Svanera
Svanera[1] (ლუშნუ ნინ, luxnu nin) svanek hitz egiten duten hizkuntza da, Kaukasoko kartveliar hizkuntzen familiakoa. 23 000 inguru[2] hiztun ditu Georgiako ipar-mendebaldean, Svaneti eskualde historikoan (egun Samegrelo-Zemo Svaneti eta Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti eskualdeen artean banatua).
Svanera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Georgia |
Hiztunak | 15.000 |
Eskualdea | Kaukasia |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza ibero-kaukasoar hizkuntzak Kartveliar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | Mxedrulia, alfabeto zirilikoa eta latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | sva |
Ethnologue | sva |
Glottolog | svan1243 |
Linguasphere | 42-CB |
Linguist List | svan |
UNESCO | 1058 |
IETF | sva |
Endangered Languages Project | 3042 |
Ez du ez forma estandarrik ez ofizialtasun estatusik, eta familian edo lagun artean besterik ez da erabiltzen. Eskolan ere ez da irakasten. Hiztun gehienak elebidunak dira, eta bigarren hizkuntza gisageorgiera erabiltzen dute. UNESCOk arriskuan dagoen hizkuntza gisa sailkatzen du[3], umeek etxean gero eta gutxiago jasotzen dutelako[4].
Dialektoak
Svanerak bost dialekto ditu[2]: goi-svanera dialekto multzokoak (goi-balera eta behe-balera) eta behe-svanerakoak (laxkhera, lentekhera eta txolurrera). Dialekto multzoek elkarrekiko ulergarritasun txikia dute.
Ezaugarriak
Beste kartveliar hizkuntzak ez bezala, svanerako bokalek umlaut izeneko aldaketa egiten dute; gainera, goi-balerak eta laxkherak bokal luzeak eta laburrak bereizten dituzte. Hizkuntza ergatiboa den arren, ergatibitate hautsia dauka, kasu ergatiboa lehenaldian baino ez da erabiltzen. Ergatiboz gain, beste 5 kasu daude, atzizkien bidez markatuak; kasuekin batera, postposizioak erabiltzen dira. Ez dago genero gramatikalik. Aditzek komunztadura polipertsonala dute.
Idazteko sistema
Egun georgiar alfabetoan oinarritutako sistema bat erabiltzen da; hala ere, ez dago idazkera arauturik.
ა | ა̈ | ა̄ | ა̄̈ | ბ | გ | დ | ე |
ე̄ | ზ | თ | ი | ი̄ | კ | ლ | მ |
ნ | ჲ | ო | ო̈ | ო̄ | ო̄̈ | პ | ჟ |
რ | ს | ტ | უ | უ̈ | უ̄ | უ̄̈ | უ̂ |
ფ | ქ | ღ | ყ | შ | ჩ | ც | ძ |
წ | ჭ | ხ | ჴ | ჯ | ჷ | ჷ̄ |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Bisita ezazu Svanera Wikimedia Incubator proiektuan |