Sumendi Kirol Elkartea

Sumendi Kirol Elkartea (gaztelaniaz: Club Deportivo Sumendi) Gasteizko taldea da.

Club Deportivo Sumendi
Datuak
HerrialdeaEspainia
Kokapen politikoaVitoria-Gasteiz
LigaEuskal Liga Emakumezkoen Zilar Liga Espainia mailan

Historia

2002an maiatzan Vitoria-Gasteizen hockey lineako talde gisa sortu zen. Jokalari batzuen beharrak asetzeko sortu zen. Ariznabarrako polikiroldegian entrenatzen zuten eta egunero entrenatu ahal izateko, hesiak jarri behar zituzten eta gutxinaka gutxinaka jokalari kopurua handitzen joan zen.

2007-2008ko denboraldian Ipar liga jolastu zuten, Nazional ligara sarrera baimentzen zuena eta esan beharra dago Nazional ligara pasatzea lortu zutela, baina ezin izan zen, maila-igoera klubak ez zuen aurrekontu handia eta jokatzeko instalazioak behar zuten.

Jokalariak izotz eta linea hockey-an aritzen ziren hori dela eta kluba izotz hockeyko klub modura erregistratuta dago, bi diziplinak lantzen baititu. Hortaz gain, mutilen eta nesken Izotz Hockeyko Bigarren mailan parte hartu zuten.

Urteetan zehar, bai izotzeko bai lineako selekzioetan jokalari mordoak izan dituzte bertan jolasten.

2008an ere izotz hockey-arekin hasi zen. 2012an Saski Baskoniaren babesean CD Hielo Bipolo bihurtu zen. Hasieratik talde indartsua izateko helburuaz jaio zen eta berehala irabazi zituen Espainiako Superligak eta Errege Kopa. Bi denboraldiz aritu ondoren 2014an ordea elitean jokatzeari utzi zion diru arazoen erruz.

Gaur egun, berriz ere Sumendi Kirol Elkarte gisa ari da eta 2016an Emakumezkoen talde indartsua zuen, Espainiako Lehen mailan jokatzen duena. Lehen denboraldian txapeldunordeak izan ziren[1].

Palmaresa

CD Hielo Bipolo

  • Espainiako Liga
    • Txapelduna (2): 2013, 2014
  • Errege Kopa
    • Txapelduna (1): 2014
    • Finalista (1): 2013
  • Espainiako Superkopa:
    • Txapelduna (1): 2014

Sumendi KE

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Subcampeonas Copa de España Mayo 2017 - Club Deportivo Sumendi Hockey» www.sumendi.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-25).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.