Susanaren historia
Susanaren historia (Susanaren liburua edo Susana eta agureak izenekin ere ezaguna) kontakizun erantsia da Biblian, Danielen Liburuan, Septuagintan (K.a. iii. mendea) eta Teodozioren bertsioan (II. mendea), Itun Zaharreko grekozko itzulpen zaharretan agertzen dena.(DnGr 2:1-64)
Susanaren historia | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | ΣΟΥΣΑΝΝΑ eta Susanna im Bade |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Honen parte da | Additions to Daniel (en) Danielen Liburua deuterocanonical books (en) |
Fikzioa | |
ikusi
|
Jatorri eta kokapena
Bibliako testu gisa, protestanteek apokrifotzat hartzen dute, baina eliza katolikoek ontzat hartzen dute. Ingalaterrako Elizak ere ez du aintzat hartzen, eta Tanakh judua ere ez da sartzen, ez eta antzinako literatura hebraikoan aipatzen ere.[1]
Greziar testuaren ezaugarri batzuek pentsarazten dute agian ez zela hebrear edo aramear jatorrizkoa, baina jatorriz semitiko baten zantzuak ere badira deskribapen edo aliterazio batzuetan hitz-pareak agertzen direlarik, eta hortaz bere jatorria argitu gabe dago filologikoki.
Euskarazko Elizen Arteko Biblian, eliza gehienek onartzen duten Danielen Liburutik kanpo dago pasarte, Daniel Grekoa esaten zaion atalean, soilik katolikoek ontzat emandako beste pasarte batzuekin.[2]
Kontakizuna
Susana, emakume ederra, ezkondua, Babiloniako epaile zahark bik, bi agurek, ikusi eta desiratu izan zuten. Biak ados jarri dira emakumezkoa bakarrik topatutako, sorpresaz hartu hura eta abusatzeko. Susanarengana hurbildu ziren beraz neska bere lorategian bainatzera zihoala, eta han hartu zuten estu ustekabean:
« | Zure irrikaz gaude; emazu amore eta etzan zaitez gurekin. Bestela, salatu egingo zaitugu, zurekin mutil bat zegoela esanez. | » |
Eta Susanak erantzun:
« | Zuek esana egiten badut, heriotza-zigorra dut adulteriogile izateagatik; egiten ez badut, berriz, ezin ihes egin zuen eskuetatik. 23 Nahiago dut, hala ere, ezezkoa eman eta zuen eskuetan erori, Jaunaren aurka bekatu egin baino. | » |
Hortaz, agureek mehatxua bete zuten, Susana salatu eta epaiketan, gizonen ospeari jarraiki, haien hitza eman zen ontzat eta Susana heriotzara kondenatu zuten. Exekutatu behar zutenean, Daniel gazteak exekuzioa geldiarazi zuen, Susanaren alde egin zuen eta bi agureak galdekatu zituen, bakoitza pribatuan, ea norekin egin behar zuen adulterioa Susanak, ea non ikusi zuten ustezko maitale gaztea. Batak esan zuen gizon gaztea akazia baten azpian ikusi zutela, eta besteak ordea haritzaren azpian izan zela. Komntraesan horrek kalumnia demostratu bide zuen, Susana salbatu egin zen eta bi agureak kondenatu egin zituzten.
Irakurketa
Testuaren irakurketa moral ohikoa izan da Susanaren erabakiaren irmotasuna nabarmentzea: nola Jainkoarengan fedea eta bertutea aukeratzen duen, irtenbide pertsonal errazagoaren aurrean. Era berean kontrajartzen dira bi epaile zaharren ustelkeria eta profeta gaztearen jakinduria ditu, eta profeten bidea zuzena dela gogoratu, Jainkoarengan fedea duenak salbazioa aurkitzen baitu.
Eszenaren margolan ezagun bat Artemisia Gentileschik egin zuena da, eta han, emakumezko artistaren eskutik, jazarpenaren eta bortxaketaren salaketa argi bat ere ikusten da motiboa.[3] Gentileschi bera bortxatua izan zen nerabe zela, eta gai hau hain gertukoa zitzaion non dozenerdi margolan ere egozten zaizkion Susanaren gaiarekin.[4]
Erreferentziak
- «The Bible: Susanna» christianityinview.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
- «DnGr 2,1-64 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
- Harris, James C.. (2008-09-01). «Susanna and the Elders» Archives of General Psychiatry 65 (9): 992. doi: . ISSN 0003-990X. (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
- (Ingelesez) «Category:Paintings of Susanna and the Elders by Artemisia Gentileschi - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).