Super 8 (filma)
Super 8, 2011ko J. J. Abrams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako estatubatuar filma bat da. Filma Ameriketako Estatu Batuko Mendebaldeko Virginia estatuko Weirton udalerrian filmatu zen. Ipar Euskal Herrian 2011ko abuztuaren 3an estreinatu zen eta Hego Euskal Herrian 2011ko abuztuaren 19an.
Super 8 (filma) | |
---|---|
Michael Giacchinoren filma | |
Egilea(k) | Michael Giacchino |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Super 8 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, monster film (en) eta misteriozko zinema |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Weirton, West Virginia (Mendebaldeko Virginia) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | J. J. Abrams |
Gidoigilea(k) | J. J. Abrams |
Antzezlea(k) | |
Joel Courtney Elle Fanning Kyle Chandler Riley Griffiths Ryan Lee Ron Eldard (en) Noah Emmerich David Gallagher AJ Michalka Amanda Foreman (en) Andrew Miller (en) Anthony Shell Bruce Greenwood Dan Castellaneta Gabriel Basso Glynn Turman Jessica Tuck Michael Giacchino Michael Hitchcock Richard T. Jones Zach Mills Greg Grunberg Dale Dickey Jake McLaughlin Caitriona Balfe Beau Knapp Katie Lowes Jonathan Dixon James Landry Hébert Marco Sanchez (en) Thomas F. Duffy Joel McKinnon Miller Brett Rice Jay Scully | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Steven Spielberg J. J. Abrams Bryan Burk (en) |
Konpainia ekoizlea | Amblin Entertainment Bad Robot Productions (en) Paramount Pictures |
Edizioa | Maryann Brandon (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Giacchino |
Argazki-zuzendaria | Larry Fong (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Super8-Movie.com | |
|
Steven Spielberg ospetsuak ekoiztu zuen, honen eragina nabaria da, filma honek sarritan E.T. the Extra-Terrestrial (1982) eta Goonietarrak (1985) filmen nolabaiteko antza edo traza hartzen baitu. Hori dela eta, filmak orokorrean kritika onak jaso zituen, argumentua ziraragarria, eszenak ongi filmatuak eta irudiak harrigarriak direla esan dutelarik, aldiz kritika ezkorrek bere amaiera desegokia dela diote eta sarritan Spielbergen antzinako filma askoren omenezko sekuentziak dituela diote.
Argumentua
Ohio (Estatu Batuak), 1979. Sei haurrez osatutako talde batek Super-8 kamera batekin trengeltoki zahar batean zonbiei buruzko laburmetraia bat filmatzen ari denean 51 eremutik datorren tren batek istripua izan eta trenbidetik ateraz bertan zeraman zama aske uzten du. Berehala, udalerrian gertakati bitxi sail bat jazoko da, guzti hauek jatorri estralurtarra dutela dirudielarik...
Pertsonaiak
- Joel Courtney, Joseph "Joe" Lamb
- Kyle Chandler, Jackson Lamb
- Ron Eldard, Louis Dainard
- Noah Emmerich, Coronel Nelec
- Elle Fanning, Alice Dainard
- Bruce Greenwood, Cooper
- David Gallagher, Donny
- Riley Griffiths, Charles Kaznyk
- Michael Hitchcock, Deputy Rosko
- Ryan Lee, Cary
- Gabriel Basso, Martin
- Amanda Michalka, Jennifer "Jen" Kaznyk
- Zach Mills, Preston
- Remy Thorne, Jorge Brooks
- Glynn Turman, Woodward doktorea
- Annabel Grealish, Violette
- Dan Castellaneta, Izzy
Kanpo estekak
- Super 8 filmaren webgunea (Ingelesez)
- Super 8 filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)