Sumendi Eztandagarriaren Indize

Sumendi Eztandagarriaren Indizea (ingelesez: Volcanic Explosivity Index), akronimoa VEI, 8 graduetako eskala da. Horrekin bulkanologoek sumendi erupzioen maila eta handitasuna neurtu nahi dute. Eskala Chris Newhall-ek, United States Geological Survey-ko kidea, eta Steve Self-ek. Hawaiiko Unibertsitatearen ikertzailea, 1982an sortu zuten.

Indizearen gradu desberdinak kanporatutak materialarekin lotuta ( km³etan).

Neurtzen dituen elementuak

VEI indizeak sumendien aktibitateen elementu desberdinak neurtzen ditu:

  • Sumendiak kanporatutako produktu guztien bolumena (laba, piroklastoak, sumendi errautsak)
  • Erupzioaren hodeiak lortutako garaiera.
  • Erupzioaren iraupena.
  • Kanporatutako produktuen injekzio troposferikoa eta estratosferikoa
  • Eztandaren mailako beste faktoreak.

Eskala

Zientzialariek VEI eskalareki sumendi erupzioen magnitudea neurtzen dute. Eskala 0tik 8ra doa. Bateko handitzea erupzioa hamar aldiz indartsuago izan dela adierazten du.

VEI Kanporatutako produktu guztien bolumena Sailkapena Deskribapena Garaiera Frekuentzia
Adibideak
0 < 10 000 m³Erupzio hawaiiarraIzuria, eztanda gabekoa< 100 mJarraia
Erebus mendia (1963), Kīlauea (1977), Mauna Loa (1984), Mawson tontorra (2006), Piton de la Fournaise (2017), Erta Ale (2018)
1 > 10 000 m³Stronboli erupzioaArina100 m – 1 kmEgunero
Stromboli (Antzinako Erromatik), Nyiragongo (2002), Masaya (2008)
2 > 1 000 000 m³Stromboliarra / Vulkaniar erupzioaEztandarekin1–5 kmHamabostero
Unzen (1792), Cumbre Vieja (1949), Galeras (1993), Sinabung (2010)
3 > 10 000 000 m³Vulkaniarra / Pelear erupzioaBortitza5–15 kmHiru hilabetero
Lassen Peak (1915), Nevado del Ruiz (1985), Soufrière Hills (1995), Pichincha (1999), Tungurahua (2006), Ontake (2014)
4 > 0,1 km³Azpi-PliniarraHondagarria> 10 km18 hilabetero
Cotopaxi (1877), Pelée (1902), Paricutín (1944), Galunggung (1982), Reventador (2002), Eyjafjallajökull (2010), Calbuco (2015), de Fuego (2018)
5 > 1 km³PliniarraKataklismikoa> 15 kmHamabi urtero
Vesuvio (79), Fuji (1707), Colima (1913), Agung (1963), Saint Helens (1980), El Chichón (1982), Hudson (1991), Puyehue (2011)
6 > 10 km³Pliniarra / Ultra PliniarraErraldoia> 20 km50 eta 100 urte artean
Ilopango (c. 450), Huaynaputina (1600), Laki (1783), Erupzio misteriotsua 1808|Ezezaguna (1808), Krakatoa (1883), Santa María (1902), Pinatubo (1991)
7 > 100 km³Ultra PliniarraSuper erraldoia> 20 km500 eta 1000 urte artean
Robledo sumendia (c. K. a. 2300), Santorini (K.a. 1610), Paektu (946), Rinjani (1257), Tambora (1816)
8 > 1000 km³Ultra PliniarraApokaliptikoa> 25 km50.000 urtetan[1]
Yellowstone (K.a. 640.000), Toba (K.a. 73.000), Taupo (K.a. 26.500)

Erreferentziak

  1. Dosseto, A. (2011). Turner, S. P.; Van-Orman, J. A., eds. «Timescales of Magmatic Processes: From Core to Atmosphere». Wiley-Blackwell. ISBN 978-1-4443-3260-5.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.