Sverre Fehn
Sverre Fehn (Konsberg, Norvegia, 1924 abuztuaren 14 – Oslo, 2009ko otsailaren 23a) arkitekto norvegiarra izan zen.
Sverre Fehn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kongsberg, 1924ko abuztuaren 14a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Oslo, 2009ko otsailaren 23a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oslo School of Architecture and Design (en) |
Hizkuntzak | norvegiera daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta katedraduna |
Lantokia(k) | Oslo |
Enplegatzailea(k) | Oslo School of Architecture and Design (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Suediako Arteen Errege Akademia |
Osloko Arkitektura Eskolan egin zituen ikasketak eta 1949an diplomatu. 1950 urtean PAGON (Oslo Norvegiako Arkitekto Aurrerakoien Taldea) sortu zuen Arne Korsomo irakaslearekin, bere belaunaldikoak ziren beste arkitekto norvegiar batzuekin batera -Christian Norberg-Schulz, Peter Andreas Munch Mellbye, Geir Grung, Odd Østbye, Håkon Mjelva eta Robert Esdaile- eta Jørn Utzon arkitekto daniarrarekin. Talde hura Norvegiako CIAM (Congrès Internationaux d'Architecture Moderne)-ren adar bat-edo izango dena. Talde horren asmoa Mugimendu Modernoan oinarritutako arkitektura egitea zen, baina haien garaia eta herrialdeko hizkuntza (lengoaia) eta ekaiak (materialak) erabiliz. 1956 urtera arte jardun zuen taldeak ekinean.
1952 eta 1953 urteetan Marokora bidaia egin zuen eta bertako arkitektura primitiboa aurkitu eta ikertu zuen, bere lanetan guztiz eragingo zuena. Parisera aldatu zen ondoren, Jean Prouvé arkitektoaren agentzian lan egitera (1953-54). Norvegiara itzuli zenean, bere arkitektura agentzia ireki zuen.
Lan gehienak Norvegian eraiki ditu. 1962an proiekturik garrantzitsuenetako bat egin zuen: Eskandinaviar Herrietako Pabilioia, Veneziako Biennalearen lorategietan. 1971 eta 1993 artean Osloko Arkitektura Eskolan aritu zen irakasle eta Europako zein Ameriketako Estatu Batuetako eskola anitzeko irakasle ohoredun izendatu izan zuten. Hainbat museo eriki zituen, baina etxe pribatuak ere bai. Horien artean azpimarratzekoak dira Villa Schreiner Oslon (1963) eta Villa Busk Bamblen (1990). Nahiz eta lehiaketa asko irabazi, proiektu gutxi eraiki zituen.
1997 urtean Pritzker Saria lortu zuen.
Lan garrantzitsuak
- 1955 : Økern Zahar Etxea, Oslo, Norvegia Geir Grung-ekin lankidetzan
- 1958 : Norvegiako Pabilioia, Bruselako Erakusketa Unibertsalean, Belgika
- 1962 : Eskandinaviar Herrietako Pabilioia, Veneziako Biennalean, Italia
- 1963 : Colosseum zinema, Oslo, Norvegia
- 1971-77 : Skådalen Eskola Gorrentzat, Oslo
- 1972 : Txinako Soldaduei buruzko Erakusketa, Hovikodden
- 1986 : Villa Brick, Baerum
- 1987-90 : Villa Kise, Skien
- 1990 : Villa Busk. Bamble
- 1991 : Glaziarren Museoa, Fjaerland
- 1991-92 : EcoEtxea, Norrkoping, Suedia
- 1995 : Aukrust Museoa, Alvdal;
- 1995 : Ikerketa Gunea Glaziarren Museoan, Fjaerland
- 2000 : Ivar Aasen zentroa, Ørsta
- 2001 : Argazkigintzaren Museoa, Horten
Bibliografia
- AA. VV., The Secret of the Shadow: Light and Shadow in Architecture, 2002
- Sverre Fehn, The poetry of the straight line =: Den rette linjes poesi, 1992
- Per-Olaf Fjeld, Sverre Fehn on the Thought of Construction, Rizzoli International, 1983
- Yukio Futagawa, Sverre Fehn. Glacier Museum. The Aukrust Centre, GA Document 56, 1998
- Béatrice Houzelle, Cubes d'argile, Maisons prototypes en Norvège, Techniques et Architecture, 407 zkia, 1993
- Christian Norberg-Schulz, Gennaro Postiglione, Sverre Fehn: works, projects, writings 1949-1996, 1997
- Sverre Fehn. Studio Holme, GA Houses 58, 1998