Suzanne Valadon

Suzanne Valandon, Marie-Clémentine Valade izenez jaioa (Besines, Haute Vienne, 1865eko irailaren 23a- Paris, 1938ko apirilaren 7a) margolari frantsesa izan zen.

Suzanne Valadon

Bizitza
JaiotzaBessines-sur-Gartempe, 1865eko irailaren 23a
Herrialdeafrantsesa
HeriotzaParisko 16. barrutia eta Paris, 1938ko apirilaren 7a (72 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Ouen Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)André Utter (en) Itzuli  (1914 -  1938)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, modeloa, modeloa, marrazkilaria, grabatzailea eta artista
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
KidetzaSociété nationale des beaux-arts (en) Itzuli
Mugimenduapostinpresionismoa
sinbolismoa
Izengoitia(k)Suzanne Moussis eta Suzanne Utter
Genero artistikoaizadi hila
erretratua
biluzia
paisaia margolaritza

Discogs: 2726315 Find a Grave: 9001153 Edit the value on Wikidata

Bizitza

La Buveuse (edalea) - Suzanne Valandonen erretratua, Henri de Toulouse-Lautrec-ek egina.

Garbitzaile alargun baten alaba izan zen Suzanne. 16 urterekin akrobata egin zen, baina erorketa batek amaiera jarri zion horri. Bere amarekin eta bere semearekin (Maurice Utrillo margolaria) bizi izan zen Montmartreko auzoan. 

Bere edertasunak margolari asko erakartzen zituen, modelo gisa hartzen zuten eta horrela hainbat margotze teknika ikasi zituen. Edgar Degas, Henri de Toulouse-LautrecPierre-Auguste Renoir eta Pierre Puvis de Chavannes-es modeloa izan zen; hauetako batzuekin erlazio bat ere izan zuen. Harreman nabarmen bat ere izan zuen Erik Satie musikagilearekin eta haren erretratu ezaguna egin zuen 1893 urtean. [1].Harremana hautsi zenean, Satiek Vexations eta Danses Gothiques sortu zituen.

Valandonek natura hila, erramuak eta paisaiak margotu zituen. Bere biluziengatik ere famatua da.  1894an, Société Nationale des Beaux-Arts administratzen zuen lehen emakumea izan zen. Oso perfekzionista zen, urteak pasa zitzakeen bere koadroak konpontzen, hauek erakutsi aurretik.

Espiritu aske eta apetatsua zuen. Azenario sorta bat eramateagatik zen ezaguna, ahuntz bat omen zuen "bere marrazki txarrak jaten zituena" eta kabiarrarekin elikatzen omen zituen bere estudioko katuak ostiraletan.

1896an ezkondu zen Paul Moussis, burtsako agentearekin. 1909an banandu egin ziren eta André Utter-ekin joan zen bizitzera. Utter, bere semea Maurice Utrilloren laguna zen, hogeitahiru urte gazteago eta biak azaltzen dira Adan eta Eva margolanean. Aitindaria izan zen gizon eta emakumeen gorputz biluziak elkarrekin margotzen eta lan hau zen horen erakusle. [2].

1938ko apirilaren 7<an hil zen Valandon, bere lagun margolariez inguratuta, André Derain, Pablo Picasso eta Georges Braque. Cimentière de Saint-Ouen-en lurperatua izan zen.

Bere obrak Parisko Georges-Pompidou Zentroan eta New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten daude ikusgai.

Obra nagusiak

  • Autoerretratua (1883)
  • Eric Satie-ren erretratua (1892-93)
  • Adan eta Eva (1909)
  • Biluzia ohegaineko marradunarekin (1922)
  • Gela urdina (1923)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)SOREL, Nancy Caldwell. "Suzanne Valadon and Erik Satie." Atlantic, bol. 265, zk. 3, Mar. 1990, orr. 73. Gale Academic OneFile, link.gale.com/apps/doc/A8566079/AONE?u=wikipedia&sid=ebsco&xid=f283b1a6. [Kontsulta data 2022ko otsailak 26]
  2. (Gaztelaniaz) DEL AMOR, Carlos .- Emocionarte : la doble vida de los cuadros Barcelona : Espasa, 2020. ISBN 978-84-670-6029-4. Orr. 42
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.