Svetlana Savitskaia
Svetlana Jevgenievna Savitskaia (errusieraz: Светла́на Евге́ньевна Сави́цкая; Mosku, 1948ko abuztuaren 8a- ), sobietar hegazkin pilotu eta kosmonauta ohia da. Bera espazioan ibili zen lehendabiziko emakume kosmonauta izan zen eta, Valentina Terexkova kosmonautaren ostean, espaziora bidaiatu zuen bigarrena. Misio garrantzitsu asko burutu zituen bere ibilbide espazialean eta azken urteetan politikan jardun du. [1][2]
Svetlana Savitskaia | |||
---|---|---|---|
Ahotsa | |||
1996 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mosku, 1948ko abuztuaren 8a (75 urte) | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia | ||
Familia | |||
Aita | Yevgeny Savitsky | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Moscow Aviation Institute (en) 1972) Kaluga aviation school (en) 1971) | ||
Hezkuntza-maila | Candidate of Technical Sciences (en) | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hegazkinlaria, astronauta, politikaria, militarra, idazlea, esploratzailea, proba-pilotua, unibertsitateko irakaslea eta Dumako diputatua | ||
Lantokia(k) | Mosku | ||
Enplegatzailea(k) | Estatu-Duma SESBeko Sobiet Gorena Moscow Aviation Institute (en) (1993 - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Académie de l'air et de l'espace (en) 7th State Duma of the Russian Federation (en) 6th State Duma of the Russian Federation (en) 5th State Duma of the Russian Federation (en) 4th State Duma of the Russian Federation (en) 3rd State Duma of the Russian Federation (en) 2nd State Duma of the Russian Federation (en) 8th State Duma of the Russian Federation (en) | ||
Gradua | maior koronel | ||
Astronauta | |||
Misioak | Soyuz T-7 (en) Soyuz T-12 (en) Soyuz T-5 (en) | ||
Denbora espazioan | 28.386 minutu | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Errusiako Federazioko Alderdi Komunista Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||
Biografia
Bizitza
Bere aita sobietar komandantea izan zen eta horrek bere haurtzaroan eragina izan zuen. Gurasoek jakin gabe 16 urterekin parakaidista bezala hasi zen. 3 errekord mundial lortu zituen estratosferatik eginiko saltoetan baita 15 erreakziozko hegazkinetatik eginikoetan ere.[3]
Ibilbide profesionala
1972an Moskuko Abiazio Institutuan sartu zen. Ikasketak bukatu eta gero, abiazio monitore gisa lan egin zuen. Hegazkin pilotua izateko ikasketa bereziak egin ondoren, 1976an SESB-ko (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) frogatarako pilotu titulua lortu zuen, 20 hegazkin mota ezberdin gidatzeko gai zelarik. 1980n berriki sortua zen emakumez osaturiko kosmonauta talde batean sartu zen, bertan Soiuz motako ontzietan bidaiatzeko prestakuntza jaso zuelarik. [3]
Ibilbidea espazioan
1982an, Valentina Terexkova kosmonautaren bidaiatik 19 urtera, Soiuz T-7 espazio ontzian 19 eguneko bidaia egin zuen.
1984ko uztailaren 25ean espazioan ibiltzen aritu zen lehendabiziko emakume bihurtu zen. Ia lau orduz aritu zen Saliut-7 estaziotik kanpo, egituraren konponketa-lanetan era arrakastatsuan.[4] Gainera, bere lana egiterakoan iza zuen eskarmentuaren ondorioz, berrikuntza garrantzitsuak egin ahal izan ziren hurrengo emakume kosmonauten janzkera hobetzeko.[5]
Une hartan bera bihurtu zen espaziora 2 aldiz bidaiatu zuen lehen emakumea.[6]
Aitzindaria izan zen eremu profesional honetan, bai teknikoki eta fisikoki zeuden arriskuei aurre eginez. Baina baita ere gainditu behar izan zuen bestelako oztoporik: matxismoa bere kideen aldetik zein hedabideen aldetik. Hori agertzen dute, adibidez, lehen espedizioan bere kideek bera agurtzeko erabili zituzten hitzek: "Amantala dugu zuretzat, Sveta".[7] Bigarren espedizioan berriz, kazetariek haren gorputzaz ere idatzi zuten. Izan ere, garai hartan oso zabalduta zegoen grabitate-eza emakumeen gorputzerako kaltegarria izango zelako ustea.[3][4]
Ibilbide politikoa
Bere karrera espaziala bukatzen ari zela, politikan hasi zen. Ingeniari zibil izanik, Energia NPOn, 1987an energia-diputatu izendatu zuten. 1989tik 1991 arte diputatu gisa ibili zen sobietar Parlamentuan, Errusiar Federakundeko Alderdi Komunista ordezkatu zuen eta Estatuko Dumako kide hautatu zuten. Defentsa Batzordeko kide da.[3][8]
Errekonozimendu eta sariak
Savitskaiak sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu, batez ere bigarren misioaren ondoren:[3][2]
- Bi aldiz Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Heroia.
- Bi aldiz Lenin Ordena
- Ohorezko Insigniaren Ordena.
- FAIren (Nazioarteko Federazio Aeronautikoa) urrezko domina eta 18 diploma.
- SESB-ko (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna)16 kirol domina.
- Domina berezia espazio irekian egotearen marka gainditzeagatik.
- 2 asteroidek bere omeneko izena dute: 4118 Sveta eta 4003 Savitskaya.
Ikus gainera
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Murcia, La Opinión de. «Las pioneras en el espacio» www.laopiniondemurcia.es (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
- (Ingelesez) Harnett, Sharon. (2013-03-12). «Svetlana Savitskaya – Test Pilot and Cosmonaut!» Australian Science (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
- (Gaztelaniaz) «Svetlana Savitskaya (1948), una cosmonauta que paseó por el espacio | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2019-07-04 (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
- Galarraga, Ana. «Hilekoa: zeruan bezala lurrean ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
- (Ingelesez) [|NTRS, NASA]. (1992). (pdf) The influence of culture on space developments. , 15 or..
- (Gaztelaniaz) «La NASA no da la talla» El Diario Vasco 2019-03-26 (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
- (Gaztelaniaz) «Por qué hay tan pocas astronautas: "Tienes que demostrar el doble que ellos"» ELMUNDO 2019-04-03 (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
- (Gaztelaniaz) «Svetlana Savitskaya | Cimac Noticias» www.cimacnoticias.com.mx (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Svetlana Savitskaia |
- Tereshkhova eta Ride, antzekoak eta desberdinak (Elhuyar, 2018)
- Espazioan eguneroko bizimodua nolakoa den erakutsi digu astronauta batek. (EITB, 2015)