Sulkonazol
Sulkonazola edo IUPAC-en nomenklaturaren arabera 1-[(2R)-2-[(4-klorofenil)metilsulfanil]-2-(2,4-diklorofenill)etill]imidazola botika moduan usatzen den konposatu organikoa da C18H15Cl3N2S formula duena.
![](../I/Sulconazole.svg.png.webp)
Sulkonazol | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C18H15Cl3N2S |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Mota | azole (en) ![]() |
Masa molekularra | 396,002153 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Exelderm (en) ![]() |
Tratatzen du | tinea (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Rola | Antifungiko |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | AFNXATANNDIXLG-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 61318-90-9 |
ChemSpider | 5127 |
PubChem | 5318 |
Gmelin | 77776 |
ChEMBL | CHEMBL1221 |
MeSH | C033308 |
RxNorm | 37319 |
UNII | 5D9HAA5Q5S |
NDF-RT | N0000148023 |
KEGG | D08535 eta C08076 |
Onddoen kontrako botika topiko hau imidazolaren familiakoa da eta disolbaturik edo krema moduan usatzen da. Atleta-oinaren, ezkabiaren, iztaiko ezkabiaren eta pitiriasi aldagarriaren moduko larruazaleko infekzioak tratatzeko erabiltzen da, normalean nitrato moduan[1].
Covid-19a tratatzeko eta SARS-CoV-2aren bidezko infekzioa eragozteko ikertzen ari diren botiken artean sulkonazolak emaitza oso onak eman ditu, nahiz eta oraindik goiz den bere erabilera teraupeutikoa aldarrikatzeko[2][3].
Eragite-mekanismoa
Sulkonazolak, imidazolaren beste beste deribatu batzuek bezala, P450 zitokromoaren mendeko sistema entzimatikoekin elkarreragiten du, eta horrek lanosterolaren metabolismoa oztopatzen du (14-desmetilazioa zailtzen du) ergosterol-kontzentrazioa txikiaraziz, eta, ondorioz, esterol anomaloak metatzen dira (14-alfametilatutako esterolak)[4]. Onddoen paretetarentzat ergosterola inportanteagoa denez giza zelulen paretetarentzat baino eta haiek azolekiko duten afinitatea aintzat harturik esplikatzen da sulkonazolaren eragin selektiboa. Ergosterola faltan izateak onddoen mintzen permeabilitatea aldarazten du eta, ondorioz, zelula barneko organuluen desegituraketa produzitzen da eta zelulen zatiketa-ahalmena murrizten da[5].
Erreferentziak
- (Ingelesez) PubChem. «Sulconazole» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
- (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Sulconazol: la 'pomada' que podría frenar al covid» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
- Telleria, Beñat Mujika. ««Gure aurkikuntza txertoen osagarri izan daiteke»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- (Gaztelaniaz) Fortún Abete, J.. (1998). Antifúngicos: azoles, imidazoles,triazoles. Medicine 7(91).
- (Ingelesez) Rippon, J.W.. (1986). A new era in antimycotic agents. Arch. Dermatol.