Suzanne (Leonard Cohen)
«Suzanne» Leonard Cohen kanadariar poeta eta musikari ospetsuak idatzitako abestia da. Abestiak Songs of Leonard Cohen diskoan agertu zen, 1967an. Cohen lanen arteko ospetsuenetariko bat da.
Suzanne (Leonard Cohen) | |
---|---|
![]() | |
Judy Collinsen, Leonard Cohenen, Noel Harrisonen, Roberta Flacken eta Flo Morrisseyren musika-lana | |
Egilea(k) | Judy Collins, Leonard Cohen, Noel Harrison, Roberta Flack eta Flo Morrissey |
Argitaratze-data | 1966 |
Izenburua | Suzanne |
Honen izena darama | Suzanne Verdal (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | ingelesa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Songs of Leonard Cohen |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Simon (en) ![]() |
Hitzak | Leonard Cohen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leonard Cohen |

Jatorria
Abestia hasieran Suzanne Takes You Down izenburuaz 1966ko Parasites of Heaven poema liburuan plazaratu zuen. Songs of Leonard Cohen diskoaren abesti askok jatorri bera dute. Abestiaren lehen bertsioa Judy Collinsek egin zuen, 1966an, In my life diskoan.
Historia
1994an BBCk egin zion elkarrizketa batean Leonard Cohenek olerkia zein abestiak Armand Vaillancourt eskultorearen emaztea zen Suzanne Verdalekin izandako topaketan jatorria izan zuela azaldu zuen. Topaketa Montrealen izan zen. Abestian hiriko zenbait toki agertzen dira, San Lorentzo ibaia eta badiaren ondoan dagoen kapera txiki bat, Notre-Dame-de-Bon-Secours izenekoa, goizeko eguzkiari begira dagoena, abestian deskribatzen den bezala. Suzannek Cohen gonbidatu zuen ibai ondoko bere etxera, eta Constant Comentary izeneko tea zerbitzatu zion -laranja zatitxoz beteta-. Elementu horiek izan ziren inspirazioa -ihintza Cohesen arabera- poema eta abestia amesteko eta asmatzeko. 1994an BBCri adierazi zion topaketa oso egoera berezia izan zela, poema idazteko inspiratu zuena, baina Suzannerekin ez zuela sexu-harremanik izan. 2006an, CBC Newsek egindako elkarrizketa batean, Suzanne Verdalek gauza bera baieztatu zuen, hau da, Cohenekin ez zuela sexu-harremanik izan.[1]
Abestiaren bertsioak
Kanta honek bertsio asko izan ditu. Hona hemen horrelako bat egiten duten abeslari eta talde batzuk:
- Judy Collins, 1966an
- Cohen bera, 1967
- Nina Simone, 1967, To Love Somebody diskoan
- Noel Harrison
- Fairport Convention
- Pearls Before Swine,
- Harry Belafonte
- Joan Baez
- Genesis
- Bruce Springsteen
- Tom Northcott
- Graeme Allwright
- Françoise Hardy
- Pauline Julien
- Neil Diamond
- Nana Mouskouri
- Sylvie Vartan
- Alain Bashung
- Herman van Veen
- Fabrizio De André
- The Flying Lizards
- Peter Gabriel
- Tower of Song
- Geoffrey Oryema
- Tori Amos
- John Howard
- James Taylor
- Tangerine Dream
- Toti Soler
- Roberta Flack, 1973, Killing me softly diskoan
- Mikel Urdangarin, 2019, Hotza da NY is cold
Abestia filmetan
"Suzanne" abestia film desberdinetako soinu bandetan erabilia izan da:
- I Am a Hotel, 1983, Cohenek berak egindako film laburra.
- Breaking the Waves filman, Lars von Trierrek zuzenduta.
- Leonard Cohen: I'm Your Man filman, 2006, Lian Lunsonek zuzenduta; abeslaria Nick Cave izan zen.
- Fata Morgana, 1971, Werner Herzogek zuzenduta.
- Salvador (Puig Antich), 2006, Manuel Huergak zuzenduta.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Suzanne - Leonard Cohen - Hitzak
- (Ingelesez): Errusierazko bertsioa Vassily K-ren bertsioan.
- (Ingelesez):"Suzanne" abestiaren historia – The National (CBC)
- (Ingelesez):"Suzanne Takes You Down" poemaren sarrera, E. Ethelbert Miller-ek idatzita.
- (Ingelesez):BBC-en egindako Suzanne Verdalekin elkarrizketaren transkripzioa McCallister.