Sussex Erresuma
Sussex Erresuma edo Hegoaldeko Saxoien Erresuma (antzeinako ingeleraz: Sūþseaxna rīce) kolonia saxoi bat izan zen eta geroago Ingalaterrako hegoaldeko kostaldeko Erresuma. Bere mugak aurreko Regnenses Erresumarekin eta geroagoko Sussex konderriarekin bat egiten zuten gutxi gorabehera. Garai hartan lurraldearen zatirik handiena Andredeko basoak estaltzen zuen.
Sussex Erresuma Sūþseaxna rīce | |||||
---|---|---|---|---|---|
477 – 825 | |||||
Monarkia | |||||
| |||||
Sussexen kokapena Heptarkiaren barruan. | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Selsey | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Antzinako ingelesa (Englisc) | ||||
Erlijioa | Kristautasuna eta paganismoa | ||||
Historia | |||||
Ezarpena | 477 | ||||
Disolbatzea | 825 | ||||
|
477an sortu zen, Kronika Anglo-Saxoiak dioenaren arabera. Urte horretan Ælle Cymenshore izeneko leku batera iritsi zen hiru itsasontzitan bere hiru semeekin. Bertakoak Andredeko basora bota zituen. Kronikaren arabera 485ean britainiarrak garaitu zituen Mercredesburnen eta Pevensey setiatu zuen 491an bertako herritar guztien sarraskia eginez. Hala ere hau kondairatzat har daiteke.
Erreinuak 825an Ecgberht Wessexkoaren esku geratu zen eta, beraz Mendebaldeko Saxoien dinastiari lotuta. Kent Erresumarekin bateratua izan zen geroago hainbatetan.