Sultana Khaya

Sultana Sidi Brahim Khaya Mendebaldeko Saharako autodeterminaziorako eta independentziarako eskubidearen aldeko aktibista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da.[1][2][3]

Sultana Khaya

Bizitza
HerrialdeaSaharako Errepublika Arabiar Demokratikoa
 Mendebaldeko Sahara
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Hassania
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Ibilbidea

2021eko otsailean, Omar Hilale Marokoko diplomazialariak, Marokoko Erresumaren izenean NBEri bidalitako gutun baten bidez, Sultana Khaya salatu zuen «indarkeriaren aldekoa» zela eta «giza eskubideak helburu politikoekin» erabiltzeaz, eta alegatu zuen Fronte Polisarioak Saharako giza eskubideen aurkako borroka armatu eta bortxaketei buruzko txostenak faltsutu egin zituela.[4][5] 

Marokoko agintariek Khaya etxean atxilotuta izan zuten 2020ko azarotik, eta behin baino gehiagotan egin zioten eraso bere etxean.[6][7][8]

Amnistia Internazionalak adierazi zuenez, 2021eko azaroaren 15ean, Marokoko segurtasun-indarrak, kaleko arropaz jantzita, Khayaren etxera sartu ziren, bortxatu egin zuten eta sexu-erasoak egin zizkieten ahizpei eta amari ere .[9][6]

Euskal Herrian

2022ko irailean Mendebaldeko Sahararen egungo egoera azaldu zuen Euskal Herriko hainbat txokotan, zenbait hitzaldiren bidez:

Durangon Jadiyetu El Mohtar.-ekin batera Sultanak azaldu zuen urte asko daramatzala bere bizitza eta osotasuna arriskuan jartzen bere lurraren independentziagatik, eta irten berri zela urte bat eta zazpi hilabetez jasandako etxe barruko atxiloketatik. Bertan, urik gabe, argirik gabe eta lo egiterik gabe egon zela, Marokoko poliziaren jazarpenaren eta erasopean (sexu-erasoak barne).[10][11]

Jadiyetuk adierazi zuen sultana asko daudela Saharan; milaka sultana herri oso baten drama horretan, ekinean, Mendebaldeko Sahararen egoerari buelta eman nahian, eta gehitu zuen:

“Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa 84 herrialdek onartutako errealitate itzulezina da.”

Ordizian eta Irunen ere eman zituen hitzaldiak. Gasteizen berriz, dozenaka herritarrek ongietorri beroa egin zioten Andre Maria Zuriaren plazan. Bisita Sahara Koordinazio Unitateak antolatu zuen, Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin eta Saharako Diasporarekin batera.

Beatriz Artolazabal Lakuako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin bildu zen, baita Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin eta bertako idazkari nagusiarekin eta Zuriñe Elordirekin ere.[12]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.