Sun Yat-sen
Sun Yat-Sen (txinera tradizionalez: 孫逸仙; txinera sinplifikatuz: 孙逸仙; pinyinez: Sūn Yìxiān, sýːn jɐ̀t̚.síːn ahoskatua; Zhongshan, Guangdong, Txina, 1866ko azaroaren 12a - Pekin, Txina, 1925eko martxoaren 12a) Txinako iraultzailea izan zen.
Sun Yat-sen | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1910(e)ko hamarkada) | |||||
1921eko apirilaren 7a - 1923ko otsailaren 21a ← baliorik ez - baliorik ez →
1912ko urtarrilaren 1a - 1912ko otsailaren 13a ← baliorik ez - Yuan Shikai → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tripteroides, 1866ko azaroaren 12a | ||||
Herrialdea | Txinako Errepublika (1912–1949) Qing dinastia | ||||
Bizilekua | San Frantzisko Haxell's Hotel (en) | ||||
Heriotza | Peking Union Medical College Hospital (en) , 1925eko martxoaren 12a (58 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Sun Yat-sen Mausoleum (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia | ||||
Familia | |||||
Aita | Sun Dacheng | ||||
Ama | Madame Yang | ||||
Ezkontidea(k) | Lu Muzhen (1884ko maiatzaren 26a - 1915) Chen Cuifen (1891 - 1906) Haru Asada (1897 - 1902) Kaoru Otsuki (1905 - 1906) Soong Ching-ling (1915eko urriaren 25a - 1925eko martxoaren 12a) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Queen's College (en) Punahou School (en) 1883) ʻIolani School (en) 1882) Li Ka Shing Faculty of Medicine (en) Boji Medical College (en) (1886 - 1887) Hong Kong College of Medicine for Chinese (en) (1887 - 1892) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa txinera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, medikua eta filosofoa | ||||
Lantokia(k) | Hong Kong | ||||
Enplegatzailea(k) | Nanjingeko Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Tiandihui (en) Framazoneria | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | generalissimo (en) | ||||
Parte hartutako gatazkak | Xinhai Iraultza | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Eliza kongregazionala | ||||
Alderdi politikoa | Kuomintang Tongmenghui | ||||
Fitxategi:Signature of Sun Yat Sen - China Document - dark version.svg, The signature of Sun Yat-sun.svg |
Biografia
Nekazari familia batean jaio zen. 13 urte zituenean Hawaiira joan zen bere anaiarekin bizitzeko. Bertan, hezkuntza kristaua jaso eta ingelesa ikasi zuen. Mendebaldeko Medikuntzako ikasketak egin zituen Hawaiin eta ondoren Hong Kongen, eta sendagile izan zen Macaun. Mendebaldeko botere kolonialisten presentziarekin, Sunek Txinaren gainbehera ikusi zuen. 1894an, Sunek, erreformarako proposamen luze bat idatzi zion Li Hongzhang orduko gobernu inperialeko funtzionario garrantzitsuari. Honek, hala ere, ez zuen irakurri. Ordutik aurrera, Sunek jarrera iraultzailea hartu zuen. Urte berean, Txinaz kanpo bizi ziren ehun bat txinatarrekin bere lehen ezkutuko elkartea, Txina Berpizteko Elkartea, sortu zuen, hurrengo helburu hauekin: mantxuriarrak gobernutik botatzea, gobernua txinatarrei itzultzea eta errepublika bat sortzea. Hurrengo urtean, 1895ean, Sunek Kantonen (Guangzhou) altxamendua burutu zuen beste iraultzaileekin. Porrot eginez gero, Sun Japoniara ihes egin zen, eta hortik Londresa.
Londresa iristerakoan, Txinako delegazioak harrapatu eta atxilotu zuen 12 egunez. Irakasle ingelesari esker, askatzea lortu zuen. Esperientzia honengatik, ingelesen egunkarietan agertu zen. Ustekabeko gertaera honek Sun ezagun egin zuen mundu mailan eta txinatar iraultzaileen artean.
1908an Liga Iraultzailea sortu zuen, gero Kuomintang alderdi bihurtuko zena. 1911an, Sun Estatu Batuetan zegoen iraultzarako diru-bilketa egiten. 1911ko amaieran, Wuchangeko Altxamendutik hasitako iraultza (1911ko Iraultza) arrakasta lortzen ari zelaren berri entzuterakoan, Estatu Batuetatik Txinara itzuli zen 1911ko abenduan, iraultzaileekin elkartzeko eta gobernu errepublikarraren antolaketari buruz hitz egiteko. 1912ko urtarrilaren 1ean, iraultzaileek Nanjingen Txinako Errepublika eta behin-behineko gobernuaren sorrera aldarrikatu eta Sun Errepublikako presidente izendatu zuten. Gobernu hau, geroago, militarren esku geratu zen, Sunek nahi ez zuena. Hortaz, 1918an beste gobernu iraultzaile bat egin zuen Shanghai eta Guangdongen, nazio indartsuekiko berdintasuna, demokrazia eta ekonomia-aurreramendua aldarrikatzen zituena.
Arrakasta militar handirik lortu ez zuenez, mendebaldeko nazioen laguntza eskatu zuen; alferrik ordea. Sobietarrek, berriz, laguntza eskaini zioten 1923tik, eta Txinako komunisten lankidetza ere onartu zuen. 1923an Txinako iparraldeko jauntxoak garaitu zituen sobietarren laguntzaz. 1924an Kuomintangek programa politiko berria jakinarazi zuen.
1925ean Sun Yat-Sen Pekinen sartu zen, eta handik gutxira hil zen. Txina modernoaren sortzailetzat hartua izan da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
- King Fairbank, John. La transformación del orden imperial tardío. In: Historia de China: Siglos XIX y XX. Madrid: Aliantza. 1990. 143-184.