Susan Bassnett

Susan Bassnett (1945) itzulpengintzako teorialaria eta literatura konparatuan aditua da. Warkickeko Unibertsitateko errektoreorde izan zen hamar urtez eta bertako Itzulpengintza eta Kultura Konparatuaren Ikasketen Zentroan (Centre for Translation and Comparative Cultural Studies) aritu zen irakasle. Zentroa 2009an itxi zen. Egun literatura konparatuko irakaslea da Bassnett. Europan zehar ikasketak burutu ondoren, Italian egin zituen bere ibilbide akademikoko lehen urratsak. Geroztik, mundu osoko unibertsitateetan aritu da eskolak ematen, AEBn, besteak beste. 2007an Royal Society of Literatureko kide izendatu zuten. Haurtzarotik egon da hizkuntza desberdinekin harremanetan. Ingalaterran jaio zen, eta beraz, ingelesa du bere ama hizkuntza. Denbora batera bere familia Danimarkara joan zen bizitzera, eta han bere bigarren hizkuntza bereganatuko zuen, hots, daniera. Ondoren Portugalera joan zen, eta bertan ikasi zuen portugesa. Bere ikasketak Italian burutzea erabaki zuenez, italiera ere ikasi behar izan zuen.

Susan Bassnett
Bizitza
JaiotzaIngalaterra, 1945eko urriaren 21a (78 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaDerby High School, Greater Manchester (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, idazlea eta comparative literature academic (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Warwickeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Academia Europaea (en) Itzuli

Lan aipagarrienak

Hogei liburu baino gehiago idatzi ditu eta horietako asko literatur kritikaren oinarri bihurtu dira, besteak beste Translation Studies (1980) eta Comparative Literature (1993). 2009an Ted Hughes-i buruzko liburu bat argitaratu zuen. Bassnettek editatu zuen beste liburu interesgarri bat Knives and Angels: Women Writers in Latin America da. Oso txalotuak izan dira Bassnettek beste aditu batzuekin batera idatziko liburuak. 2006an, adibidez, The Translator as Writer liburua editatu zuen Peter Bush-ekin batera. Bere jakintza alorreko gaiak lantzen dituzten liburuez gain, Susan Bassnettek poesia ere idazten du. 2002an argitaratu zuen Exchanging Lives: Poems and Translations izeneko poesia lana.

Ideia kritikoak

Itzulpengintza lehen planora

Bassnettek honako hau dio Constructing Cultures: Essays on Literary Translation lanean (1998an André Lefevère -rekin batera idatzia): “Jatorrizkotik itzulpenerako aldaketaz aritzeak itzultzailearen ikusgaitasunaren inguruko eztabaidara garamatza. Lawrence Venutik itzultzailearen bueltan eginiko itzulpenaren alde egiten du eta gogor defendatzen du itzultzaileak ikusgai izan behar duela testuan".

Literatura konparatua literatur estrategia gisa.

2006ko Reflections on Comparative Literature in the Twenty-First Century saiakeran, bat egin zuen Gayatri Chakravorty Spivak-ekin. Bigarren horrek Death of a Disciplinen (2003) literatura konparatuaren alorra eurozentrismotik haratago eraman behar zela argudiatu zuen, bestela garrantzia galduko baitzuen. Bassnett ados dago harekin eurozentrismoak mendebaldekoak ez diren literaturak baztertu dituela dioenean. Baina, Spivak-en argumentuak Europako konparazionistak ezegonkortasunera daramatzala uste du, Europako literatura beste edozein baino hobeto ezagutzen baitute haiek. Bassnetten iritziz, Europako konparatisten irtenbidea beren iragana kritikoki aztertzea da. Inoiz esan izan zuen literatura konparatua galzorian zegoela eta pixkanaka itzulpengintza ikasketek ordezkatuko zutela. Gerora, ordea, esandakoa zuzendu eta esan zuen literatura konparatua eta itzulpengintzaren teoria oraindik ere garrantzisuak direla, baldin eta kritikariek testuak irakurri eta lantzeko modu gisa ulertzen badituzte.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.