Sumatrako tigre
Sumatrako tigrea (Panthera tigris sumatrae) tigrearen subespezie bat da, eta Indonesiako Sumatra uhartean baino ez da bizi.[1] Desagertzeko arrisku bizian dago: 400-500 espezimen baino ez dira bizi, antza denez, eta uharteko parke nazionaletan bizi dira ia guztiak.
Sumatrako tigre | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Panthera |
Espeziea | Panthera tigris |
Azpiespeziea | Panthera tigris sumatrae Pocock, 1929
|
Banaketa mapa | |
Ezaugarriak
Gaur egun bizi diren tigre azpiespezietan txikiena da. Arrak, batez beste, 2,20-2,30 m luze dira burutik isatsera, eta 120-140 kg inguru pisatzen dute. Emeak 2,20 m luze izaten dira, eta 75-110 kg inguru pisatzen dute. Marra edo zerrenda estuagoak dituzte beste tigre-subespezieek baino, eta ugariagoak. Hanketako behatzen artean mintz bat dute, eta hedatu egiten dute azkarrago igeri egiteko. Horregatik, beren harrapakinak uretara eramaten saiatzen dira, batez ere harrapakinak igerilari txarrak direnean.
Elikadura
Animalia bakartiak dira, eta gauez ehizatzen dute. Harrapakinak zelatatzen dituzte, eta atzetik edo alboetatik erasotzen diete. Basurdeak, oreinak eta lurrean daudenean orangutanak harrapatzen dituzte, baina baita hegaztiak eta arrainen tamainuko animaliak ere.
Habitat
Indonesiako Sumatra uharteko lur behereetako eta lautadetako oihanetan zein mendietako oihanetan bizi dira. Haien habitata desagertzen ari da, nekazaritzaren hedapenaren ondorioz.
Iraute egoera
Sumatrako tigrea tigre azpiespezie guztietan arrisku larrienen dagoena da. 400-500 ale baino ez dira bizi basabizitzan, beraz siberiar tigre mehatxatua baino kopuru txikiagoan bizi dira.
Horren guztiaren arrazoiak legez kanpoko ehiza eta batez ere bere ingurumenaren suntsipena dira
Erreferentziak
- Mazák, J. H. & Groves, C. P.. (2006). «A taxonomic revision of the tigers (Panthera tigris)» Mammalian Biology 71 (5): 268–287. doi: ..