Susana Rodríguez Gacio
Susana Rodríguez Gacio (Vigo, Pontevedra, Galizia, 1988ko martxoaren 4a) galiziar mediku eta kirolaria da, egokitutako triatloiko txapeldun paralinpikoa.[1][2]
Susana Rodríguez Gacio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Susana Rodríguez Gacio |
Jaiotza | Vigo, 1988ko martxoaren 4a (36 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Physiotherapy of Pontevedra (en) Pontevedra Campus (en) Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta triatleta |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Xunta de Galicia Health Department (en) |
susanarg.com | |
Biografia
Susana Rodríguez albinismoarekin eta ikusmen-urritasun larriarekin jaio zen. Haurtzarotik kirol eta medikuntzarekiko grina uztartu ditu. [3][4]
2009an, fisioterapian diplomatu zen Vigon, eta, 2015ean, medikuntzan lizentziatu zen Santiago de Compostelako Unibertsitatean; urte horretan hasi zen BAME prestatzen (barne-mediku egoiliarra).[5][4] 2016. urtean Santiago de Compostelako Ospitale Klinikoan hasi zen bizitzen, medikuntza fisikoko eta errehabilitazioko mediku egoiliar gisa.[5]
Ibilbidea
1998an atletismoan hasi zen Espainiako Itsuen Erakundeko (ONCE) irakasle batekin Pontevedrako Teknifikazio Zentroan. Atletismoko lehiaketetan parte hartu zuen 2008ra arte. Urte horretan, munduko txapelketa paralinpikoan plazarik lortu ez zuenez, kirol-jarduera aldatu eta triatloian hasi zen.[5]
Paralinpiar Jokoak
2016. urtean Rio de Janeiroko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen Mabel Gallardo gidariarekin batera, eta bosgarren postuan geratu zen banakako triatloi-proban.[5][6][7]
Rodríguez Gacio Tokio 2020ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko sailkatu zen, eta Paralinpiar Jokoetan (triatloia eta atletismoa) bi kiroletan lehiatu zen lehen espainiarra izan zen.[8] Triatloiko txapeldun paralinpikoa izan zen PTVI klasean, Sara Loehr gidariarekin batera. Joko horietan, bosgarren postua lortu zuen klase bereko 1.500 metro lauetan, Celso Comesaña gidariarekin batera.[9][10] Nazioarteko Batzorde Paralinpikoko Kirolarien Kontseiluko hautagai bihurtu zen.[11]
Lorpenak
Tokioko Jokoetako urreaz gain, bederatzi domina lortu zituen 2012 eta 2022 urteen artean Munduko Triatloi egokituko Txapelketan, eta zortzi domina Europako Triatloi egokituko Txapelketan, 2013 eta 2023 urteen artean.
Nazioarteko palmaresa
Joko Paraolinpikoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio (Japonia) | 1.a | VI. LPP |
Munduko txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Auckland (Zeelanda Berria) | 1.a | TRI-6 |
2013 | Londres (Erresuma Batua) | 2.a | TRI-6B |
2014 | Edmonton (Kanada) | 3.a | 5LP |
2015 | Chicago (Estatu Batuak) | 3.a | 5LP |
2017 | Rotterdam (Herbehereak) | 2.a | VI. LPP |
2018 | Gold Coast (Australia) | 1.a | VI. LPP |
2019 | Lausana (Suitza) | 1.a | VI. LPP |
2021 | Abu Dabi (EAU) | 1.a | VI. LPP |
2022 | Abu Dabi (EAU) | 1.a | VI. LPP |
Europako txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2013 | Alanya (Turkia) | 3.a | TRI-6B |
2014 | Kitzbühel (Austria) | 1.a | 5LP |
2016 | Lisboa (Portugal) | 3.a | 5LP |
2017 | Kitzbühel (Austria) | 2.a | VI. LPP |
2018 | Tartu (Estonia) | 2.a | VI. LPP |
2019 | Valentzia (Espainia) | 1.a | VI. LPP |
2022 | Olsztyn (Polonia) | 1.a | VI. LPP |
2023 | Madril (Espainia) | 1.a | VI. LPP |
Aintzatespenak
- 2014. urtean, otsailean, Galiziar Saria jaso zuen, El Correo Gallego, Terras de Santiago, Correo TV eta Radio Obradoirok emandakoa.[12]
- 2021ean, Time aldizkariaren portada izan zen, COVIDen aurkako borrokan egindako lanarengatik.[13][6]
- 2021ean Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak (ONCE) kupoi bat eskaini zion Tokio 2020ko Udako Paraolinpiar Jokoetan parte hartzeagatik.[8]
- 2021erako Mujeres a Seguir VIII. Sarien hiru sari berezietako bat, MAS Talento a bordo izeneko Sari Berezia eman zioten, Iberiarekin lankidetzan emandakoa.[14]
- 2021ean, Vigoko Udalak Susana Rodríguez Gaciori hiriko Urrezko Domina ematea erabaki zuen.[15]
- 2016an Vigoko herriak oliniar eta paralinpiar kirolariak aintzat hartu zituen.[16]
"Vigo herriak Olinpiar jokoetan parte hartutako kirolariei eskainia:
AMBERES 1920. RAMÓN GIL SEQUEIROS (Futbola). PARÍS 1924. LUIS CASAS PASARÍN (Futbola). LONDRES 1948. ALEJANDRO FEBRERO LORENZO (Igeriketa). ROMA 1960. CARLOS PÉREZ ALONSO (Atletismoa). MODESTO CHILLÓN GARCÍA (Arrauna). FRANCO COBAS GONZÁLEZ (Arrauna). EMILIO GARCÍA BENGOECHEA (Arrauna). ARMANDO GONZÁLEZ GONZÁLEZ (Arrauna). JOSÉ LUIS MÉNDEZ GARCÍA (Arrauna). ALBERTO VALTIERRA MARTÍNEZ (Arrauna). TOKIO 1964. ROGELIO RIVAS ABAL (Atletismoa). JUAN FERNÁNDEZ VILELA (Futbola). MÚNICH 1972. JAVIER ÁLVAREZ SALGADO (Atletismoa). CARLOS PÉREZ ALONSO (Atletismoa). MOSCU 1980. JOSÉ MANUEL BERMÚDEZ GARCÍA (Arrauna). JESÚS GONZÁLEZ GUISANDE (Arrauna). RODRIGO ANDRADE OLIVIÉ (Bela). LOS ANGELES 1984. JOSÉ MANUEL BERMÚDEZ GARCÍA (Arrauna). JESÚS GONZÁLEZ GUISANDE (Arrauna). SEÚL 1988. GONZALO AGUIAR MARTÍNEZ (Txirrindularitza). JOSÉ MANUEL BERMÚDEZ GARCÍA (Arrauna). JUAN ANTONIO CARIDE GRANDAL (Loita). ALEJANDRO GÓMEZ CABRAL (Atletismoa). ALFREDO MARCUÑO MARTÍNEZ (Loita). BALTASAR MÁRQUEZ RODRÍGUEZ (Arrauna). SEÚL 1988 - PARALIMPIADA. PABLO BEIRO DIZ (Saski-baloia eta tiro olinpikoa). BARCELONA 1992. JOSÉ CARLOS ADÁN ARIAS (Atletismoa). MIGUEL ÁNGEL ÁLVAREZ VILLAR (Arrauna). JOSÉ MANUEL BERMÚDEZ GARCÍA (Arrauna). MARÍA ESTELA ESTÉVEZ BARREIRO (Atletismoa). ALEJANDRO GÓMEZ CABRAL (Atletismoa). ALFREDO VÁZQUEZ JIMÉNEZ (Bela).
ATLANTA 1996. ALBA CARIDE COSTAS (Gimnasia erritmikoa). SUSANA GARABATOS RODRÍGUEZ (Igeriketa). ALEJANDRO GÓMEZ CABRAL (Atletismoa). JULIA VAQUERO SOUSA (Atletismoa). JOVINO GONZÁLEZ COMESAÑA (Piraguismoa). SYDNEY 2000. ENRIQUE DE LA FUENTE SANTOS (Boleibola). JOVINO GONZÁLEZ COMESAÑA (Piraguismoa). JUAN ZUNZUNEGUI GUIMERÁNS (Arrauna). SYDNEY 2000 - PARALIMPIADA. GUSTAVO NIEVES CAMPELO (Atletismoa). SEBASTIÁN RODRÍGUEZ VELOSO (Igeriketa). ATENAS 2004. DAVID GÓMEZ MARTÍNEZ (Atletismoa). SANTIAGO PÉREZ ALONSO (Atletismoa). JUAN ZUNZUNEGUI GUIMERÁNS (Arrauna). ATENAS 2004 - PARALIMPIADA. SEBASTIÁN RODRÍGUEZ VELOSO (Igeriketa). PEKÍN 2008. TAMARA ABALDE DÍAZ (Saski-baloia). SANTIAGO PÉREZ ALONSO (Atletismoa). DAVID GÓMEZ MARTÍNEZ (Atletismoa). PEKÍN 2008 - PARALIMPIADA. SEBASTIÁN RODRÍGUEZ VELOSO (Igeriketa). LONDRES 2012. TÁMARA ECHEGOYEN DOMÍNGUEZ (Bela). BEGOÑA FERNÁNDEZ MOLINOS (Eskubaloia). DIEGO MARIÑO VILLAR (Fútbol). VANESSA VEIGA COMESAÑA (Atletismoa). LONDRES 2012 - PARALIMPIADA. SEBASTIÁN RODRÍGUEZ VELOSO (Igeriketa). RÍO 2016. TÁMARA ECHEGOYEN DOMÍNGUEZ (Bela). RÍO 2016 - PARALIMPIADA. GUSTAVO NIEVES CAMPELO (Atletismoa). AGUSTÍN ALEJOS ALONSO (Saski-baloia). SEBASTIÁN RODRÍGUEZ VELOSO (Igeriketa). MARTÍN DE LA PUENTE RIOBÓ (Tenisa). SUSANA RODRÍGUEZ GACIO (Triatloia).
Erreferentziak
- «Susana Rodríguez atiende a sus pacientes sin olvidarse de Tokio» AS.com 2020-04-16.
- «Agallas: descubriendo a Susana Rodríguez Gacio» TELVA 2021-04-14.
- «Los ojos de Susana» ELMUNDO 2016-09-09.
- «Susana Rodríguez Gacio, Gallega del Año de febrero» www.elcorreogallego.es.
- «Susana Rodríguez: «Muchos no creían en mí, yo sí»» La Voz de Galicia 2016-11-28.
- «Susana Rodríguez Gacio: la historia de superación de la paratriatleta y doctora gallega que acaba de ser portada de la revista 'Time'» ELMUNDO 2021-07-09.
- «Susana Rodríguez, doctora y paralímpica, portada de la revista Time: “Me sorprende que se hayan fijado en mí”» Nius Diario 2021-07-10.
- «La ONCE dedica un cupón a la doctora y paralímpica gallega Susana Rodríguez Gacio» Quincemil.
- Susana Rodríguez cierra su histórica participación agradecido a Celso Comesaña: «No es un guía es un amigo». .
- «Susana Rodríguez, de Time a un doblete histórico en los Juegos» AS.com 2021-08-27.
- «Susana Rodríguez, candidata al Consejo de Deportistas del Comité Paralímpico Internacional» www.europapress.es 2021-05-04.
- «Susana Rodríguez Gacio, Gallega del Año de febrero» www.elcorreogallego.es.
- Picatoste, Mauro. (21 de noviembre de 2021). Más allá de las luces: los momentos más mediáticos de Vigo. El León de El Español Publicaciones.
- «La campeona paralímpica Susana Rodríguez, Premio MAS Talento a Bordo» MAS: Mujeres a seguir 2021-10-20.
- Melchor, Borja. (15 de noviembre de 2021). Los Vigueses Distinguidos reciben su reconocimiento en el Mar de Vigo. Prensa Ibérica.
- (Gaztelaniaz) Vigo rende homenaxe aos seus olímpicos e paralímpicos cun monumento - VigoÉ. 2016-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-07-21).
Kanpo estekak
- Susana Rodríguez Gacio, Espainiako Batzorde Paraolinpikoan.
- Susana Rodríguez, Time ontzitik Tokioko urre paralinpikora