Surya Bonaly
Surya Bonaly (Niza, 1973ko abenduaren 15a) izotz gaineko frantziar patinatzaile ohia da. Bost aldiz izan zen Europako txapelduna (1991, 1992, 1993, 1994 eta 1995ean), eta hiru aldiz irabazi zuen zilarrezko domina Munduko txapelketan (1993, 1994 eta 1995ean). 1992ko, 1994ko eta 1998ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Dominarik kolkoratu ez arren, ospe handia lortu zuen 1998koetan, backflip izeneko jauzia egin baitzuen, hanka bakarraren gainean lurreratuz. Patinatzaile bakarra da Olinpiar Jokoetan jauzi mota hori egitera ausartu dena.[1] Estatubatuar herritartasuna lortu zuen 2004an.
Surya Bonaly | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Niza, 1973ko abenduaren 15a (50 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | izotz gaineko patinatzaile artistikoa eta gimnasta |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 50 kilogramo |
Altuera | 1,56 metro |
Erreferentziak
- Heriotzarekin dantzatu zuen patinatzailea. gaztezulo.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.