Sun Ra

Sun Ra —jaiotza-izena: Herman Sonny Blount— (Birmingham, Alabama, AEB, 1914ko maiatzaren 22a - 1993ko maiatzaren 30a) musikagilea eta piano-jotzailea izan zen.

Sun Ra

(1973)
Bizitza
JaiotzaBirmingham, 1914ko maiatzaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBirmingham, 1993ko maiatzaren 30a (79 urte)
Hobiratze lekuaElmwood Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaAlabama Agricultural and Mechanical University (en) Itzuli
A. H. Parker High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusika-talde gidaria, musikagilea, orkestra zuzendaria, jazz musikaria, piano-jotzailea, poeta, teklatu-jotzailea, filosofoa, musika-zuzendaria, idazlea, synthesizer player (en) Itzuli, aktorea, music arranger (en) Itzuli eta instrumentista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaThe Sun Ra Arkestra
Sun Ra Quartet
Genero artistikoajazza
jazz fusion (en) Itzuli
Bebopa
experimental music (en) Itzuli
space music (en) Itzuli
avant-garde jazz (en) Itzuli
Free-jazza
swinga
Hard bopa
Musika instrumentuaorganoa
pianoa
sintetizadorea
txeloa
giltzadia
Minimoog (en) Itzuli
Zelesta
DiskoetxeaEl Saturn Records
A&M Records (en) Itzuli
BYG Actuel (en) Itzuli
ESP-Disk (en) Itzuli

sunra.com
IMDB: nm0704612 Facebook: SunRaMusic MySpace: sunrasaturn Youtube: UCJ6vuDnto1QvRr2TFHldDMw Bandcamp: sunramusicSouncloud: heunaevivalostrautrockrchestra Spotify: 0tIODqvzGUoEaK26rK4pvX Last fm: Sun+Ra Musicbrainz: c27cac8e-4c4a-48c0-a4ba-41399b9c176d Songkick: 538211 Discogs: 35328 Allmusic: mn0000924232 Find a Grave: 2682 Deezer: 9317 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Sun Raren gaztaroko daturik ez dago ia. 1935. urte inguruan John Fess Whatleyk zuzendutako orkestra batean aritu zen. 1930eko hamarraldiaren amaieran, Sonny Blount izenpean, moldaketak idatzi zituen, Chicagoko DeLisa klubean jo zuen, eta Wynonie Harrisen eta Joe Williamsen laguntzaile izan zen. 1946tik 1947ra bitartean, Fletcher Hendersonen orkestrako kide izan zen. 1947an disko bat grabatu zuen piano-jotzaile gisa Dukes of Swing taldearekin. 1950eko hamarraldian hirukote bat osatu zuen, eta berak asmatutako tresna elektroniko bat jotzen hasi zen.

1956an Arkestra orkestra sortu zuen, urteen joanean hainbat izen izan zituena: Solar, Myth Science, Astro Infinity, Intergalactic Research, Astro Intergalactic Infinity, Outer Space eta abar. Orkestra horrekin ikuskizun berezia eskaintzen zuen, musika, argiak, testuen irakurketa eta abar nahasten zituena. Poliki-poliki nabarmenkeriaz betetako ikuskizunak antolatu zituen, eta Frantziako Barne Arazoetako ministro zen Raymond Marcellinek debekatu egin zituen orkestraren emanaldiak. Arkestra taldeak disko ugari grabatu zituen, berrehunen bat, baina disko horien zabalpena ez zen handia izan.

1960ko hamarraldian Sun Rak New Yorken hartu zuen bizilekua, eta oso ezagun bihurtu zen free jazzaren inguruan. Jazz Composer´s Guild Associationaren lanetan parte hartu zuen, Greenwich Villagen jo zuen, eta bira bat egin zuen Kalifornian barrena. 1970eko hamarraldiaren amaieran Filadelfian hartu zuen bizilekua.

Hainbat filmetan ere parte hartu zuen: Cry of Jazz (Edward Bland, 1959), Free Jazz: Sun Ra (Jean-Michel Meurice, 1970), Jazz Concerto: Sun Ra (Luigi Costantini, 1976), Sun Ra: a Joyful Noise (Robert Mugge, 1980), Mister Ra (Franck Cassenti, 1983). Passing Through (Larry Clark) filmeko musika osatu zuen 1977an.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sun Ra Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.