Sure Know Something
"Sure Know Something" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1979ko Dynasty albumean argitaratua. B-aldea "Dirty Livin'" abestiak osatzen du, Dynasty albumeko beste abesti bat, Peter Criss bateriajoleak idatzia eta abestua.
Sure Know Something | ||||
---|---|---|---|---|
Kissen singlea | ||||
Egilea(k) | Kiss | |||
Argitaratze-data | 1979 | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | dance-rock (en) | |||
Diskoetxea | Casablanca Records | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Dynasty | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Vini Poncia (en) | |||
Hitzak | Paul Stanley | |||
Kissen kronologia | ||||
|
"Sure Know Something" | ||||
---|---|---|---|---|
Kiss(r)en singlea | ||||
Dynasty albumetik | ||||
Argitalpena | 1979 (AEB) | |||
Formatua | 7" | |||
Grabazioa | 1979, Electric Lady Studios eta Record Plant Studios, New York City | |||
Musika mota | Hard rock, pop rock, disko | |||
Iraupena | 3:58 | |||
Diskoetxea | Casablanca NB-2205 (AEB) | |||
Idazlea | Paul Stanley & Vini Poncia | |||
Ekoizlea | Vini Poncia | |||
Kiss (r)en single kronologia | ||||
|
Paul Stanley abeslari/gitarjoleak eta Vini Poncia ekoizleak idatzia, "Sure Know Something" 47. postua lortu zuen AEBetako Billboard Hot 100 single zerrendan 1979an, eta munduko hainbat herrialdetan Top Ten zerrendetan sartu zen.[1] Taldeak Australian Top Ten zerrendan (5. postua) sartzea lortzen zuen beste single bat izan zen.
Singlea promozionatzeko musika bideo bat grabatu zuten, John Goodhuek zuzenduta, non taldea beraien Dynasty garaiko eszenatokian agertzen den.[2]
Taldeak "Sure Know Something" modu akustikoan jo zuten 1995eko MTV Unplugged kontzertuan eta Melbourne Symphony Ensemble orkestrarekin Kiss Symphony: Alive IV zuzeneko albumean.
Zerrendak
Herrialdea (1979) | Postu gorena |
---|---|
Australia | 5 |
Kanada | 48 |
Alemania | 28 |
Herbehereak | 3 |
Zeelanda Berria | 11 |
Ameriketako Estatu Batuak | 44 |
Bertsioak
Zenbait artistak "Sure Know Something" abestiaren bertsioa kaleratu dute. Adibidez:
- 1995ean, Bobby Bandierak abestiaren bertsioa kaleratu zuen Dressed to Kill - An Independent Tribute to Kiss tributu albumean.
- 2001ean, Demon Drive hard rock talde alemanak abestia bertsionatu zuen beraien bigarren albumean, Rock 'N' Roll Star.
- 2009an, Tim McPhate gitarjole/abeslariak abestiaren bertsio bat grabatu zuen Succession - A 30th Anniversary Tribute to Dynasty albumean.
- 2009an, Los Cafres reggae talde argentinarrak abestiaren bertsioa argitaratu zuen Classic Lover Covers albumean.