Suspentsio-polimerizazio
Polimeroen kimikan suspentsio-polimerizazioa edo esekidura-polimerizazioa polimeroak sintetizatzeko industria-metodo bat da non eragiketa mekanikoa medio, monomeroa uretan dispertsatzen den tantak osatuz eta horrela irauten duen prozesuan zehar. Tanten diametroa 0,001-0,5 cm tartean egon daiteke. Horrekin batera, eta tantak elkar ez daitezen, erreakzio-inguruneari egonkortzaileak botatzen zaizkio. Egonkortzaileen artean aipa daitezke uretan disolbagarriak diren polimeroak (poli(binil alkohol)a adibidez), elektrolitoak, silikatoak edo aluminio hidroxidoa.
Hasarazlea monomeroan disolbatzen da eta, ondorioz, monomero-tanta guztiak erreakzio-matraze txiki gisakoak dira, bertan garatzen delarik polimerizazioa. Suspentsioko monomero-tantak polimero-tanta bihurtzen direnez eta perla baten itxura hartzen dutenez perla-polimerizazio terminoa ere usatu izan da.
Abantaila handiak ditu suspentsio-polimerizazioak: erraza da kontrolatzeko, erraza maneiatzeko eta erreakzio-beroa erraz eliminatzen da. Alabaina desabantaila handi bat ere badu: formatzen diren polimero-perlek sakon ikuzi beharko dira, gainazalean geratzen diren egonkortzaile-arrastoek arras alda ditzaketeelako polimeroaren zenbait propietate eta baita polimeroaren beraren itxura ere[1].
Erabilera
Suspentsio-polimerizazioz poliestirenoa, poli(metil metalkrilato)a, poli(binil kloruro)a eta poli(binil azetato)a sintetizatzen dira besteak beste.
Suspentsio- vs emultsio-polimerizazioa
Polimerizazioa | Abantailak | Desabantailak |
---|---|---|
Suspentsioa |
|
|
Emultsioa |
|
|
Erreferentziak
- Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. , 151 or. ISBN 84-86967-01-5..