Surinam

Surinam, ofizialki Surinamgo Errepublika, (nederlanderaz Republiek Suriname) Hego Amerikako iparraldeko estatua da, Ozeano Atlantikoko itsasertzean kokatua. Mugakide ditu Frantzia ekialdean (itsasoz haraindiko eskualdea den Guyana Frantsesa) ekialdean, Brasil hegoaldean eta Guyana mendebaldean. Hiriburua Paramaribo da.

Surinamgo Errepublika
Republiek Suriname
Ereserkia: God zij met ons Suriname (en) Itzuli
Goiburua: Justitia, Pietas, Fides
("Justizia, Errukia, Leialtasuna")

Surinamgo bandera

coat of arms of Suriname (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaParamaribo
5°52′12″N 55°10′12″W
Azalera163.270 km² (90.)
Punturik altuenaJulianatop (en) Itzuli
Punturik sakonenaOzeano Atlantikoa (0 m)
KontinenteaHego Amerika
MugakideakFrantzia, Guyana eta Brasil
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika
President of Suriname (en) ItzuliChan Santokhi
LegebiltzarraNational Assembly (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria563.402 (2017) (172.)
24.126 (2013)
Dentsitatea3,45 bizt/km² (190.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 21
Emankortasun-tasa2,36 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak17.377 (2015)
Bizi-itxaropena71,405 (2016)
Giniren koefizientea57,9 (1999)
Giza garapen indizea0,73 (2021)
Ekonomia
BPG nominala3.324.385.325,2668 $ (2017)
45.959.996,94259 (2016)
BPG per capita5.317 $ (2017)
−328 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa8.558.749.617 nazioarteko dolar (2017)
298.996.886 (2016)
BPG per capita EAPn15.191,195 nazioarteko dolar (2017)
398,526 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala−10,5 % (2016)
Erreserbak424.603.963 $ (2017)
43.553.380 (2016)
Inflazioa52,4 % (2016)
27,3 (2015)
Historia
Sorrera data: 1975eko azaroaren 25a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+597
ISO 3166-1 alpha-2SR
ISO 3166-1 alpha-3SUR
Ordu eremua
Elektrizitatea127 V. 60 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Schuko (en) Itzuli
Internet domeinua.sr
gov.sr

Geografia

Itsasaldea estu samarra, laua eta zingiratsua du. Handik hegoalderakoa, barrurago eta garaiago dena, mendi-koskorrez eratua da, eta tropiko aldeko oihanez estalia. Mendirik garaiena, Juliana (1.230 m), Surinamgo erdialdean dago. Hego-mendebaldea goi-olautada da, eta sabanetako landarediaz estalia dago. Zazpi ibaik zeharkatzen dute hegoaldetik iparraldera; haietan garrantzirik handiena dutenak Corentin, Guyanako Errepublikatik bereizten duena, Surinam eta Maroni, Guyana Frantsesetik bereizten duena, dira. Kostaldeko ibilguan izan ezik, ez dira nabigagarriak. Klima beroa (kostaldean 27 °C, batez beste), euritsua eta hezea du. Urte guztian egiten du euria (2.000 mm kostaldean, eta 3.000 mm inguru lur barruan). Hala ere, apiriletik abuztura bitarteko eta azarotik otsaila bitarteko sasoiak lehorragoak dira gainerakoak baino.

Gizartea

Nederlandera da Surinamgo hizkuntza ofiziala. Irudian, bertako azoka bat, nederlanderaz idatzitako iragarkiekin.

Oso biztanle gutxiko lurraldea da Surinam (3 biztanle km2 -ko). Gainera, % 65,2 hirietan eta aldirietan bizi da. Hizkuntza ofiziala nederlandera da, baina, horretaz gainera, ingelesa, kreolera, sranang-tongoa eta Asiako beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen dira. Surinamdarren % 10ek ez daki irakurtzen eta idazten. Lehen mailako ikasketak % 85ek egiten ditu, bigarren mailakoak, % 63k eta goi-mailakoak, % 6,9k. Bizi-itxaropena, gizonezkoentzat 67 urtekoa eta emakumezkoentzat 72 urtekoa da. Gobernuari dagokionez, Surinam errepublika bat da, ganbera bakarreko Legebiltzarra duena. Administrazioari dagokionez, lurraldea bederatzi eskualdetan banatuta dago.

Hainbat etnia dago Surinamen: indiar-pakistandarrak, % 37; surinamdar kreoleak, % 31,3; javatarrak, % 14,2; beltzak, % 8,5; indiarrak, % 3,1; txinatarrak, % 2,8; holandarrak, % 1,4; besteak, % 1,7. Erlijioen banaketa hau da: hinduismoa, % 26; katolikoa, % 21,6; musulmana, % 18,6; protestantea, % 18; besteak, % 15,8.

Historia

Surinamek munduko herri askotatiko immigrazioa jaso du. Irudian, javatar jatorriko langileak.
Sakontzeko, irakurri: «Surinamgo historia»

Europarrak iritsi aurretik, bertako biztanleak karibeak ziren. Komunitate txikietan bizi ziren, ehiza-, arrantza- eta nekazaritza-eraren batetik edo bestetik.

Surinamera iritsi ziren lehenengo europarrak holandarrak izan ziren (1602). Berrogeita hamar urte inguru geroago, Barbados uharteko britainiar gobernadoreak bere jarraitzaileak bidali zituen Surinam hartzera. Bi taldeen arteko liskarra Bredako Itunak (1667) konpondu zuen. Holandarrak gero Holandar Guyana izan zen lurraldearen jabe geratu ziren eta, haren trukean, Nieuw Amsterdam (New York gero) eman zieten britainiarrei. 1682an, Afrikatik esklaboak eraman eta kafea eta azukre-kanabera lantzen hasi zen Mendebaldeko Indietako Holandar Konpainia, baina horietako esklabo askok barrualdeko oihanetara alde egin zuten, Afrikan bezala leinuetan antolaturik bizi izateko. XIX. mendean bi aldiz egon zen Holandar Guyana ingelesen mende (1799-1802 eta 1804-1815). Harrezkero, burujabetasuna lortu zuen arte, Holandarena izan zen. 1863an, esklabotasuna gaitzetsi zenean, Asiako hainbat herrialdetatik eraman zituzten langileak azukre-kanabera eta gainerako sailetan lan egitera.

Surinamek izan duen ekonomia-iturririk garrantzizkoena, bauxita-meategiak, 1815ean aurkitu ziren. Burujabetasunaren bideari, Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren ekin zitzaion. Autonomia handiagoa lortu zuen 1954an, aurreko konstituzioa aldatu zutenean, eta 1975eko azaroaren 25ean burujabetasun osoa iritsi zuen. Johan H.E. Ferrier izan zen lehen lehendakaria, eta Henck Arron lehen ministroa. Surinam izenaz ezagutu izan da harrezkero. 1980-1985 bitartean militarren esku egon zen aginpidea, Dési Bouterse koronela buru zela. Azken urte horretan, Nazio Batzarra osatu zen konstituzio berria egiteko. 1987an, bozketa orokorrak antolatu ziren, eta militarren zazpi urteko aginpideari amaiera eman zitzaion. Bozketa horiek Garapenaren eta Demokraziaren aldeko Fronteak irabazi zituen, baina Bouterse koronelak Nazioko Kontseilu Militarraren lehendakari jarraitu zuen, Surinamen eragin handia baitu erakunde horrek. 1990ean, gudarosteak hartu zuen berriz ere aginpidea, baina urtebete eskas eman zuten militarrek, 1991ko maiatzean berriro legebiltzarrerako bozketak egin eta urte bereko irailean molde demokratikoetara itzuli baitzen Surinam, Ronald Venetiaan lehendakari zuela. 1999ko urtearen hasieran krisi ekonomiko handiak erabateko greba orokorra eta manifestazio handiak eragin zituen, eta Jules Wijdenboschen gobernuak dimititu behar izan zuen. 2000ko hauteskundeetan, Venetiaan izendatu zuten berriz ere lehendakari. 2006an, eurite handiak izan ziren, eta uholdeek hondamen izugarriak eragin zituzten: 175 herri desagertu eta 25.000 lagun ezer gabe gelditu ziren.

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Surinamen banaketa administratiboa»

Surinamen banaketa administratiboa barrutitan egiten da. Guztira 10 barruti daude:

ZbkIzenaAzaleraEhunekoa
1Brokopondo7.364 km²4,51%
2Commewijne2.353 km²1,44%
3Coronie3.352 km²2,05%
4Marowijne4.627 km²2,83%
5Nickerie5.353 km²3,28%
6Para5.393 km²3,30%
7Paramaribo183 km²0,11%
8Saramacca3.636 km²2,23%
9Sipaliwini130.567 km²79,97%
10Wanica442 km²0,27%

Ekonomia

Surinamgo ekonomiaren ardatz nagusiak zerbitzuak (langileen % 55), industria (% 20), nekazaritza (% 20) eta meagintza (% 5) dira. Nekazaritzako sail handiena kostaldean dago. Arroza lantzen da, batez ere. Arrozaz gainera, banana, azukre-kanabera, kokoa eta fruta lantzen dira. Baso-aberastasun handia du; lurraldearen % 96 oihanez estalia dago. Baliabide handiak dauzka arrantzarako ere, eta gero eta gehiagora doan alorra da. Nolanahi ere, nekazaritza defizitarioa da. Aberastasunik handiena bauxita da, baina horrekin, energia-baliabideak ere baditu, ubideena batez ere. 3.500.000 tona inguru bauxita ateratzen da urtean (1988 eta 1989ko datuen arabera). Bauxitaz gainera, burdina, manganesoa, urrea, platinoa eta uranioa ere badira. Surinamgo industria aluminiogintzan oinarritzen da gehienbat (1.567.000 tona 1989an), esportatzen duen guztiaren % 81. Ekonomian aluminioaren garrantzia ez badute ere, palmondo-olioa, azukrea, porlana, egur-xaflak eta edariak ere aipagarriak dira. Ekonomiari bultzada handiagoa emateko daukan eragozpena kanpo-zorra, eta horren ondorioz mailegu-diruak bildu ezina du. Errepide eta trenbide hoberenak kostaldean daude. Itsas portu handia du Paramaribok. Nazioarteko hegaldietarako aireportua Zanderijen dago.

Biztanleria

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    Amerikako herrialde eta lurraldeak
    Ipar Amerika eta Karibea
    Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


    Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

    Hego Amerika
    Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


    Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.