Suspicion (1941eko filma)
Suspicion (euskaraz Susmoa), 1941eko Alfred Hitchcock britainiarrak zuzendutako amodiozko thriller psikologiko bat da. Cary Grant, Joan Fontaine, Cedric Hardwicke, Nigel Bruce, Dame May Whitty, Isabel Jeans, Heather Angel eta Leo G. Carroll aktoreek antzeztu zuten. Francis Iles idazlearen Before the Fact (1932) eleberrian oinarritua dago.
Suspicion (1941eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1941 |
Izenburua | Suspicion |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Before the Fact (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfred Hitchcock |
Gidoigilea(k) | Alma Reville (en) Samson Raphaelson Joan Harrison |
Antzezlea(k) | |
Joan Fontaine Cary Grant Cedric Hardwicke Nigel Bruce May Whitty (en) Isabel Jeans (en) Heather Angel Leo G. Carroll Alec Craig (en) Gavin Gordon Doris Lloyd Leonard Carey (en) Lumsden Hare (en) Faith Brook Alfred Hitchcock Constance Worth (en) Billy Bevan Rex Evans (en) Reginald Sheffield (en) Edward Fielding | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alfred Hitchcock |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | William Hamilton (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Van Nest Polglase (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Franz Waxman (en) |
Argazki-zuzendaria | Harry Stradling |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Historia | |
Jasotako sariak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 14th Academy Awards (en) |
Nominazioak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 14th Academy Awards (en) Joan Fontaine Film onenaren Oscar Saria 14th Academy Awards (en) Academy Award for Best Original Dramatic Score (en) 14th Academy Awards (en) Franz Waxman (en) |
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Jane Fontaine) irabazi zuen, Oscar Sari bat irabazitako Alfred Hitchcocken film bakarra bilakatuz.
Argumentua
1938, Ingalaterra, Johnnie Aysgarth (Cary Grant) bizizale axolagabea eta erakargarria eta Lina McLaidlaw (Joan Fontaine) neska gazte xaloa tren bidai batean zehar elkar ezagutu eta Linak Johnnie lotsagabeari bidai txartela ordaintzen amaituko du. Handik gutxira, festa batean berrelkartu eta erromantze labur baten ondoren ezkondu egingo dira, nahiz eta Linaren aita den McLaidlaw jenerala (Cedric Hardwicke) ezkontzaren aurka agertu. Denek, bere senideak barne, Lina neskazartzat jo arren,inak denei norbaitek maitatu dezakela erakutsi nahiko die.
Aktoreak
Nagusiak
- Cary Grant: Johnnie Aysgarth
- Joan Fontaine: Lina McLaidlaw Aysgarth
- Nigel Bruce: Gordon Cochrane 'Beaky' Thwaite
- Cedric Hardwicke: McLaidlaw jenerala
- Dame May Whitty: Martha McLaidlaw andrea
- Isabel Jeans: Helen Newsham andrea, Johnnieren laguna
- Heather Angel: Ethel, Aysgarthen neskamea
- Auriol Lee: Isobel Sedbusk, idazlea eta Aysgarthen laguna
- Reginald Sheffield: Reggie Wetherby, Linaren dantza bikotea
- Leo G. Carroll: George Melbeck kapitaina, Johnnieren langilea eta lehengusua
Krediturik gabe
- Billy Bevan: Treneko pika
- Leonard Carey: Burton - McLaidlawdarren maiordomoa
- Clyde Cook: Argazkilaria
- Alec Craig: Hogarth Clubeko harreragilea
- Vernon Downing: Benson, inspektorearen laguntzailea
- Gavin Gordon: Bertram Sedbusk doktorea, Isobelen anaia
- Lumsden Hare: Hodgson aktorea
- Aubrey Mather: Laidlaw's Will enpresaren exekutibo nagusia
- Constance Worth: Fitzpatrick andrea
Alfred Hitchcockek 47. minutuan kameoa egiten du, herriko postontzian gutun bat botaz.
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)