Elam

Elam (sumerreraz: 𒉏𒈠𒆠) edo Khuzestan Bakhtiari Susiana[1] Tigris ibaiaren behe-arroaren ekialdeko antzinako lurraldea izan zen, gaurko Iranen eta Iraken arteko mugan. Hiri nagusiak: Anshan (non zegoen zehaztu gabe dago oraindik) eta Susa (Iran). Jentilizioa elamdar da.[2]

Elamdar Inperioaren kokapena.

Historiako lehen garaietan erreinu askea izan zen; Susa zuen hiriburua. Elamdarrek sarritan eraso zioten Mesopotamiari, baina sumertarrek, babiloniarrek eta asiriarrek askotan menderatu zituzten. K.a. 720-640 bitarteko urteetan Elam asiriarrekin gerran ibili zen etengabe ia, Asurbanipalek menderatu zuen arte. K.a. 612an, asiriarrak menderatuak izan zirenean, Persiar Inperioaren eskuetara igaro zen Elam. Akemenestarren mende zegoela, Alexandro Handiak konkistatu zuen eta, ondoren, seleukotarren inperioko herrialdea izan zen.

Elamdarrek berezko hizkuntza batez hitz egiten zuten, idazkera kuneiformez idazten zena; honen lekukotasunek K.o. IV. mendera arte irauten dute. Hizkuntzak eta arteak Babiloniako akadtarren eragin handia izan zuten. Elamgo zibilizazioaren goren maila K.a. XIII-XII. mendeetan etorri zen; garai hartako monumentu bikain asko gorde dira (Napir-Azu erreginaren brontzezko irudia, Louvreko museoan; Txoga-Zanbil, Susako hiriaren ondoko aztarnategiko zigurata).

Agintarien kronograma

Awan dinastia (data zehatzak ezezagunak)

  • Peli (K.a. 2500).
  • Tata (data zehatza ezezaguna).
  • Ukku-Takhesh (data zehatza ezezaguna).
  • Kishhur (data zehatza ezezaguna).
  • Shushun-Tarana (data zehatza ezezaguna).
  • Napil-Khush (data zehatza ezezaguna).
  • Kikku-Sive-Temti (data zehatza ezezaguna).
  • Lukh-Ishshan (K.a. XXIV. mendea).
  • Khelu (K.a. 2300).
  • Khita (K.a. 2275).
  • Kutik-Inshushinnak (K.a. 2240).

Simash dinastia (data zehatzak ezezagunak)

  • Gir-Namme (K.a. 2030).
  • Enpi-Luhhan (K.a. 2010).
  • Khutran-Temtt (data zehatza ezezaguna).
  • Kindattu (data zehatza ezezaguna).
  • Indattu-Inshushinnak I (data zehatza ezezaguna).
  • Tan-Rukhurater (data zehatza ezezaguna).
  • Indattu-Inshushinnak II (data zehatza ezezaguna).
  • Indattu-Napir (data zehatza ezezaguna).
  • Indattu-Tempt (data zehatza ezezaguna).

Eparti dinastia (data zehatzak ezezagunak)

  • Eparti I (data zehatza ezezaguna).
  • Eparti II (data zehatza ezezaguna).
  • Eparti III (K.a. 1850).
  • Shilkhakha (data zehatza ezezaguna).
  • Attakhushu (K.a. 1830).
  • Sirukdukh (K.a. 1792).
  • Shimut-Wartash (K.a. 1772- K.a. 1770).
Ekialde Hurbila K.a. 1700 inguruan, Babiloniako dinastiaren garaian.

Babiloniako dinastia (K.a. 1770- K.a. 1500)

  • Siwe-Palar-Khuppak (K.a. 1770-1745).
  • Kuduzulush I (K.a. 1745-1730).
  • Kutir-Nahhunte I (K.a. 1730-1700).
  • Lila-Ir-Tash (K.a. 1700-1698).
  • Temti-Agun I (K.a. 1698-1690).
  • Tan-Uli (K.a. 1690-1655).
  • Temti-Khalki (K.a. 1655-1650).
  • Kuk Nashur II (K.a. 1650-1635).
  • Kutir-Shilkhakha I.a (K.a. 1635-1625).
  • Temti-Raptash (K.a. 1625-1605).
  • Kuduzulush II (K.a. 1605-1600).
  • Tata (K.a. 1600-1580).
  • Atta-Merra-Khalki (K.a. 1580-1570).
  • Pala-Ishshan (K.a. 1570-1545).
  • Kuk-Kirwash (K.a. 1545-1520).
  • Kuk-Nahhunte (K.a. 1520-1505).
  • Kutir-Nahhunte II.a (K.a. 1505-????).

Igehalkid dinastia (K.a. 1350-K.a. 1200)

  • Ige-Halki (K.a. 1350-1330).
  • Pakhir-Ishshan (K.a. 1330-1310).
  • Attar-Kittakh (K.a. 1310-1300).
  • Humban- Numena (K.a. 1300-1275).
  • Untash-Naprisha (K.a. 1275-1240).
  • Unpatar-Naprisha (K.a. 1240-1235).
  • Kidin-Hutran (K.a. 1235-1210).
Ekialde Hurbila K.a. 1200 inguruan, Shutrukida dinastiaren garaian.

Shutrukida dinastia (K.a. 1205-K.a. 1100)

Ummanaldash/Humban-Haltash/Khumma-Khaldash III, Elamgo erregea.

Azken Elamita dinastia (K.a. 743-K.a. 644)

  • Khumbanigash I (K.a. 743-717).
  • Shuturnakhkhunte II (K.a. 717-699).
  • Khallushu (K.a. 699-693).
  • Kutir-Nakhkhunte (K.a. 693-692).
  • Khumma-Menanu (K.a. 692-689).
  • Humban-Haltash I (K.a. 689-681).
  • Humban-Haltash II (K.a. 681-680).
  • Humban-Haltash II eta Shilhak-In-Shushinak (K.a. 680-676).
  • Shilhak-In-Shushinak eta Urtaki (K.a. 676-664).
  • Shilhak-In-Shushinak eta Temti-Humban-Inshushinak (K.a. 664-653).
  • Atta-Khumma-In-Shushinak eta Khumbanigash II (K.a. 653-651).
  • Atta-Khumma-In-Shushinak eta Tammaritu (K.a. 651-649).
  • Atta-Khumma-In-Shushinak eta Indabigash (K.a. 649-648).
  • Indabigash (K.a. 648-647).
  • Khumma-Khaldash III (K.a. 647-644).

Hizkuntza

Elamera tradizioz hizkuntza isolatua dela uste da, eta inguruko hizkuntza semitikoekin, bera bezala isolatuak diren sumererarekin, kasitarekin eta hurrierarekin, bai eta beranduago Elam eskualdean K.a. 6. mendean nagusi izatera iritsi ziren indoeuropar Irango hizkuntzekin zerikusirik gabekoa. Asiriako eta Babiloniako akadiar semitikotik egokitutako idazkera kuneiformean idatzi zen, nahiz eta dokumenturik zaharrenak "elamera lineala" delako idazkera nahiko ezberdinean idatzi ziren. 2006an antzeko idazkera batean egindako bi inskripzio are zaharrago aurkitu ziren Jiroft-en, Elam-en ekialdean, eta arkeologoek elamera lineala jatorriz ekialdetik Susara hedatu zela espekulatu zuten. Badirudi "aitzin-elamera" izenaz ezagutzen den lehenagoko idazkeratik garatu dela, baina adituak ez daude ados idazkera hori elamera ala beste hizkuntza bat idazteko erabili zen, oraindik deszifratu gabe baitago. Hizkuntzaren hainbat garai daude lekukoturik; lehena K.a. hirugarren milurtekokoak dira, eta azkena Akemenestar Inperiokoa.

Baliteke elamerak islamiar garaiaren hasieraraino irautea (Europako Erdi Aroko hasieraraino, gutxi gorabehera). Islamiar historialarien artean, Ibn al-Nadim Erdi Aroko historialariak idatzi zuenez, adibidez, "Irango hizkuntzak dira fahlavi (pehleviera), dari (ez da nahastu behar Afganistan modernoko dari-rekin, hau da, bertako persierarekin), khuzi, persiera eta suryaniera", eta Ibn Moqaffak adierazi zuen khuzi Persiako errege-erreginen hizkuntza ez-ofiziala zela, "Khuz" Elam-en izen usteldua izanik.

Beste hizkuntz familiekin iradokitako harremanak

Hizkuntzalari gehienek elamera hizkuntza isolatutzat hartzen duten arren, aditu gutxi batzuek, hala nola David McAlpine-k, proposatu dute elamera hizkuntza drabidikoekin lotuta egon litekeela. Hipotesi honi (hizkuntzalarien kritika sendoak jasan dituena) hizkuntza elamo-dravidikoak izena eman zaio.

Aipamenak Biblian

Bibliak aipatzen du - Génesis 5:32,10:22 - Elam Semen (Noeren semea) semeetako bat zela. Bertset horiek semiten jaioterrira, Mesopotamiara eta Arabia ekialdera eramaten dute irakurlea. Elam mendebaldean Tigris beherearekin eta ipar-ekialdean Mediarekin muga egiten zuen eskualdea zen. Susa, Elamgo antzinako hiriburua (cf. Dn 8:9), geroago Persiar Inperioko hiriburuetako bat bihurtu zen (ikus, adibidez, Est 1:2). Horrez gain, Elamek badu bere profezia —Jeremías 49, 34. bertsetetik aurrera—, non Jehobak gaitzak bidaltzen dizkion herri honi, denboraren amaieran berriro elkartuko dituela zin eginez.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.