santuak (ukraineraz: Свято-Успенська Святогірська Лавра) –Sviatohirskeko Lavra modura ezagunagoa–, Sviatohirskeko Haitzuloko Monasterioa (errusieraz: Свято-Успенская Святогорская лавра) –Sviatogorskaiako Lavra edo Sviatogorskiko Haitzuloko Monasterio modura ezagunagoa– Donets ibaiaren eskuineko ertzean kokaturik dagoen monasterio kristau ortodoxo garrantzitsu bat da. Izena, inguruko Mendi Santuetatik dator; Iragaitze Santua, bestalde, Ama Birjinaren heriotzaz aritzeko bestelako termino bat da.
Sviatohirskeko Lavra | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ukraina |
Oblast | Donetskeko oblasta |
Raion of Ukraine | Kramatorsk Raion |
Hromada | Sviatohirsk urban hromada |
Ukrainako hiria | Sviatohirsk |
Koordenatuak | 49°01′42″N 37°34′05″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XV. mendea |
Jabea | Ukrainian Orthodox Church (en) |
Erlijioa | Ukrainian Orthodox Church (en) kristautasun ortodoxoa |
Elizbarrutia | Ukrainian Orthodox Church (en) |
Suntsipena | 1787 |
Webgune ofiziala | |
Monasterioa Sviatohirsk herritik herritik gertu dago –2003an, monasterioak izena eman zion–, Donetsk Oblastean kokaturikoa, Ukraina ekialdean. Monasterioak, bestalde, Mendi Santuetako Parke Natural Nazionalaren erdigunea ere osatzen du, 1997an sortu zenetik. Ukrainako Eliza Ortodoxoak lavra izendatu zuen 2004an.
Galeria
- Lavraren parte den Sviato-Pokrovska eliza.
- Sviato-Pokrovska eliza, eskuinaldetik ikusia.