Sukaldeko tresneria
Sukaldeko tresneria osatzen dute dira elikagaiak prestatzeko edo elikagaiak zerbitzatzeko erabiltzen diren erremintak, tresnak, etxetresna elektrikoak, platerak eta mahai-tresnak. Sukaldeko tresnak ere erabil daitezke elikagaiak prestatu aurretik edo ondoren kontserbatzeko edo gordetzeko.[1][2]
Sukaldeko tresneria | |
---|---|
culinary equipment (en) eta utensil (en) | |
Honen parte | Sukalde |
Osagaiak | Sukaldeko ontziteria Sukaldeko tresna |
Ohiko tresnak
Sukaldean tresna ugari daude. Sukaldeko tresnen elementu ohikoenen artean hauek daude[3]:
A
- Alanbrezko saskia: Frijigailuan jakiak sartzeko saskitxoa.
- Almaiz edo motrailua: Osagaiak zanpatuz, xehatzeko, birrintzeko edo saltsa batzuk egiteko erabiltzen den tresna.
- Aluminio papera: Prestaketak estaltzeko erabiltzen den metalezko papera.
- Armiarma (sukaldeko tresna): Jaki prestatuak, likido berotik ateratzeko tresna.
- Arrabola: Ore desberdinak zabaltzeko edo luzatzeko tresna.
- Arrain-aizto, labana edo ganibeta: Arrainak errazioetan mozteko labana.
- Arrautza harilduak egiteko iragazkia: Gozogintzako arrautza-hariak egiteko erabiltzen den tresna.
B
- Balantza elektrikoa: Osagaiak pisatzeko tresna.
- Berogailua, kalefakzio, estufa labea: Oreen hartzitzea edo altxatzea errazteko tenperatura eta hezetasun egokiak dituzten armairuak dira. Ohiko labeen antz handia izaten dute.
- Biberoia: Saltsa hotzak platerean edertzeko eta era kontrolatu batean zabaltzeko erabiltzen den ontzia
- Bi piezako moldeak: Gaileta edo hostorea duten pastel gazi-gozoak prestatzeko eta errazago ateratzeko erabiltzen den moldea.
- Bihotz-erauzlea: Sagarrari bihotza erraz kentzeko tresna.
- Birringailu edo arraspagailu: Osagaiak arraspatzeko edo igurtziz birrintzeko edo txirbilak ateratzeko erabiltzen den tresna.
- Birringailu elektrikoa: Prestaketa bat birrintzeko tresna; gehienetan, gero saltsa bihurtzeko. Robota edo kuterra ere esaten zaio.
- Birringailu errefinagailua: Gozogintzan, askotariko aleak ( almendra, hurrak eta bestelako fruitu lehorrak) forma edo tamaina desberdinetan moztu edo birrintzeko erabiltzen den makina.
- Bitsadera: Osagaiak biltzeko, edo bitsa kentzeko erabiltzen den tresna luzea.
- Bizkotxo-moldea: Bizkotxoak laberatzeko molde itxia.
- Blini-zartagina: Bliniak (puztutako krepe moduko taloak), prestatzeko zartagina.
- Bonboi moldeak: Bonboiak prestatzeko moldeak.
- Brotxa: Prestaketa desberdinak margotzeko tresna.
- Budin moldea:Budinak prestatzeko moldea.
- Burruntzaliak edo burruntzalitxoak: Likidoak, saldak eta saltsak biltzeko erabiltzen den tamaina desberdineko tresna.
- Burruntzi mekanikoa: Oilaskoak haga batean sartu, eta mekanikoki buelta eman, eta era berean erretzen duen labea dugu.
C
- Cataplana, jakiak lurrunetan prestatzeko ontzia, Portugalgo gastronomiakoa.
D
- Dornilloa, egurrezko kazola modukoa, motrailu baten antzera erabiltzekoa.
E
- Ebakitzeko makina (sukaldeko tresna): Osagaiak xafla finetan mozteko tresna elektrikoa.
- Ehunezko iragazkia: Gauzarik finenak iragazteko erabiltzen den tresna.
- Erretilua: Ontzi zapala, normalean osagaiak zabaltzeko erabiltzen dena.
- Espatula: Jakiak hondoari ez itsasteko eta mugitzeko erabiltzen den tresna.
- Estalkia (sukaldeko tresna): Prestaketa bat edo molde bat tapatzeko erabiltzen denari esaten zaio.
- Estameta, estameña edo artilekia: Zapi zuri estua, likido desberdinak iragazteko erabiltzen dena.
- Ezkatak kentzekoa: Arrainei ezkatak kentzeko erabiltzen den tresna
F
- Film papera edo plastiko gardena: Plastikozko paper xafla fin eta gardena, prestaketa desberdinak estaltzeko erabiltzen dena.
- Frijigailua: Osagai desberdinak frijitzeko tresna. Gasarekin edo elektrizitatearekin funtziona dezake.
G
- Galbahea edo bahea: Irinak iragazteko tresna.
- Gastronorm: Sukaldeko makineria guztietarako prestatuta dauden ontzi eta erretilu desberdinak. Denak tamaina estandarrarekin, eta sukaldeko makinaria desberdinetan erabilgarriak izango direnak.
- Gomazko espatula edo mihia: Kazola, pertz eta ontzietatik osagai guztiak biltzeko mingain formako tresna.
- Gozogintzako arraspa: Mahaietan itasitako ore desberdinak berreskuratzeko edo kentzeko erabiltzen den xafla fin eta malgua
- Gozogintzako espatula: Altzairuzko espatula edo tresna luzea. Gozogintzan kremak banatzeko edo tartak mugitzeko erabiltzen da.
- Gozogintzako eta okintzako labea: Gozogintzako eta okintzako prestaketak labekatzeko labe berezia.
- Gozogintzako plaka edo erretilua: Gozogintzako prestaketak labekatzeko erabiltzen den plaka edo erretilua
- Gozogintzako pieza biko moldeak: Tartak erraz desmoldatzeko erabiltzen diren moldeak.
- Grilla: Aterik ez duen eta goitik bakarrik berotzen duen labea da. Gratinatzeko edo gainerretzeko erabiltzen da, jeneralean.
- Guraizeak edo artaziak: Jakiak ebakitzeko tresna.
H
- Hagatxoak eta Hagaxkak: Arrautzak edo beste osagai desberdinak irabiatzeko erabiltzen den tresna. Altzairuzko haga, bertan osagai desberdinak iltzatzen direlarik, ondoren, labean, burruntzian, frijigailuan, plantxan edo parrilan kozinatzeko.
- Hartzitze-armairuak: Gozogintzako eta okintzako oreak hartzitzeko armairua.
- Hezur erauzlea: Olibei hezurrak kentzeko gailua.
- Hezurgabetzeko aizto, labana edo ganibeta: Haragiari hezurrak kentzeko labana.
- Hotz ganbera: Jakiak 1 eta 4ºC bitartean mantentzeko hozkailu armairu handia.
- Hozkailua: Jakiak 1 eta 4ºC bitartean mantenduko dituen biltegia.
- Hustekoa edo bolak ateratzeko tresna: Patata, kuiatxoak, meloia… borobil formazko zatiak lortzeko aukera ematen digun tresna.
- Hutsean ontziratzekoa: Jakiak kontserbatzeko hutsean ontziratuko dituen makina.
I
- Ildaskatzailea: Limoien azala ildasken bidez apaintzeko tresna.
- Infragorrizko fokuak: Zerbitzatzeko platera, denbora laburrez bero mantentzeko erabiltzen den bero-sortzailea.
- Irabiagailu elektrikoa: Osagai desberdinak harrotzeko erabiltzen den gailua; elektrizitateak darabilen haga handi baten bitartez.
- Iragazki fina: Saltsa edo saldak iragazteko erabiltzen den metalezko sare fina.
- Izotz ganbera: Jakiak izozturik -18ºC tara mantentzeko plaka batzuekin eginiko armairu handia.
- Izotz makina: Izotzak egiteko makina.
- Izotz bolak ateratzekoa: Izozkia bola formarekin ateratzeko tresna.
- Izozkailua: Jakiak izozturik -18ºC tara mantentzeko gai den armairu txikia.
- Izozki makina: Izozkiak egiteko erabiltzen den makina.
J
- Jamonera edo urdaiazpiko-ohola, kalitatezko urdaiazpikoak erakutsi eta handik produktua mozteko tresna.
K
- Katilua: Pertza baina txikiagoa, kantitate txikiak nahastu edo irabiatzeko erabiltzen den ontzia.
- Kazoa: Kantitate txikiak, berotu edo egosteko erabiltzen den metalezko ontzia.
- Kazola edo eltzea: Kozinatzeko erabiltzen den tamaina desberdineko ontzia. Multzo txiki ertainentzako prestaketak burutzeko ontzia.
- Kazola zabala: Arraina saltsan kozinatzeko, barazkiak erregosteko, sueztitzeko edo salteatzeko erabiltzen den ontzia. Talde txikientzat arroza prestatzeko ere egokia.
- Kolpe erdiko aizto, labana edo ganibeta: Pieza handiak eta hezur bigunak ebakitzeko aiztoa
- Kolpeko aizto, labana edo ganibeta: Haragia hezur eta guzti ebakitzeko aiztoa.
- Konbekzio labea: Haizagailu batek aire beroa mugituz darabilen labea.
- Krepeak egiteko zartagina, krepera: Oinarria lodiagoa eta alboak baxuagoak dituen zartagin berezia da. Krepeak egiteko erabiltzen da noski.
L
- Labeak: Beroaren ondorioz osagaiak erretzeko erabiltzen den armairua. Gasezkoa, elektrikoa, mistoa, haize berokoa , bero zuzenekoa....izan daitek
- Labeko erretilua: Labera osagai eta prestaketa desberdinak sartzeko ontzia.
- Labeko papera: Labean egositako prestaketak erretilura ez itsasteko erabiltzen den papera.
- Lapiko elektrikoa: Gozogintzan krema desberdinak egiteko erabiltzen den ontzia dugu.
- Lata irekigailua: Metalezko ontziak zabaltzeko gailua.
- Listari edo sukaldeko haria: Osagai desberdinak lotzeko sukaldean erabiltzen den ari gogorra.
- Lurrezko edo buztinezko kazola: Lurrez eginiko ontzia. Prestaketa zehatz batzuetarako erabiltzen da.
- Lurrunetan egosteko kazola: Hermetikoki itxitako ontzia da. Barruan uraren lurruna presioz sartzen da; hartara, osagaia egosiz.
- Lurrunetan egosteko labea: Lurrun beroa sortzen duen labea. Bertan osagai desberdinak egosteko aukera izango da.
- Lurrunetarako Gastronorm erretiluak: Lurrunetan egostekoan erabiltzen diren erretilu zulatuak, Gastronorm tamaina estandarrekoak.
M
- Madalena moldea: Madalenak egiteko erabiltzen den paperezko moldea
- Mahai azpiko hozkailua: Lanerako mahaia eta hozkailu funtzioa egiten duen armairua
- Mahai beroa: Baxera barruan bero mantentzeko edo zerbitzatutako plater, erretilu edo bestelako ontziak denbora batez bero mantentzeko armairua.
- Mahuka muturra: Mahukaren amaieran jartzen dugun punta txikia. Krema, esne-gain edo ore desberdinei forma emateko.
- Mahuka (sukaldaritza): Krema desberdinak zabaltzeko erabiltzen den tela edo plastikozko konoa. Honen irteeran mahuka muturra jarriko da; krema hori guk nahi dugun forman bertatik ateratzeko.
- Mandolina (sukaldaritza tresna): Barazkiak forma berezi edo zehatzetan mozteko eskuko gailua.
- Maria bainua: Ur berotan sartzen den ontzia, bere barruan duen elementua berotzeko edo bero mantentzeko.
- Maria bainu elektrikoa: Maria bainu funtzioa egiten duen mahaia dugu. Iturri baten bitartez urez betetzen da eta hustubidea du. Elektrizitate edo gas bitartez ura berotzen du.
- Marmita ertaina: Haragi erregosi edo gisatuak talde ertainentzat prestatzeko ontzia.
- Marmita finkoa: Mugitu ezin den lapiko handia,
- Marmita: Kazola handia eta altua; kantitate handiak kozinatzeko erabiltzen den lapikoa. Normalean saldak edo egosketa handiak burutzeko.
- Matxetea: Hezurrak ebakitzeko erabiltzen den labana handia.
- Metalezko eskularru babeslea: Ebakitzeko makina elektriko edo labanarekin hezurgabetzeko garaian, eskuak babesteko eskularrua dugu.
- Mikrouhin labea: Uhin elektromagnetikoen bitartez berotzen duen labea.
- Mutur leuna: Mahukaren muturrean jartzen den punta-lisoa.
- Mutur kizkurra: Mahukaren muturrean jartzen den punta-kizkurra.
- Muturtxoak: Mahukaren puntan, barruko krema edo orea guk nahi dugun tamaina edo forma ateratzeko erabiltzen dugun gailua.
- Labana muturzorrotz edo puntazorrotza Sukaldeko labana txikia, barazki desberdinak zuritu eta ebaketa delikatuak burutzeko.
N
- Likido neurgailuak: Osagai likidoak neurtzeko ontziak.
O
- Ogi moldea:Ogi oreak laberatzeko moldea.
- Ohola: Osagaik gainean jarri eta mozteko edo xehatzeko tresna.
- Onil edo inbutua: Likido bat mutur estuko ontzi batera pasatzeko tresna.
- Ontzi edo eltze elektrikoa: Gozogintzako prestaketa batzuk egiteko erabiltzen den ontzi elektrikoa.
- Oregailu elektrikoa: Beso baten laguntzaz, gozogintzako eta okintzako ore desberdinak landu eta oratzen dituen gailu elektrikoa.
- Ore ebakigailua: Oreak forma zehatz batekin ebakitzeko tresna.
- Ostra irekigailua: Ostrak zabaltzeko gailua.
P
- Paella-ontzia: Paellak egiteko erabiltzen den ontzi bereizgarria.
- Parrillako pintzak: Parrillan eta distantzia batera, osagai desberdinak mugitzeko balioko digun tresna.
- Parrillak: Ikatzaren bero zuzenaren bitartez, jakiak erretzeko erabiltzen da. Gaur egun gasezkoak edo elektrikoak ere izaten dira.
- Pasta egostekoa: Pasta italiarra egosteko lurrean trinko dagoen ontzi handia. Urez betea dagoena eta saski bat duena barruan. Pasta egosteko denborak finkatuak ditu.
- Pasta gurpila: Pastak edo pizzak mozteko erabiltzen den tresna.
- Pasta freskoa egiteko gailua: Pastak freskoa luzatu eta mozteko erabiltzen den gailua.
- Pastelgintzako labea: Pastelgintzarako erabiltzen diren labe bereziak. Baxuak dira eta beroa, denean, berdin banatzea dute bereizgarri.
- Pertz edo bola: Metalezko katilu handia; osagaiak nahasteko edo irabiatzeko erabiltzen da.
- Piper ontzia: Piperbeltza momentuan birrintzeko gailua.
- Plantxa: Jakiak erretzeko erabiltzen den metalezko xafla lodia. Gasezkoa edo elektrikoa izan daiteke.
- Plantxako espatula: Plantxan erabiltzen den tresna motz, zabal eta gogorra osagaiak plantxan mugitzeko.
- Presio eltzea: Egosaldi luzeak eskatzen duten prestaketak egiteko erabiltzen den kazola. Denboraren laurdenean edo herenean egosten dira osagaiak.
- Puregailua: Barazkiak pure bihurtzeko tresna.
S
- Sabarin moldea: Sabarinak prestatzeko moldeak.
- Sardea: Punta desberdinak dituen tresna; normalean, osagaiak mugitzeko eta xerratzeko erabiltzen dena.
- Saretxoa: Gozogintzan prestaketak estaltzeko erabiltzen da.
- Saute: Prestaketak salteatzeko erabiltzen den altzairuzko kazola baxua
- Sifoia: Esne gaina edo aparrak prestatzeko gailua
- Silikonazko azpikoa: Ore desberdinak itsatsi gabe laberatzeko, erretilu azpian jartzen dena. Labetik kanpo, karamelu batzuk zabaltzeko ere balio du. Pralinea egiteko adibidez.
- Silikonazko moldeak: Silikonaz eginiko forma desberdineko moldeak. Oreak laberatzean, ez itsasteko, eta erraz soltatzeko balio dute.
- Sopletea: Sukaldaritzako edo gozogintzako prestaketak gainerretzeko balioko duen gailua.
- Sorbete makina: Sorbeteak egiteko erabiltzen den makina.
- Sukaldeko robota: Osagaiak xehatzeko, birrintzeko eta ore bihurtzeko erabiltzen den tresna elektrikoa.
- Sutondoko kanpaia: Sukaldean sortzen diren keak erretiratzeko makineria
T
- Tajina: Marokoarrek erregosi edo gisatu desberdinak prestatzeko erabiltzen duten lurrezko ontzia.
- Tarta eraztuna edo uztaia: Tarta egiteko erabiltzen den molde irekia.
- Tartaleta moldeak: Opil eta pastel gazi-gozo txikiak egiteko moldeak.
- Tipula aiztoa: Tipula eta barazki mozketa gehienak egiteko erabiltzen den labana.
- Tortillen prentsatzailea: Tortilla mexikarrak prestatzeko garaian orea zapaldu eta forma emateko erabiltzen den gailua.
- Triangelua: Salda beroaz beteta dauden marmita handiak azkarrago hozteko azpialdean jartzen den triangelu formako oinarria.
- Txaira edo zorrozkailua: Labana zorrozteko tresna.
- Txinatar iragazkia: Saltsa, salda edo krema desberdinak iragazteko erabiltzen den altzairuzko kono formako tresna.
U
- Ukondoko kanila: Eskuak erabili gabe ukondoreakin kanila ireki eta ixteko aukera emate duen kanila. Kanilla hau eskuak garbitzeko erabiltzen da.
- Urdaiazpiko aiztoa, labana edo ganibeta: Urdaiazpikoa xerratzeko labana luze eta malgua.
- Uztaiak: Gelatina duten gozogintzako prestaketa ugariri forma emateko edo aurkezteko garaian platerak edertzeko erabiltzen dira tamaina desberdineko uztaiak .
W
- Wok txinatarra: zartagin sabel sakonekoa, batzuetan konikoa.
X
- Xarlota-moldea: Xarlota edo Charlotteak egiteko moldeak.
- Xerratzeko aiztoa, labana edo ganibet: Osagai desberdinak xerratzeko erabiltzen den labana luze eta malgua.
- Xukagailu, xukadera edo iragazkia: Prestaketa desberdinak, pastak, arroza.... iragazteko erabiltzen den metalezko tresna.
Z
- Zartagin baskulagarria: Kantitate handietan kozinatzeko eltzea dugu. Finkoa da eta baskularra. Gisatuak, arrozak edo kantitate handiak frijitzeko erabiltzen da.
- Zerbitzatzeko erretilua: Talde handientzako Ingalaterrako eran zerbitzatzeko erabiltzen diren erretiluak
- Ziztatzeko hagak: Prestaketa desberdinak bertan ziztatzeko eta era honetan kozinatzeko erabiltzen den tresna
- Zukugailua: Eskuz zitrikoekin zukuak egiteko gailua.
- Zuku-makina elektrikoa: Fruituak birrindu eta zukuak egiteko gailu elektrikoa
- Zurigailua: Patata edo barazki desberdinak zuritzeko erabiltzen den tresna.
- Zuritzeko makina: Patata asko batera zuritzeko erabiltzen den makina elektrikoa dugu.
Erreferentziak
- Kitchenware - definition of kitchenware by The Free Dictionary. Thefreedictionary.com.
- Essential Kitchen Tools Checklist. Real Simple.
- «Sukaldaritza liburua/Tresneria — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.