Super Rugby

Super Rugby nazioarteko errugbi txapelketa da, Hego Hemisferioko kluben artean jokatzen den garrantzitsuena. Gaur egun, Australiako, Fijiko, Zeelanda Berriko eta Pazifikoko uharteetako taldeek hartzen dute parte, baina lehenago Argentinakoak, Hegoafrikakoak eta Japoniakoak ere aritzen ziren. Frantziako Top 14, Ingalaterrako Premiership eta Pro 14 ligekin batera, munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte.

Super Rugby
AntolatzaileaSANZAAR
Sorrera1996 (Super 12)
2006 (Super 14)
2010 (Super Rugby)
2022 (Super Rugby Pacific)
Eremua Australia
 Fiji
Ozeano Bareko uharteak
 Zeelanda Berria
Taldeak12
Maila1
Garaipen gehienZeelanda Berria Crusaders (12)
TxapeldunaZeelanda Berria Crusaders (2023)
Webguneawww.sanzarrugby.com
Crusaders (gorri-beltza) da garaipen gehien lortu dituen taldea. Bulls hegoafrikarrak (urdina) hiru garaipen lortu ditu.

Historia

1986 urtean sortu zen Hego Pazifikoko Txapelketan du jatorria. Bertan Australiako 2 taldek, Fijiko talde batek eta Zeelanda Berriko 3 taldek hartu zuten parte eta 1990 artean jokatu zen.

Gaur egungo txapelketa ordea 1996an hasi zen Super 12 izenarekin. Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrikako taldeak sartu ziren bertan. 2006an taldeen kopurua hamalaura gehitzean Super 14 izena hartu zuen. 2011. urtean Super 15 bihurtu zen. 2016an, Argentina eta Japoniako talde bana sartu ziren, Ligaren eremua nabarmen handitu zelarik.

2017an Hegoafrikako bi taldek (Cheetahs eta Southern Kings) Europako Pro 14 Ligan jokatzeko hautua egin zuten eta beraz 15 taldetako liga gelditu zen. COVID-19 pandemiak txapelketa eten zuen, eta ez zen 2020ko eta 2021eko denboraldietan jokatu. 2022an berrekin zitzaion txapelketari, eta harrezkero Ozeaniako taldeek soilik hartzen dute parte.

Lehiaketa sistema

Historian zeharreko garaikurrak.

2020 artean

Hamabost taldeak irizpide geografikoak erabiliz egindako bost taldetako hiru konferentziatan banatzen dira:

  • Australiako konferentzia: talde australiarrak eta talde japoniarra.
  • Zeelanda Berriko konferentzia: Zeelanda Berriko taldeak.
  • Hegoafrikako konferentzia: talde hegoafrikarrak eta talde argentinarra.

Talde bakoitzak 16 partida jokatzen ditu, zortzi bere konferentziakoak eta beste zortzi gainerako konferentziako taldeen aurka.

Konferentzia bakoitzeko talde onenak final laurdenetarako sailkatzen dira eta gainerako bost taldeak puntuazioz onenak izan direnek osatzen dute. Kanporaketa sistema erabiliz final handia jokatu eta bertan erabakitzen da Ligako txapelduna.

2022tik aurrera

Hamabi taldek osatuko dute liga eta guztiek elkarren aurka jokatzen dute fase erregularrean. Ondoren sailkapen nagusiko zortzi lehenengoek txapelketarako play-offak jokatzen dituzte.

Podiuma

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Zeelanda Berria Crusaders
12 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Zeelanda Berria Blues
3 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Hegoafrika Bulls
3 Liga

Taldeak

2020 artean Argentinako talde bat (Jaguares), Japoniako bat (Sunwolves) eta Hegoafrikako lau (Bulls, Lions, Sharks eta Stormers) izan ziren Super Rugby txapelketan. Hegoafrikarrek Hauen lekua hartzeko hiru talde berri sartu ziren; Fijiko Drua, Ozeano Bareko hainbat uhartetako Moana Pasifika eta 2017an atera zen Australiako Western Force itzuli zen.

TaldeaHiriaEstadioa (edukiera)
Zeelanda Berria BluesAucklandEden Park (50.000)
Australia BrumbiesCanberraCanberra Stadium (25.000)
Zeelanda Berria ChiefsHamiltonWaikato Stadium (25.800)
Zeelanda Berria CrusadersChristchurchRugby League Park (18.000)
Fiji DruaSuvaChurchill Park (11.000)
Zeelanda Berria HighlandersDunedinForsyth Barr Stadium (30.748)
Zeelanda Berria HurricanesWellingtonWestpac Stadium (34.500)
Australia Melbourne RebelsMelbourneRectangular Stadium (29.500)
Moana PasifikaAuckland (Zeelanda B.)Mount Smart Stadium (30.000)
Australia Queensland RedsBrisbaneSuncorp Stadium (52.500)
Australia Western ForcePerthPerth Oval (20.500)
Australia WaratahsSydneyANZ Stadium (83.500)

Palmaresa

Aurreko txapelketak

UrteaTxapeldunaTxapelketa
1986Zeelanda Berria CanterburyHego Pazifikoko txapelketa
1987Zeelanda Berria Auckland eta CanterburyHego Pazifikoko txapelketa
1988Zeelanda Berria AucklandHego Pazifikoko txapelketa
1989Zeelanda Berria AucklandHego Pazifikoko txapelketa
1990Zeelanda Berria AucklandHego Pazifikoko txapelketa
1991ez zen jokatu
1992Australia QueenslandSuper 6
1993Hegoafrika TransvaalSuper 10
1994Australia QueenslandSuper 10
1995Australia QueenslandSuper 10

Super Rugby

UrteaTaldeakTxapeldunaEmaitzaTxapeldunordea
199612Zeelanda Berria Blues45-21Hegoafrika Sharks
199712Zeelanda Berria Blues23-7Australia Brumbies
199812Zeelanda Berria Crusaders20-13Zeelanda Berria Blues
199912Zeelanda Berria Crusaders24-19Zeelanda Berria Highlanders
200012Zeelanda Berria Crusaders20-19Australia Brumbies
200112Australia Brumbies36-6Hegoafrika Sharks
200212Zeelanda Berria Crusaders31-13Australia Brumbies
200312Zeelanda Berria Blues21-17Zeelanda Berria Crusaders
200412Australia Brumbies47-38Zeelanda Berria Crusaders
200512Zeelanda Berria Crusaders35-25Australia Waratahs
200612Zeelanda Berria Crusaders19-12Zeelanda Berria Hurricanes
200714Hegoafrika Bulls20-19Hegoafrika Sharks
200814Zeelanda Berria Crusaders20-12Australia Waratahs
200914Hegoafrika Bulls61-17Zeelanda Berria Chiefs
201014Hegoafrika Bulls25-17Hegoafrika Stormers
201115Australia Queensland Reds18-13Zeelanda Berria Crusaders
201215Zeelanda Berria Chiefs37-6Hegoafrika Sharks
201315Zeelanda Berria Chiefs37-22Australia Brumbies
201415Australia Waratahs33-32Zeelanda Berria Crusaders
201515Zeelanda Berria Highlanders21-14Zeelanda Berria Hurricanes
201618Zeelanda Berria Hurricanes20-3Hegoafrika Lions
201718Zeelanda Berria Crusaders25-17Hegoafrika Lions
201815Zeelanda Berria Crusaders37-18Hegoafrika Lions
201915Zeelanda Berria Crusaders19-3Argentina Jaguares
2020¹15Bertan behera
2021²15Bertan behera
2022³12Zeelanda Berria Crusaders21-7Zeelanda Berria Blues
202312Zeelanda Berria Crusaders25-20Zeelanda Berria Chiefs
  • ¹ 2020. urteko Super Rugby txapelketa bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren eraginez.
  • ² 2021. urtean eskualdeko ligak jokatu ziren.
  • ³ 2022tik aurrera Ozeaniako taldeek soilik hartuko dute parte.

Garaipenak

Taldeka

TaldeaTxapeldunaFinalistaGaraipen urteak
Zeelanda Berria Crusaders1241998, 1999, 2000, 2002, 2005, 2006, 2008, 2017, 2018, 2019, 2022, 2023
Zeelanda Berria Blues321996, 1997, 2003
Hegoafrika Bulls302007, 2009, 2010
Australia Brumbies242001, 2004
Zeelanda Berria Chiefs222012, 2013
Australia Waratahs122014
Zeelanda Berria Hurricanes122016
Zeelanda Berria Highlanders112015
Australia Queensland Reds102011

Herrialdeka

HerrialdeaGaraipenakFinalistakTalde txapeldunak (kopurua)
 Zeelanda Berria1911Crusaders (12), Blues (3), Chiefs (2), Highlanders (1), Hurricanes (1)
 Australia46Brumbies (2), Waratahs (1), Queensland Reds (1)
 Hegoafrika38Bulls (3)
 Argentina01
 Japonia00

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.