Sully jauregia
Sully jauregia (frantsesez: Hôtel de Sully) Luis XIII.a estiloko eraikin partikular bat da, Parisko 4. barrutiko Le Marais auzoko Saint-Antoine kaleko 62. zenbakian dagoena.
Sully jauregia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Sector of Paris | Paris Centre |
Udalerri barrutia | Parisko 4. barrutia |
Administrative quarter of Paris | Arsenal |
Koordenatuak | 48°51′16″N 2°21′50″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1630 |
Jabea | Mexme Galet (en) |
Erabiltzailea | Centre des monuments nationaux |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Jean Androuet du Cerceau (en) |
Estiloa | Louis XIII style (en) |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00086278 eta PA00086310 |
Bisitariak urtean | 640 |
Kontaktua | |
Helbidea | 62 rue Saint-Antoine, 75004 Paris |
Webgune ofiziala | |
Historia
1625 eta 1630 bitartean, kontu interbentorea zen Mesme Galletek place Royalera (gaur egun Vosges plaza) sarbidea zuen lorategi eta orangeriedun jauregi hau eraikiarazi zuen berarentzako Le Marais auzoan (auzo hau modako zegoen garai batean).
Maximilien de Béthune, Sullyko I. dukea eta Henrike IV.a erregearen eraikuntza superintendentea eta finantza ministroa izan zenak, 1634an erosi zuen eraikina. Bera arduratu zen apaindura amaitzeaz, eta bertan bizi izan zen bere azken urteetan. 1660an, bere biloba Maximilien, Sullyko II. dukeak hegal gehigarri bat eraiki zuen hegal nobletik mendebaldera, lorategiaren ondoan.
Sullytarrek, jauregi honetan bizitzen jarraitu zuten XVIII. mendera arte. Garai honetatik aurrera hainbat jaberen esku egon zen arren, gaur egun ere Sully jauregia deitzen zaio.
XIX. mendean, immeuble de rapport (alokairuan zeuden etxebizitza eraikina) bihurtu zen. Honen ondorioz, bertan alokairuan bizi izan zirenek aldaketa ugari egin zuten. Batzuetan, eraikina euren merkatari edo artisau lanbideetan aritzeko erabili zuten. 1862an Monument historique izendatua izan zen eta horrek pixkanakako berpizte batera eraman zuen, jauregiaren kontserbazioaz arduratuago zeuden jabe berrien iritsierarekin. 1944an estatuaren jabetzara pasatu zen, eta 1973an amaitu zen zaharberritze kanpaina luze batek orangerie bere jatorrizko egoerara itzuli zuen .
1967tik Caisse nationale des monuments historiques et des sites-en (Monumentu eta toki historikoen kutxa nazionala) egoitza da eta, 2000tik Frantziako Monumentu Nazionalen gunea, Kultura eta Komunikazio Ministerioak babestutako organismoa, Ondare Nazionalaren ehun ondasun baino gehiago kudeatzen dituena.
Iruditegia
- L'orangerie.
- Sarrera nagusia
Informazio praktikoa
- Helbidea: 62 Rue Saint-Antoine, 75004
- Ordutegia:
- patioa eta lorategia: 9:00 - 19:00
- liburutegia: 13:00 - 19:00 asteartetik igandera
- Geltokiak:
- Saint-Paul
- Sully-Morland
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Historique : l'Hôtel Sully Jeudepaume.org
- (Frantsesez) Hôtel de Sully Insecula.com