Susan Tedeschi
Susan Tedeschi (Boston, Massachusetts; 1970eko azaroaren 9a) blues eta soul abeslari eta gitarra-jotzaile estatubatuarra da. Grammy Sarietarako hautagaia izan da sarritan eta Tedeschi Trucks Band taldeko kidea da.[1]
Susan Tedeschi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Boston, 1970eko azaroaren 9a (53 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Derek Trucks (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berklee College of Music Norwell High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, musikagilea eta gitarra-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | bluesa rock |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa aho-soinua |
Diskoetxea | Verve Forecast |
stb.home.pipeline.com | |
|
Biografia
Susan Tedeschi 1970eko azaroaren 9an jaio zen Bostonen (Massachusetts). Jatorri italiarrekoa da, baina bere abizenak, Tedeschik, alemanak esan nahi du italieraz. Nick Tedeschiren biloba eta Angelo Tedeschiren birbiloba da, Massachusettseko supermerkatuetako bi handiki ospetsu. Norwellen hazi zen, Massachusettseko herri batean. Musika konposizioa eta interpretazioa ikasi zituen "Berklee College of Music"-en. 15 urte zituela, The Smoking Section izeneko musika taldea sortu zuen. Musika gospela abestu zuen institutuko koruan eta blues kantak interpretatu zituen Bostongo lokaletan.[2]
1994an, Tom Hambridge eta Adrienne Hayesekin batera, Susan Tedeschi Band taldea sortu zuen; 1995ean, gitarra jotzen hasi zen eta "Better Days" diskoa argitaratu zen. Grabazio-saioak, 1997tik aurrera, Tone-Cool Records diskoetxeak erosi zituen, eta 1998an "Just Won't Burn" diskoa argitaratu zen, bluesean espezializatutako aldizkarien kritika onak jaso zituena.[1]
1998tik 1999ra, Susan Tedeschik birak egin zituen Estatu Batuetan zehar, eszenaratze ikusgarria erakutsiz eta ahots indartsu batekin. Tedeschi, aurrerago, John Mellencamp, B. B. King, Buddy Guy, Allman Brothers Band, Taj Mahal eta Bob Dylanen telonera izango zen. 2000. urtean, "Just Won 't Burn" diskoa urrezko diskoa bihurtu zen Estatu Batuetan 500.000 kopia salduta, blues diskoetan oso ohikoa ez den mugarria. Susanek bi abesti grabatu zituen Double Trouble taldeko bi kiderekin: Chris Layton eta Tommy Shannon.[3]
Tedeschi Trucks Band 2010ean sortu zen, Derek Trucksek eta Susan Tedeschik euren taldeak fusionatzea erabaki ondoren, seme-alabekin denbora gehiago elkarrekin eman eta etxeko grabazio-estudioan elkarrekin lan egiteko. Derek Trucksek eta Susan Tedeschik bira bat egin zuten elkarrekin 2007an Derek Trucks & Susan Tedeschi 's Soul Stew Revival izenarekin, bakarkako ibilbideetako abestiekin.[4]
2009. urtearen amaieran, Derek Trucks Band eta Susan Tedeschi Band taldeen jardueran atsedenaldia iragarri ondoren, bikotea material berria konposatzen hasi zen, Jacksonvillen bere etxeko estudioan bere inguruko musikariekin lan eginez. Bere lehen kontzertua 2010eko apirilaren 1ean izan zen Savannah Music Festival-en eta ondoren taldeak Eric Clapton 's Crossroads Guitar Festival, Fuji Rock Festival eta beste hainbat jaialdi eta kontzertutan jo zuen.[4]
Eraginak
Susan Tedeschiren ahotsa Bonnie Raitt eta Janis Joplinen ahotsen nahasketa gisa deskribatu da; gitarra jotzeko bere moduak Buddy Guy, Johnny "Guitar" Watson, Stevie Ray Vaughan, Freddie King eta Doyle Bramhall II musikarien eragina du.[5]
Bizitza pertsonala
2001ean Derek Trucksekin ezkondu zen, The Allman Brothers Band taldeko gitarra-jotzailea, bere taldearen buru dena (Derek Trucks Band). Tedeschik eta Trucksek Allman Brothers Banden udako biran ezagutu zuten elkar, 1999an. Bi seme-alaba dituzte, Charlie eta Sophia, eta Jacksonvillen (Florida) bizi dira.[3]
Diskografia eta lankidetzak
Bakarlari gisa
- Better Days (Oarfin, 1997)
- "Just Won't Burn" (Tone Cool, 1998)
- "Wait for Me" (Tone Cool, 2002)
- Live from Austin, TX (New West, 2004)
- Hope and Desire (Verve, 2005)
- "Bug" (Filmaren jatorrizko soinu-banda, zehazki 5. kantua, "I Fell in Love"
- "Back to the River" (Verve, 2008)[6]
Tedeschi Trucks Band taldearekin
- Revelator (Masterworks, 2011)
- Everybody's Talkin' (Masterworks, 2012)
- Made Up Mind (Masterworks, 2013)
- Let Me Get By (Fantasy, 2016)
- Live from the Fox Oakland (Fantasy, 2017)
- Signs (Fantasy, 2019)
- Layla Revisited (Live at LOCKN') (Fantasy, 2021)
Gonbidatu gisa
- Welcome to Little Milton (1999), Little Milton
- Joyful Noise (2002), Derek Trucks Band
- Already Free (2009), Derek Trucks Band
- Truth (2007), Robben Ford
- Bug, Various (Lionsgate, 2007)
- Skin Deep (2008), Buddy Guy
- "Space Captain", The Imagine Project (2010), Herbie Hancock with Derek Trucks
- "Burn it down", Tin Can Trust (2010), Los Lobos
- "Bright Lights, Big City" Roots (2011) Johnny Winter
- "Mixed Drinks About Feelings", Mr. Misunderstood (2015), Eric Church
- "Ain't No Thing", Wynonna & the Big Noise (2016), Wynonna Judd
- "Color of the Blues", For Better, or Worse (2016), John Prine
- Song of Lahore, The Sachal Ensemble with Derek Trucks (Universal, 2016)[7]
- "Cortez The Killer", 2019, Dave Matthews Band
Sarietarako izendapenak
- 2000: Grammy Sariak. Artista hoberenarentzako izendapena.
- 2003: Grammy Sariak. "Emakumezkoen rock-kantari onenaren" izendapena.
- 2004: Grammyrako izendapena, Blues Garaikideko Disko Onenerako Wait For Me diskagatik
- 2006: Grammyrako izendapena, Blues Garaikideko Disko Onenerako Hope and Desire diskagatik
- 2010: Grammyrako izendapena, Blues Garaikideko Disko Onenerako Back to the River diskagatik
- 2016: Americana Music Award Urteko Bikote/Taldearentzat (Tedeschi Trucks Band-ekin)
- 2017: Grammyrako izendapena, Blues Garaikideko Disko Onenarentzat Fox Oakland-en zuzenekoagatik
Lortutako sariak
- 2012: Grammy Saria Blues disko onenaren Revelator-entzat (Tedeschi Trucks Band-ekin)
- 2014: Blues Musika Saria Urteko Blues Emakumezko Artista Garaikidearentzat
- 2014: Blues Musika Saria (Tedeschi Trucks Band-ekin)
- 2014: Blues Musika Saria Urteko Rock Blues Albumaren "Made Up Mind"gatik (Tedeschi Trucks Band-ekin)
- 2017: Blues Musika Saria Rock Blues Albumaren Urteko "Let Me Get By"gatik (Tedeschi Trucks Band-ekin)
- 2017: Urteko Bandaren Blues Musika Saria (Tedeschi Trucks Band-ekin)
- 2017: Blues Musika Saria Urteko Blues Emakumezko Artista Garaikidearentzat
Tedeschik epaimahai gisa aritu zen Musika Independentearen 7. sarietarako.[8]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Writer, Staff. «Acclaimed singer Susan Tedeschi comes back home – for a song» The Patriot Ledger (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- «Lilith Fair: Artists: Susan Tedeschi» web.archive.org 2008-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- «Susan Tedeschi» PiPiWiki (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- (Ingelesez) Jazz, All About. (2010-06-07). «Susan Tedeschi: Dreams and Legends article @ All About Jazz» All About Jazz (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- «Tedeschi earns Sweet Forgiveness | CapeCodOnline.com» web.archive.org 2011-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- (Ingelesez) «Susan Tedeschi Albums and Discography» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (2015-11-05). «Pakistan's Sachal Jazz Ensemble rises above the risks in 'Song of Lahore'» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- «Independent Music Awards» web.archive.org 2011-07-13 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).