Suso de Toro
Xesús Miguel Suso de Toro Santos (Santiago de Compostela, 1956ko urtarrilaren 10a) galiziar idazlea da. 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Herriek Erabaki koaliziaren zerrendan parte hartu zuen. Xelís de Toro bere anaia ere idazlea da.
Suso de Toro | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago de Compostela, 1956ko urtarrilaren 10a (68 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta haur literatura idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Biografia
Maisu ikasketak egin zituen, baina lanbidea utzita literatura lanean hasi zen buru-belarri. Gaztelaniaz eta galizieraz idazten du. Kritikaren Sari Nazionala jaso zuen 1993an Tic-tac obrarengatik, eta Galiziako Kritikaren Saria ere lortu zuen. Artikuluak idazten ditu aldizkari eta egunkarietan. Nahiz eta hasieran zinemarako gidoi gisa pentsatua izan, Calzados Lola eleberriarekin Blanco Amor saria irabazi zuen 1998an. Eleberri aipagarriak ditu, orobat, Land Rover (1988) eta Ambulancia (1990). Ipuinak ere idatzi ditu, eta horietatik Polaroid (1986) izenekoa da aipagarriena. 1998an, esperimentazioaren bideetan barrena abiatuta, Círculo idatzi zuen. Obra lau zatitan banatua dago, bakoitza oinarrizko elementuetako batean inspiratua: ura, airea, lurra eta sua.
Lanak
- Caixón desastre (1983).
- Polaroid (1986). Kritika Saria galizierazko narratibari
- Land Rover (1988).
- Ambulancia (1990).
- FM: a canción do pirata (1991).
- Tic-tac (1993). Kritika Saria galizierazko narratibari
- A sombra cazadora (1994).
- Conta saldada (1996).
- Unha rosa é unha rosa (1997), teatro
- Calzados Lola (1997), Blanco Amor Saria.
- Círculo (1998).
- Non volvas (2000). Kritika Saria galizierazko narratibari
- Trece badaladas (2002) Espainiako Narratiba Sari Nazionala.
- El príncipe manco (2004)
- Morgun (lobo mágico) (2004)
- Home sen nome (2006)
- Sete palabras, (2010).
- Sonámbulos, (2014).
Kazetaritza eta saiakerak:
- Parado na tormenta (1996).
- Eterno retorno (1996).
- O pais da brétema (Unha viaxe no tempo pola cultura celta) (2000).
- A carreira do salmón (2001).
- Nunca mais Galiza á intemperie (2002).
- Españois todos: As cartas sobre a mesa (2004).
- Ten que doer: literatura e identidade (2004)
- Outra idea de España: Mar de fondo (2005).
- Madera de Zapatero (2005).
- Outra Galiza (2008).
- Andar tropezando (2010).
- Sete palabras (2010).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-3-19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.