Svava Jakobsdóttir

Svava Jakobsdóttir (Neskaupstaður, 1930eko urriaren 4a - Reykjavik, 2004ko otsailaren 21a) islandiar idazlea izan zen.

Svava Jakobsdóttir
Alþingiko kidea

Bizitza
JaiotzaNeskaupstaður, 1930eko urriaren 4a
Herrialdea Islandia
HeriotzaReykjavik, 2004ko otsailaren 21a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaSmith College
Somerville College
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

1965ean plazaratu zuen lehen lana, ipuin laburrez osatutako Hamabi emakume liburua. Nolanahi ere, hogei urte geroago egin zen famatu Oturuntza, harrizko hormaren itzalean (1986) izeneko beste kontakizun-liburu batekin. Lan horretako istorioen protagonistak emakumezkoak dira batez ere, eta guztiak doaz emakumezkoek tradizioz bete duten paperaren aurka. Gaiak askotarikoak dira, baina denetan nabari da protagonisten erretratu psikologikoa egiteko asmoa. Eleberrien artean, nabarmentzekoa da Maizterra (1969), joera feministako nobela laburra, kritikarien era bateko eta besteko interpretazioen oinarri izan dena. Azkenaldian, ordea, Keflaviken estatubatuarrek duten NATOren baseak uharteko biztanleen pentsaeran duen eraginari buruzko alegoriatzat jo izan da. Lan horretan ikusten da modu baketsuan ari dela emakumezkoen eskubideen aldeko borroka egiten, eta, horren ondorioz, beste batzuk direla konpromiso politikoaren gaiak, esate baterako, ingurumenaren defentsa, arrazismoarena, hiri handietan gizakiek bizi duten alienazioa eta abar.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.