Sugegorri Beltza
Sugegorri Beltza[1] (jatorrizko ingelesez Blackadder) Richard Curtis, Rowan Atkinson eta Ben Eltonek sortutako satira historikozko telesail britainiarra da. Blackadder lau sailetan eta kapitulu berezi batzuetan banatuta dago, sail bakoitzak bere argumentu propioa duena.
Sugegorri Beltza | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Richard Curtis eta Rowan Atkinson |
Izenburua | Blackadder |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 27 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko telesaila eta alternate history television series (en) |
Iraupena | 30 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Curtis Rowan Atkinson |
Gidoigilea(k) | Richard Curtis Rowan Atkinson |
Antzezlea(k) | |
Rowan Atkinson (Edmund Blackadder (en) ) Tony Robinson (en) Tim McInnerny Miranda Richardson Stephen Fry Hugh Laurie | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Lloyd (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Howard Goodall (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | BBC One |
Hasiera-data | 1983ko ekainaren 15a |
Amaiera-data | 1989ko azaroaren 2a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
bbc.co.uk… | |
Lehenengo saila Richard Curtis eta Rowan Atkinsonek idatzi zuten, besteak Curtis eta Ben Eltonek. Produktorea John Lloyd zen, eta protagonistak Edmund Blackadder, Rowan Atkinsonek antzeztua, eta Baldrick, Tony Robinsonek antzeztua, ziren.
Rowan Atkinsonek elkarrizketa batean esan zuen estres gutxiago aurkitu zuen proiektua dela.[2]
Euskal Herrian ETB 2 eta ETB 1 kateek gaztelania eta euskaraz eman zuten.
Sinopsia
« | "Gizonak funtsezko hainbat gauzen alde borrokatu beharko luke: bere herrialdea, bere printzipioak, bere familia, bere lagunak... nik, pertsonalki, diruz beteriko kutxa bat eta frantziar porno ugariren alde borrokatuko nuke". | » |
Edmund Blackadder |
Nahiz eta sail bakoitza aro ezberdin batean oinarrituta izan, denek Edmund Blackadderen zorion-zorigaitzak (azkenak, gehienetan) dute mamia. Edmund Blackadderrek, leinu ingeles bateko kideak, Historiako une garrantzitsuak bizi ditu. Antiheroi ziniko, berekoi eta zorrotza, nihilista eta moral gabekoa da, eta Baldrick morroia haren jarraitzaile bakarra da, historiaren garai bakoitzean behe mailako jendea eta morroien irudikapena.
Bitartean, Blackadderrek pairatu behar du inguruko nobleteria: lehenengo bi sailetan Lord Percy Percy (Tim McInnernyk antzeztua), hirugarrenean George Galesko Printzea eta laugarrenean George tenientea (azken biak Hugh Lauriek antzeztuak).
Argumentua 1485ean hasi eta 1917an bukatzen da (kapitulu berezi bat 1999ko gabonzaharrean giroturik badago ere).
Pertsonaiak
- Edmund Blackadder - Rowan Atkinson
- Balaku (ingelesezko bertsioan Baldrick) - Tony Robinson
- Melchett - Stephen Fry
- Lord Percy Percy - Tim McInnerny
- Darling - Tim McInnerny
- George - Hugh Laurie
- Bob - Gabrielle Glaister
- Elisabet I.a Ingalaterrakoa - Miranda Richardson
- Lord Flashheart - Rik Mayall
Kapitulu zerrenda
Batzuek diote 1982an ereduzko kapitulua egin zutela, Rowan Atkinsonek baztertuak.
I. Saila: The Black Adder (1983)
Erdi Aroko Ingalaterrako Gerra Zibilean girotua, 1485 inguruan hasten da, Garai Ilunaren urterik latzenean. Edmund Blackadder (Rowan Atkinson), Edinburgheko dukeak, abentura eta gorabehera zital nahiz dibertigarriak biziko ditu.
Hona hemen kapituluak:
- The Fortelling
- Born to be king
- The Archbishop
- The Queen of Spain's Beard
- Witchsmeller Pursuivant
- The Black Seal
II. Saila: Blackadder II (1986)
1558-1603 garaian, Elisabet I.a Ingalaterrakoaren erreinaldian girotua. Blackadder leinuaren gene "bereziak" Lord Edmund (Rowan Atkinson) jauntxora igaro dira. Bere helburu bakarra egunetik egunera erotuagoa dagoen Bess erreginaren (Miranda Richardson) grazia eta mesedea lortzeko herrialdean barna bere buru handia eta bizar eskasia erakustea izango da.
Hona hemen kapituluak:
- Bells
- Head
- Potato
- Money
- Beer
- Chains
III. Saila: Blackadder the Third (1987)
1768-1815 garaian, Frantziako Iraultza eta Napoleondar gerretan girotua. Erresuma Batuan eta Britainiar Inperioan oparotasuna, aberastasuna, boterea eta aurkikuntza dira nagusi... baina ez Edmund Blackadderrentzat (Rowan Atkinson), bera erabateko behar eta txirotasun egoeran baitago, bere familiaren dirutzak gainbehera izan baitu. Orain, Edmund morroia Printze Erregegai (Hugh Laurie) ergel "motzaren" zaldun nahiz maiordomoa izatera beharturik dago.
Hona hemen kapituluak:
- Dish and Dishonesty
- Ink and Incapability
- Nob and Nobility
- Sense and Senility
- Amy and Amiability
- Duel and Duality
1988an, kapitulu berezi bi egin zituzten:
- Blackadder: The Cavalier Years, berriro Ingalaterrako Gerra Zibilan girotua.
- Blackadder's Christmas Carol, Charles Dickensen A Christmas Carol liburuan oinarritua.
IV. Saila: Blackadder Goes Forth (1989)
Lehenengo Mundu Gerran kokatuta. 1917. urtea, bapatean, Blackadder kapitaina (Rowan Atkinson) gudulekuko lubakietan dago eta jende guztia berau hil nahiz dabilela jabetuko da.
Hona hemen kapituluak:
- Captain Cook
- Corporal Punishment
- Major Star
- Private Plane
- General Hospital
- Goodbyeee...
1999ko abenduaren 31n beste kapitulu berezi bat egin zuten: Blackadder: Back & Forth, momentu hartan kokatuta. Zurrumurruen arabera, Rowan Atkinson bostgarren saila edo film bat prestatzen ari da, baina oraingoz zurrumurruak baino ez dira.
Erreferentziak
- Sugegorri Beltza. Euskal-encodings.com
- (Ingelesez) Pingitore, Silvia. (2022-07-05). The shortest interview ever with Mr Bean star Rowan Atkinson. (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Telesailaren profila IMDBn
- (Ingelesez) Webgune ofiziala