Sutherland
Sutherland, gaeleraz Cataibh, Eskoziako Highland eskualdeko konderri historiko bat da. 5.252 km²-ko azalera du, eta 2001eko erroldaren arabera 13.466 biztanle zituen. Ipar-ekialdean Caithness konderriarekin muga egiten du, ekialdean Caithness eta Ipar Itsasoaren kostaldea du (Morayko fiordoa), hegoaldean Ross eta Cromarty konderri historikoa, eta mendebalde eta iparraldean berriz Ozeano Atlantikoa.
Sutherland Cataibh | |||
| |||
Sutherland_Brit_Isles_Sect_2.svg | |||
Geografia | |||
---|---|---|---|
Hiriburua | Dornoch 57°52′48″N 4°1′48″W | ||
Azalera | 5.252 | ||
Mugakideak | Ross eta Cromarty, Caithness, Ross-shire (en) eta Cromartyshire (en) | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 12.650 (2011) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko round eragilea bizt/km² | ||
Bestelako informazioa |
Eremu honetako udalerririk handiena Dornoch da. Bestelako udalerri nabarmenak: Bonar Bridge, Lairg, Brora, Durness, Embo, Tongue, Golspie, Helmsdale, Lochinver eta Kinlochbervie.
Historikoki konderri hay honako eremuetan banatua egon da: Dùthaich 'Ic Aoidh (ipar-mendebaldea), Asainte (Assynt) eta Cataibh (ekialdea), baina maiz Cataibh izenaz konderri osoa izendatua da.