Svetlana Gannuxkina
Svetlana Alekseievna Gannuxkina (Mosku, Errusia, 1942ko martxoaren 6a) errusiar matematikari eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da. 2010ean Bakearen Nobel Saria irabazteko hautagaia izan zen.
Svetlana Gannuxkina | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1942ko martxoaren 6a (82 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | MSU Faculty of Mechanics and Mathematics (en) ![]() |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Presidential Council for Civil Society and Human Rights (en) ![]() Memorial (en) ![]() |
Gannuxkinak hainbat urtez egin zuen lan Moskuko Unibertsitatean. 1990ean Hiritar Laguntza (Grazhdanskoe Sodeistvie) izeneko gobernuz kanpoko erakundearen sorreran parte hartu zuen. GKE honek etorkinen eta iheslarien giza eskubideen alde egiten du errusiar gizartean. 2015etik Errusiako Gobernuak delako erakundea kanpoko agentetzat hartzen du.
2006an Homo Homini Saria irabazi zuen giza eskubideen alde egindako ekintzaile-lanagatik.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.