Supereon

Supereona, geologian, denbora neurtzeko unitaterik handiena da, eona baino handiagoa, horregatik, supereonak hainbat eonetaz osaturik daude. Gaur egun supereon bakar bat dago, Kanbriarraurrea. Supereon horren izendapena, Kanbriarraurreari buruzko informazio faltak ekarri du, gaur egun oso informazio eta datu gutxi baitaude garai haiei buruz. Kanbriarraurreak, guztira Lurreko historiako denboraren %88 biltzen du.

Balizko paisaia, Kanbriarraurre supereonaren hasieran; hau da, Hadear eonean.

Kanbriarraurrea deritzon supereona hiru eonetan banatzen da:

Hadearra

Lurraren sorreran hasten da, eta duela 4000 milioi urte bukatu.

Arkearra

Hadear eonaren amaierarekin hasten da, eta 1500 milioi urte irauten du; hau da, duela 2500 milioi urte arte.

Proterozoikoa

Arkearraren amaieran hasi eta duela 542 milioi urte arte irauten du, hau da, Fanerozoikoaren hasieraraino.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.