Super Bowl

Super Bowl AEBetako amerikar futbol profesionaleko liga den NFLko txapelketako azken partiduari ematen zaion izena da. Super Bowlaren telebista bidezko igorpena, urte osoan audientzia gehien izaten duen ekitaldia da. Talde irabazleari Vince Lombardi Trofeoa eman ohi zaio eta talde irabazlearen jokalari bakoitzari Super Bowl irabazleen eraztun bana, azken hau AEBetan kirolarien, amerikar futbol zaleen eta bildumazaleen artean oso objektu preziatua da.

Super Bowl
KirolaAmerikar futbola
LigaNFL
Sorrera1967ko urtarrilaren 15a
Herrialdea AEB
 Kanada
GaraikurraVince Lombardi Trofeoa
WebguneaSuper Bowl

Super Bowla (Super Bowl Sunday edo Super Sunday baita ere), otsaileko lehen igandean egiten da eta AEBetako kirol ekitaldirik garrantzitsuena da, baita mundu osoko garrantzitsuenetako bat ere.

Ekitaldi handiaren datu batzuk:

  • Iparramerikan audientzia gehien duen kirol ikuskizuna da, eta planeta osoan gehien ikusten denetako bat. Izan ere, 130 herrialdetan 135.000.000 pertsonek jarraitzen dute. Beraz, Munduko Futbol Txapelketaren finala -2002an, 1.100.000.000 ikusle izan zituena- baino ikusle gehiago ditu.
  • Minutu erdiko telebista iragarki batek 2,5 milioi $eko kostua du.
  • Super Bowla jokatzen denean, estatubatuarrek Estatu Batuetako garagardo salmenta guztien %5a kontsumitzen dute.
  • Hasi aurreko ikuskizunean eta atsedenaldietan, Sting, Paul McCartney, Aerosmith, U2, Shania Twain, Phil Collins, Rolling Stones edo Prince bezalako musikariak aritzen dira.

1967tik, Super Bowl finala, NFL eta AFLko garaileen artean ospatzen da, IV. Super Bowletik aldatu dena, NFLak bere arerio zaharra xurgatu zuenean.

Txapelketako lehen jokoa Los Angeles Memorial Coliseumean jokatu zen, 1967ko urtarrilean, NFLko garaileak izan ziren Green Bay Packers eta AFLko garaileak izan ziren Kansas City Chiefs taldeen artean. Urte horretan, Packers taldea atera zen irabazle, Garai hartan "First World Championship Game AFL vs NFL" deitzen zen. Jokalaririk baliotsuena, lehen Super Bowl horretan, Green Bay Packerseko mariskala izan zen, Bart Starr.

Irabazleak

Super Bowl irabazleen eraztunak.
Taldea Titulu kopurua
New England Patriots6
Pittsburgh Steelers6
Dallas Cowboys5
San Francisco 49ers5
Green Bay Packers4
New York Giants4
Denver Broncos3
Oakland/Los Angeles Raiders3
Washington Redskins3
Baltimore Ravens2
Baltimore/Indianapolis Colts2
Miami Dolphins2
Los Angeles/St. Louis Rams1
Seattle Seahawks1
Philadelphia Eagles1
Kansas City Chiefs1
Chicago Bears1
New York Jets1
Tampa Bay Buccaneers1
New Orleans Saints1

Partiduak

National Football League (NFL) American Football League (AFL)
Super Bowl Data Irabazlea Emaitza Finalista Estadioa Hiria
I 1967ko urtarrilaren 15a Green Bay Packers (1) 35-10 Kansas City Chiefs Los Angeles Memorial Coliseum (1) Los Angeles (1)*
II 1968ko urtarrilaren 14a Green Bay Packers (2) 33-14 Oakland Raiders Miami Orange Bowl (1) Miami (1)*
III 1969ko urtarrilaren 12a New York Jets (1) 16-7 Baltimore Colts Miami Orange Bowl (2) Miami (2)
IV 1970eko urtarrilaren 11a Kansas City Chiefs (1) 23-7 Minnesota Vikings Tulane Stadium (1) New Orleans (1)
V 1971ko urtarrilaren 17a Baltimore Colts (1) 16-13 Dallas Cowboys Miami Orange Bowl (3) Miami (3)
VI 1972ko urtarrilaren 16a Dallas Cowboys (1) 24-3 Miami Dolphins Tulane Stadium (2) New Orleans (2)
VII 1973ko urtarrilaren 14a Miami Dolphins (1) 14-7 Washington Redskins Los Angeles Memorial Coliseum (2) Los Angeles (2)
VIII 1974ko urtarrilaren 13a Miami Dolphins (2) 24-7 Minnesota Vikings Rice Stadium (1) Houston (1)
IX 1975eko urtarrilaren 12a Pittsburgh Steelers (1) 16-6 Minnesota Vikings Tulane Stadium (3) New Orleans (3)
X 1976ko urtarrilaren 18a Pittsburgh Steelers (2) 21-17 Dallas Cowboys Miami Orange Bowl (4) Miami (4)
XI 1977ko urtarrilaren 9a Oakland Raiders (1) 32-14 Minnesota Vikings Rose Bowl (1) Pasadena (1)*
XII 1978ko urtarrilaren 15a Dallas Cowboys (2) 27-10 Denver Broncos Superdome (1) New Orleans (4)
XIII 1979ko urtarrilaren 21a Pittsburgh Steelers (3) 35-31 Dallas Cowboys Miami Orange Bowl (5) Miami (5)
XIV 1980ko urtarrilaren 20a Pittsburgh Steelers (4) 31-19 Los Angeles Rams Rose Bowl (2) Pasadena (4)
XV 1981eko urtarrilaren 25a Oakland Raiders (2) 27-10 Philadelphia Eagles Superdome (2) New Orleans (5)
XVI 1982ko urtarrilaren 24a San Francisco 49ers (1) 26-21 Cincinnati Bengals Pontiac Silverdome (1) Pontiac (1)*
XVII 1983ko urtarrilaren 30a Washington Redskins (1) 27-17 Miami Dolphins Rose Bowl (3) Pasadena (5)
XVIII 1984ko urtarrilaren 22a Los Angeles Raiders (3) 38-9 Washington Redskins Tampa Stadium (1) Tampa (1)
XIX 1985eko urtarrilaren 20a San Francisco 49ers (2) 38-16 Miami Dolphins Stanford Stadium (1) Palo Alto (Kalifornia) (1)
XX 1986ko urtarrilaren 26a Chicago Bears (1) 46-10 New England Patriots Superdome (3) New Orleans (6)
XXI 1987ko urtarrilaren 25a New York Giants (1) 39-20 Denver Broncos Rose Bowl (4) Pasadena (6)
XXII 1988ko urtarrilaren 31a Washington Redskins (2) 42-10 Denver Broncos Jack Murphy Stadium (1)*** San Diego (1)
XXIII 1989ko urtarrilaren 22a San Francisco 49ers (3) 20-16 Cincinnati Bengals Joe Robbie Stadium (1)*** Miami (6)**
XXIV 1990eko urtarrilaren 28a San Francisco 49ers (4) 55-10 Denver Broncos Superdome (4) New Orleans (7)
XXV 1991ko urtarrilaren 27a New York Giants (2) 20-19 Buffalo Bills Tampa Stadium (2) Tampa (2)
XXVI 1992ko urtarrilaren 26a Washington Redskins (3) 37-24 Buffalo Bills Metrodome (1) Minneapolis (1)
XXVII 1993ko urtarrilaren 31a Dallas Cowboys (3) 52-17 Buffalo Bills Rose Bowl (5) Pasadena (7)
XXVIII 1994ko urtarrilaren 30a Dallas Cowboys (4) 30-13 Buffalo Bills Georgia Dome (1) Atlanta (1)
XXIX 1995eko urtarrilaren 29a San Francisco 49ers (5) 49-26 San Diego Chargers Joe Robbie Stadium (2) Miami (7)**
XXX 1996ko urtarrilaren 28a Dallas Cowboys (5) 27-17 Pittsburgh Steelers Sun Devil Stadium (1) Tempe (1)*
XXXI 1997ko urtarrilaren 26a Green Bay Packers (3) 35-21 New England Patriots Superdome (5) New Orleans (8)
XXXII 1998ko urtarrilaren 25a Denver Broncos (1) 31-24 Green Bay Packers Qualcomm Stadium (2)*** San Diego (2)
XXXIII 1999ko urtarrilaren 31a Denver Broncos (2) 34-19 Atlanta Falcons Pro Player Stadium (3)*** Miami (8)**
XXXIV 2000ko urtarrilaren 30a St. Louis Rams (1) 23-16 Tennessee Titans Georgia Dome (2) Atlanta (2)
XXXV 2001ko urtarrilaren 30a Baltimore Ravens (1) 34-7 New York Giants Raymond James Stadium (1) Tampa (3)
XXXVI 2002ko urtarrilaren 30a New England Patriots (1) 20-17 St. Louis Rams Superdome (6) New Orleans (9)
XXXVII 2003ko urtarrilaren 26a Tampa Bay Buccaneers (1) 48-21 Oakland Raiders Qualcomm Stadium (3) San Diego (3)
XXXVIII 2004ko otsailaren 1a New England Patriots (2) 32-29 Carolina Panthers Reliant Stadium (1) Houston (2)
XXXIX 2005eko otsailaren 6a New England Patriots (3) 24-21 Philadelphia Eagles ALLTEL Stadium (1) Jacksonville (1)
XL 2006ko otsailaren 5a Pittsburgh Steelers (5) 21-10 Seattle Seahawks Ford Field (1) Detroit (2)*
XLI 2007ko otsailaren 4a Indianapolis Colts (2) 29-17 Chicago Bears Dolphin Stadium (4)*** Miami Gardens (9)**
XLII 2008ko otsailaren 3a New York Giants (3) 17-14 New England Patriots University of Phoenix Stadium (1) Glendale (2)*
XLIII 2009ko otsailaren 1a Pittsburgh Steelers (6) 27-23 Arizona Cardinals Raymond James Stadium (2) Tampa (4)
XLIV 2010eko otsailaren 7a New Orleans Saints (1) 31-17 Indianapolis Colts Dolphin Stadium (5) Miami Gardens (10)
XLV 2011ko otsailaren 6a Green Bay Packers (4) 31-25 Pittsburgh Steelers Cowboys Stadium (1) Arlington (1)
XLVI 2012ko otsailaren 5a New York Giants (4) 21-17 New England Patriots Lucas Oil Stadium (1) Indianapolis (1)
XLVII 2013ko otsailaren 3a Baltimore Ravens (2) 34-31 San Francisco 49ers Mercedes-Benz Superdome (7) New Orleans (10)
XLVIII 2014ko otsailaren 2a Seattle Seahawks (1) 43-8 Denver Broncos MetLife Stadium (1) New York (1)
XLIX 2015eko otsailaren 1a New England Patriots (4) 28-24 Seattle Seahawks University of Phoenix Stadium (2) Glendale (2)
L 2016ko otsailaren 7a Denver Broncos (3) 24-10 Carolina Panthers Levi's Stadium (1) Santa Clara (1)
LI 2017ko otsailaren 5a New England Patriots (5) 34–28 Atlanta Falcons NRG Stadium (2) Houston (3)
LII 2018ko otsailaren 4a Philadelphia Eagles (1) 41–33 New England Patriots U.S. Bank Stadium Minneapolis (2)
LIII 2019ko otsailaren 3a New England Patriots (6) 13–3 Los Angeles Rams Mercedes-Benz Stadium Atlanta (3)
LIV 2020ko otsailaren 2a Kansas City Chiefs (2) 31–20 San Francisco 49ers Hard Rock Stadium (6) Miami Gardens (11)
LV 2021eko otsailaren 7a Tampa Bay Buccaneers (2) 31–9 Kansas City Chiefs Raymond James Stadium (3) Tampa (5)
LVI 2022ko otsailaren 6a Los Angeles Rams (2) 23–20 Cincinnati Bengals SoFi Stadium Inglewood (8)
LVII 2023ko otsailaren 6a Kansas City Chiefs (3) 38-35 Philadelphia Eagles State Farm Stadium (3) Glendale (4)
LVIII 2024ko otsailaren 4a Mercedes-Benz Superdome (8) New Orleans (11)

Datu nabarmenak

  • Super Bowleko garaikurra, 1969an ospatutako III. ediziorako Vince Lombardi Trophy deitua izan zen, garaikur hau irabazi zuen lehen entrenatzailearen ohoretan (Vince Lombardi, Green Bay Packers taldearekin), talde berarekin, hurrengo urtean ere irabazi zuena, baita beste batzuk ere antzinako NFLan.
  • New York Jets taldea, Super Bowla irabazi zuen AFCko lehen taldea izan zen, 1969an, Baltimore Colts taldea garaitu ondoren.
  • Super Bowla galdu arren jokalari baliotsuen izendatu duten jokalari bakarra, Chuck Howley izan zen, Dallas Cowboyseko linebackerra. Baltimore Colts taldearen aurka galdu zuten, V. edizioan, Jim O'Brienek garaipena eman zienean zelaiko gol batekin, partidako 4. denboran.
  • Miami Dolphins taldea, denboraldi bat, partidarik galdu gabe irabazi zuen lehen taldea izan zen, 14-0 marka batekin, 1973an, VII. edizioan, Washington Redskins taldea garaitzeko, Los Angelesen.
  • XII edizioan, lehen aldiz jokatu zen domo batean, une horretan, Louissiana Super Domean New Orleansen, non Dallas Cowboys taldeak Denver Broncos taldea garaitu zuen, 1978an.
  • 1980an Los Angeles Rams taldea, Super Bowla bere estadioan jokatu zuen lehen taldea izan zen, estadiora bertaratu zen jendearen errekor batekin, orotara, 103.985 ikusle. Baina, partida horretako garaileak, Pittsburgh Steelers taldea izan zen, talde hau, Super Bowla lau aldiz irabazi zuen lehen taldea izan zelarik. Bere mariskala eta partidako jokalari baliotsuena, Terry Bradshaw, Super Bowl gehienetan parte hartuko zuen jokalarietako bat izango zen, hau, bere laugarren partehartzea zelarik (eta garaipena aurreko hiruretan)
  • Oakland Raiders taldea, Super Bowla, bi hiri ezberdin ordezkatzen irabazi zuen lehen taldea izan zen, XI.a eta XV.a Oakland ordezkatzen eta XVIII.ean, 1984an, Los Angeles ordezkatzen.
  • Joe Montana, San Francisco 49ers taldeko mariskala, jokalari baliotsuenaren sari gehien lortu zuen jokalaria izan zen, eta, gainera, talde berarekin lortutako 4 Super Bowlekin.
  • 1985-1986 denboraldiko play offetan, New England Patriots taldea izango zen Super Bowleko final batetara, bisitari bezala hiru partida irabazi ondoren iritsi zen lehena, baina 40 puntu baino gehiagogatik galdu zuten Chicago Bears taldearen aurka, ezin okerrago jokatuz. Patriots taldeak, 16 urte itxoin beharko zuen NFLKo garailea izateko. XLII. edizioan, 2008an jokatu denean, New York Giants taldeak balentria errepikatu zuen, baina Patriots taldeak ez bezala, Giantsek bai irabazi zuten Super Bowla, non, gainera, bisitari bezala hartuak izan ziren.
  • Emaitzan egon den diferentziarik handiena, San Francisco 49ers taldeak Denver Broncos taldea 55-10 emaitzarekin garaitu zuenean gertatu zen, 1990ean ospatutako XXIV. edizioan, New Orleansen.
  • XXV. edizioa, 1991n, Tampa Bayn jokatua, Buffallo Bills taldeko ostikolaria zen Scott Norwoodek huts egindako zelaiko gol bategatik definitu zen, partidako azken segundoan, New York Giants taldeak Bills taldea garaitu zezan, 20-19ko emaitzarekin. Norwoodek zelaiko gola lortu izan balu, Bills taldeak partida irabaziko zuen.
  • Super Bowlaren XXVII. edizioa, 1993koa, Los Angelesen jokatu zen azkenekoa izan zen, 1994ko denboraldiaren ondoren, urte horretan bertan, Los Angeles Rams taldea San Luisera joan zelako eta Los Angeles Raiders taldea Oaklandera itzuli zelako. Partida horretan, Dallas Cowboys taldeak, egurtu egin zuen Buffallo Bills taldea.
  • Buffalo Bills taldea, Minnesota Vikings eta Denver Broncosekin batera, lau Super Bowl galdu zituen hirugarren taldea bihurtu zen.
  • San Francisco 49ers taldea, bost Super Bowl irabazi zituen lehen taldea izan zen, 1995ean, XXIX. edizioan, San Diego Chargers taldea Miamin garaitu ondoren.
  • Dallas Cowboys taldea, 1996an XXX. edizioa irabazi ondoren, Arizonako Tempe herriko Sun Devil Stadiumean, Pittsburgh Steelers taldearen aurka, ikuskizun honetako historiaren talderik arrakastatsuena bihurtu zen, zortzi alditan parte hartu eta horietatik bostetan irabazi baitzuten. Lehen bi tituluak, 1970eko hamarkadan Roger Staubach kanpo mariskalarekin izan ziren, eta 1990eko hamarkadako hirurak (XXVII. eta XXVIII. edizioa Bills taldearen aurka eta XXX.a Steelers taldearen aurka), mariskal bezala Troy Aikman zutela irabazi zituzten.
  • 1996-1997ko play offak, Super Bowlaren XXXI. edizioa New Orleansen ospatzeko bidean, historiara pasa ziren, finaletara iritsi ziren taldeetako bik, NFLan aurreko urtean debuta egin zutelako: Carolina Panthers taldea NFCko finalera heldu zen eta Jacksonville Jaguars taldea AFCkora. Baina NFCko finala irabazi zuen taldea Green Bay Packers izan zen, ondoren, Super Bowl horretako garailea izango zena. Talde hau, Brett Favre quarterbacka, Reggie Whitte linebackerra eta talde berezietako jokalaria zen Desmond Howard bezalako jokalariek osatzen zuten, azken hau partidako jokalari baliotsuena izan zena. AFCko finala, New England Patriotsendako izan zen, XXXI. edizioa galdu zuena izan zena.
  • Denver Broncos taldea, NFLko historian, lau Super Bowl galdu ondoren, bi txapelketako joko irabazi zituen talde bakarra izan zen. 1998 eta 1999an, XXXII eta XXXIII. edizioak irabazi zituen, lehena Green Bay Packersen aurka eta bigarrena Atlanta Falconsen aurka. Partida hura, Broncoseko mariskala zen John Elwayk jokatu zuen azkena izan zen, bost txapelketa eta zenbait denboralditan parte hartu zuena, NFLko Ospearen Aretora joateko, Ohioko Canton herrian dagoena.
  • Super Bowlik eztabaidagarriena, 2004koa izan zen, XXXVIII. edizioa, atsedenaldian, Justin Timberlake kantariak, ustez nahi gabe, Janet Jacksonen eskuineko titia estaltzen zuen zatia apurtu baitzuen, Michael Jacksonen arrebari, piercinga daraman titimuturra ikusi zitzaiolarik. Honek, zuzeneko programazioarentzako neurri zorrotzagoak hartu behar izatea eragin zuen.
  • 2006an ospatutako XL. edizioa, Detroiten ospatu zena, Seattle Seahawks eta Pittsburgh Steelers taldeen artean, historiara pasa zen, garai guztietako Super Bowl finaletatik, okerren epaitutakoa izan zelako, Seahawks taldearen aurka hartu ziren zalantzazko zigor batzuen ondorioz, zigor hauek, Steelers taldeak 21-10 irabazi izana eragin zutelarik. Ben Roethlisberger, Super Bowla irabazi zuen mariskalik gazteena izan zen arren, txapelketako jokoan mariskal baten lanik okerrena egin zuen.
  • 2007ko Super Bowlean, Tony Dungy, Indianapolis Colts taldekoa, txapeldun bihurtu zen lehen afroamerikar entrenatzailea izan zen.
  • XLII. edizioann, Mike Carey, Super Bowl bat epaitu zuen lehen afroamerikar epailea izan zen. Edizio horretan bertan, finala jokatu zuenetako bat, New England Patriots taldea, partidarik galdu gabe iritsi zen, Denboraldi Akatsgabea deitzen dena eginez, 16-0ko estatistika batekin, play offetako eta konferentzia finaleko partidei gehitzen zaiona. Hala ere, guztia alde zuen arren, Patriots taldeak ez zuen talde batentzako NFLko denboraldirik hoberena izango zena amaitzerik lortu, edizio horretako Super Bowleko garaileak New York Giants taldea izan zelarik.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.