Sulfoxido
Sulfoxido da sulfinilo (=SO) funtzio-taldea duten konposatu organikoen izen generikoa. R–S(=O)–R' formula orokorra dute, non R eta R' erradikal organikoak diren. Sulfuroetatik sulfonetara daraman oxidazio-prozesuko bitarteko konposatuak dira. Aliina eta dimetil sulfoxidoa dira talde honetako konposaturik ezagunenak[1].
Sulfoxido | |
---|---|
![]() | |
Konposizioa | Tionilo |
Mota | oxo compound (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 22063 |
MeSH | D013454 |

Sintesia
Sulfuroak oxidatuz sintetizatzen dira sulfoxidoak hidrogeno peroxidoak edo periodatoak usatuz . Erreakzioaren sulfoxidazio esaten zaio. Kontuz izan behar da gehiegizko oxidazioak sulfonarik sor ez ditzan. Adibidez DMSO sintetizatzeko dimetil sulfuroa gehiegizko oxidazioak dimetil sulfona emango luke[2][3].
Arilo-sulfoxidoen kasuan beste bide batzuk ere badira, hala nola sufre dioxidotik abiatuta bi Friedel-Crafts erreakzioen bidez katalizatzaile azidoa baliatuz;
- 2 ArH + SO2 → Ar2SO + H2O
Erabilera

DMSO disolbatzaile gisa oso erabilia da. Medikuntzan ere baditu aplikazioan hanturak tratatzeko eta analgesiko gisa.
Bestetik sulfoxido funtzio-taldea botika inportanteetan ageri da, adibidez: omeplazolean, esomeplazolean, modafinilean eta amodafinilean.
Naturan
Sulofoxido naturalak badira hala nola aliinia eta ajoenoa.
Erreferentziak
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
- Ullmann's encyclopedia of industrial chemistry. (Sixth edition. argitaraldia) 2002 ISBN 978-3-527-30673-2. PMC 751968805. (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
- (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).