Supergako hegazkin istripua
Supergako hegazkin istripua 1949ko maiatzaren 4an 17: 05ean gertatu zen hegazkin istripua izan zen, Torino FC taldea zeraman Fiat G.212 CP hegazkina Supergako basilikako atzeko hormaren aurka erori zenean. Turingo kanpoaldean. 31 pertsona hil ziren istripuan, horien artean, Torino talde mitikoaren 18 jokalari, 1940ko hamarkadan Italiako futbolaren menderatzaile handia eta orduan Grande Torino izenarekin ezaguna.
Supergako hegazkin istripua | ||
---|---|---|
Mota | hegazkin-istripu | |
Data | 1949ko maiatzaren 4a | |
Kokaleku | Turin | |
Herrialdea | Italia | |
Aireontzi | Fiat G.212 (en) | |
Abiapuntu | Lisboa-Portela aireportua | |
Helmuga | Turin Airport (en) | |
Via (en) | Bartzelona-El Prat aireportua | |
Kudeatzailea | Alitalia | |
Hegazkinaren erregistroa | 7O-ADJ | |
Kirola | futbol | |
Kausa | controlled flight into terrain (en) | |
Honen ondorioa | heriotza | |
Pertsona hilak | 31 27 (ridership (en) ) 4 (aircrew member (en) ) | |
Pertsona zaurituak | 0 | |
Bizirik irten direnen kopurua | 0 | |
Historia
Torino FC hegazkina Lisboatik zetorren, eta bertan, Grande Torino SL Benficaren aurkako lagunarteko partida bat jokatzera joan zen Xico Ferreiraren omenezko partida batean. Grande Torinoko jokalari guztiak, momentuko talderik onenetako bat bezala kontsideratuak, [1] Italiako 5 Liga jarraian irabazi ondoren, garai hartan Italiako selekzioko 11 jokalarietatik 10 Grande Torinokoak izanik. [2]
Taldeko buruak eta haien lagunak ere hil ziren istripuan, baita Italiako kirol kazetari onenetako hiru ere: Renato Casalbore (Tuttosport-en sortzailea), Renato Tosatti (Gazzetta del Popolo) eta Luigi Cavallero (La Stampa). Tragediatik bizirik atera zen bakarra Sauro Tomá jokalaria izan zen, meniskoa zauritua zuen eta delegazioaren parte ez zena.
Tragediaren eragina oso handia izan zen Italian, eta Torino FC Ligako irabazle izendatu zuten, arerioek, aurrean zeudela, gazteen formazioak aurkeztu baitzituzten. [2] Hileta egunean milioi erdi pertsona zeuden Turingo plaza nagusian. [3]
Elkartasun keinu gisa, Argentinako River Plate klubak lagunarteko partida bat jokatzea eskaini zuen 1949ko maiatzaren 26an, Serie A-ko talde baten aurka, istripuan hildako jokalarien senideen mesedetan. Sarreren prezioa altua izan arren, estadioa gainezka zegoen.
Istripuaren biktimak
Jokalariak
- Valerio Bacigalupo
- Aldo Ballarin
- Dino Ballarin
- Emile Bongiorni
- Eusebio Castigliano
- Rubens Fadini
- Guglielmo Gabetto
- Ruggero Grava
- Giuseppe Grezar
- Ezio Loik
- Virgilio Maroso
- Danilo Martelli
- Valentino Mazzola
- Romeo Menti
- Piero Operto
- Franco Ossola
- Mario Rigamonti
- Giulio Schubert
Buruzagiak eta langile teknikoak
- Arnaldo Agnisetta
- Ippolito Civalleri
- Ottavio Corina
- Egri Erbstein
- Leslie Lievesley
Kazetariak
- Renato Casalbore
- Luigi Cavallero
- Renato Tosatti
Tripulazioa eta beste batzuk
- Cesare Biancardi
- Andrea Bonaiuti
- Celestino D'Inca
- Pierluigi Meroni
- Antonio Pangrazi
Erreferentziak
- Troubled Turin recall tragic end of 'Il Grande Torino'. .
- Legacy of the Grande Torino puts Serie A league position in perspective. .
- El desconsol de Superga. maig 2007 ISSN 1695-2014..
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Tragèdia de Superga
- (Gaztelaniaz) «Il Grande Torino» Serial Equipos de Leyenda (Marca.com) 11/02/2011.