Sugegorri

Sugegorriak Viperinae subfamiliako sugeak dira. Guztira 43 sugegorri espezie inguru daude. Europa, Asia eta Afrikan banatuak daude. Oso ahaidetuak daude Asia eta Amerikako Crotalinae subfamiliako krotaloekin; azkeneko honetan kriskitin-sugeak sartzen dira. Beren artean desberdinak dira. Krotaloek begi bakoitzaren aurrean beroari sentsitiboa den sakonune bat dute. Sakonune hori odol beroko animaliak egunez eta gauez aurkitzeko ahalmena ematen dien organo bat da. Bi subfamilia horiek viperidae familia osatzen dute.

Sugegorri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaViperidae
Subfamilia Viperinae
Oppel, 1811
Generoak
   Ba al dakizu   
Sugeei (eta narrasti guztiei) "odol hotzeko" animaliak esaten zaie, ez dutelako beren kabuz gorputzeko tenperatura erregulatzeko gaitasunik.

Sugegorri guztiek bereizgarria den pozoi-guruin bat dute. Guruin hori falta diren beste sugeenak baino sofistikatuagoa da.

Pozoi-guruin bakoitza hortz luze eta huts baten oinarriarekin lotzen da. Sugea erasotzean letagin pozoitsu horiek ehizakian sartzen dira eta puntatik pozoia egozten da. Pozoiak harrapakinaren ehunak sakonki kutsatzen ditu. Letagin horiek mugikorrak dira. Erabiltzen direnean goiko barailarekin angelu zuzenean jaurtitzen dira; gainerako denboran, atzerantz okertzen dira eta ahosabaiaren kontra ehun bigunezko bilduki batean gelditzen dira. Pozoia eraldatutako listu guruinek sortutako gaia da eta proteina, pozoina, eta entzimaz osaturik dago. Sugegorrien pozoia odol-harrimin eta odol-loditzailea da, eta tentsio beherakada, bihotz-taupada neurriaren aldaketa, hezur-usteltzeak eta hanturak eragiten ditu. Bere eginkizuna, ehizakia hiltzeaz gain, liseriketa erraztea da.

Europan zazpi sugegorri inguru daude, guztiak vipera kideak. Horiek benetan arriskutsuak diren sugeen taldea osatzen dute. Euskal Herrian hiru sugegorri mota ditugu: kantauriar sugegorria (Vipera seoan

Sugegorria naturan haren kabuz

ei), alde atlantikoan; aspis sugegorria (Vipera aspis aspis), Pirinioetan eta erdialdean; eta, azkenik, lataste sugegorria (Vipera latastei), hegoaldean. Aurreneko biak ez bezala, azkena oso urria da.

Europar sugegorriek gorputz erlatiboki astuna dute eta bere buztana motza izaten da. Burua ondo zehaztua dute, askotan hiruki erakoa. Gainaldeko ezkatak karenatuak dira. Begia nahiko txikia da eta begi-ninia zutika dute. Buruaren perfila aldagarria da eta suge mota batzuek "sudur-adar" biguna eta ezkataduna dute.

Sugegorriak lurzoruko biztanleak dira, suge mota guztiak egunez ekileak dira, baina gautar bihurtzen dira gauez berotasuna handia bada.

Europako sugegorri gehienak ugaztun txikiz (sagu, satitsu....) elikatzen dira baina batzuek txori edo sugandilak harrapatzen dituzte. Vipera ursinik, berriz, zomorro handiak ehizatzen ditu.

Sugegorriak nahiko motel mugitzen dira, baldin eta gogaitzen ez badituzte. Toki estalietatik ehizatzen dute. Ehizakirik gerturatuz gero, ziztu batean burua malgukiaren gisara aurrera bota eta ahoa zabal-zabalik duelarik hozka egiten diote. Gero, pozoia bere lana egin arte itxaroten dute eta usaimenaren bidez mingaina astinduz arrastoari jarraitzen diote; hau gertatzen da harrapari ugaztunak ehizatzen dituztenean. Txori, sugandila edo zomorroak badira, heldu egiten dituzte eta mugitzeari uzten diotenean burutik hasita irensten dituzte. Sugegorriak ere ehizatzeko batzuetan ugaztunen gordelekuetan sartzen dira.

Sugegorri gehienek, giro hotzetarako egokitzapen gisara, barnerruleak (obobibiparoak) dira; arrautzak amaren barruan hazten dira eta kumeak bizirik erditzen dituzte. Vipera lebetinak berriz, Europan arrautzak erruten ditu. Arrunt udaberrian ugaltzen dira. Ernaltzea egin baino lehen ar lehiakideek borroka-dantza bat egiten dute. Arrak bata bestearen aurrean tente jartzen dira eta burua eta lepoarekin bultzaka, indartsuenak, gehienetan helduena, emea ernalduko du.

Sugegorri batzuek bereizgarriak diren ezaugarriak dituzte eta ez da zaila bereiztea. Beste batzuk berriz, oso aldagarriak dira eta bereizteko zailtasunak sortzen dituzte. Behatu behar diren ezaugarriak muturraren perfila (zapala, gora begira edo sudur-adarrarekin), marrazkia eta ahal bada goiko aldeko ezkaten neurria dira.

Ezaugarri fisikoak



Sugeak dituen mugitzeko erak

Sugeak era desberdinetan mugi daitezke:

-Ondulazio laterala: S formaz mugitzeko era, animalia haren aldamenetan bultzatzen doa azaleko irregulartasunetan lagunduz.

-Akordeoi mugimendua: Kasu horietan, narrastiak gorputza aurrerantz luzatzen du, eta, aldi berean, S forma osatzen du aldeen kontra.

-Lerrozuzen mugimendua: Kasu horietan, gorputzeko puntu batzuk lurretik bermatzen dira, eta beste batzuk, zenbait muskuluren eraginez, altxatu egiten dira eta gorputza aurrerantz mugitzen uzten dute.

-Aldeko sigi-saga: Animaliak uhinak sortzen ditu aurrerantz mugitzen den heinean, gorputzak, berriz, 60 gradu inguruko angelua sortzen du, norantz doan kontuan hartuta.

Generoak

Europako sugegorri motak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sugegorri Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.