Suharto

Suharto (javeraz: ꦯꦸꦲꦂꦠ, Suhartå; Kemusuk, 1921eko ekainaren 8a - Jakarta, 2008ko urtarrilaren 27a) Indonesiako militar eta politikaria izan zen, errepublikako bigarren presidentea 1967tik 1998 arte.

Suharto

16. Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusi

1992ko irailaren 7a - 1995eko urriaren 20a
Dobrica Ćosić - Ernesto Samper
Minister of Defence (en) Itzuli

1968ko ekainaren 6a - 1971ko irailaren 9a
Minister of Defence (en) Itzuli

1967ko urriaren 17a - 1968ko ekainaren 6a

2. Indonesiako presidentea

1967ko martxoaren 12a - 1998ko maiatzaren 21a
Sukarno - B. J. Habibie
Minister of Defence (en) Itzuli

1966ko uztailaren 25a - 1967ko urriaren 17a
Minister of Defence (en) Itzuli

1966ko martxoaren 28a - 1966ko uztailaren 25a
Bizitza
JaiotzaKemusuk (en) Itzuli, 1921eko ekainaren 8a
Herrialdea Indonesia
 Ekialdeko Herbeheretar Indiak
HeriotzaJakarta, 2008ko urtarrilaren 27a (86 urte)
Hobiratze lekuaAstana Giribangun (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
AitaKertosudiro
AmaSukirah
Ezkontidea(k)Tien Soeharto (en) Itzuli  (1947ko abenduaren 26a -  1996ko apirilaren 28a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HizkuntzakJavera
Indonesiera
nederlandera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Altuera167 zentimetro
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraIndonesian Army (en) Itzuli
GraduaJenderal Besar (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakIndonesiako Iraultza Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoa Golkar (en) Itzuli

Find a Grave: 24203290 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Java uharteko Kemusuk herrixkan jaio zen, Yogyakartatik hurbil. Herbeheretako gudarosteko kide izan zen eta japoniarrek antolatu zuten Indonesiako gudarostean sartu zen 1943an. 1965ean, estatu kolpe baten bidez, aginpidea hartu zuen higikunde militarraren burua izan zen. Sukarno lehendakariaren gobernuan esku handia izan zuen, baina Suhartok bere kargua uztera behartu zuen hura eta lehendakaritza eskuratu zuen 1968an.

Indonesiako Errepublikako presidentea izan zen 1967tik 1998ra. Agintean iraun zuen hiru hamarkada horietan Orden Berria (indonesieraz: Orde Baru) izeneko politika erabili zuen: gobernu zentral gogorra militarrek babestua. Komunismoaren kontrako joerak Mendebaldeko herrialde askotako babesa ekarri zion. Urte askotan, Indonesia izan zen AEBengandik diru gehien jasotzen zuen bigarren herrialdea, Israelen atzetik. Komunismoaren aurkako errepresioak ez zuen mugarik izan, eta ehunka mila lagun hil ziren bere agintaldian. 1975ean, Ekialdeko Timorren anexioak hamarka mila pertsonaren heriotza eragin zuen[1].

1990eko hamarkadarako, gobernuaren autoritarismoak eta ustelkeriak nahigabea hedatu zuten herri osoan zehar. 1997-1998an, Asiako hego-ekialdeko finantza krisiak bete-betean harrapatu zuen Indonesia, herrialdeko bizi-kalitateak behera egin zuen, eta Suharto galduz joan zen instituzio zibil eta militarren artean zeukan babesa. 1998an, oso istilu larriak izan ziren, eta ikasleak astebetez egon ziren kalean hiriburuan; ia 500 lagun hil ziren. Azkenik, 1998ko maiatzean dimisioa eman zuen, eta presidenteordeak, Bacharuddin Jusuf Habibiek, hartu zuen presidente kargua. Ondoren, erretretan bizi zelarik, auziperatu nahi izan zuten, baina ezinezkoa izan zen, haren osasun ahula zela-eta[1].

Erreferentziak

  1. Obituary: Suharto. theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2016-8-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.