Sugeen Uharteko erasoa
Sugeen Uharteko erasoa edo Sugeen Uhartearen aurkako erasoa 2022ko otsailaren 24an gertatu zen, Ukrainako Sugeen Uhartean (ukraineraz: Острів Зміїний), Itsaso Beltzean, Errusiak Ukrainan 2022an egindako inbasioaren lehen etapetan. Data horietan uhartean zeuden militarrek nahiago izan omen zuten hiltzea errusiarrei amore ematea baino. Erakunde independienteek, aldiz, esaterako Maldita.es webgunea, gezurtzat jo dute berri honen inguruko infomazioak; datu horien arabera uharteko ukrainiarrak, egun, errusiar armadaren preso dira.[2]
Sugeen Uharteko erasoa | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko otsailak 24 – otsailak 25 | ||
Lekua | Sugeen Uhartea (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 45°15′18″N 30°12′15″E | ||
Egoera | Errusiak irabazi | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Testuingurua
Sugeen Uhartea Ukrainaren hegoaldeko kostaldearen parean dagoen uharte harritsu txiki bat da, estrategikoki Errumaniaren parean eta Itsaso Beltzeko Ukrainako lurralde-uren mugan dagoena.[3][4] Uhartea inguratzen duten lurralde-urak Errumaniak eta Ukrainak eztabaidatu zituzten 2004tik 2009ra, Nazioarteko Justizia Gorteak (NJG) eremuaren gehiena Errumaniari eman zion arte.[5] Itsaso Beltzeko Itsas Mugaketaren kasua (Errumania v. Ukraina) 2009an ebatzi zen, NJGk itsas muga ezartzen zuen behin-betiko epaia eman zuenean, lehian zeuden lurralde-uren %80a Errumaniari esleituz.[5][6] Bi aldeek aho batez onartu zuten kasu konplexu eta juridikoki esanguratsua izan zenaren epaia,[5] nazioarteko auzitegi batek "itsas geografiaren ezaugarri bat" (kasu honetan, Sugeen Uhartea) "Ukrainako kostaldeko mugen ondoko ezaugarria" ote zen erabaki zuen lehen aldia zelako (NJGk ondorioztatu zuenez, ez zen hala).[7]
Garai horretan sortu zuen Ukrainak uharteko herrixka bakarra, Bile, 2007an, Sugeen Uharteak bizigarri gisa zuen estatusa erakusteko eta, ondorioz, lehian pisua irabazteko.[8]
2021eko abuztuan, indar errusiarrak Ukraina-inguruan pilatzen ari ziren bitartean, Volodymyr Zelensky-k, Ukrainako Presidenteak, prentsa-ekitaldi bat egin zuen uhartean, eta honako hau esan zuen: "Uharte hau, gure gainerako lurraldea bezala, Ukrainako lurra da, eta gure indar guztiekin defendatuko dugu".[4]
Erasoa
2022ko otsailaren 24an, 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren lehen egunean,[9] Ukrainako Mugazainek, ordu lokaleko 18:00ak aldera, jakinarazi zuten Sugearen Uharteari eraso ziotela Errusiako Itsas Armadako ontziek;[10] zehazki, Moskva gurutze-ontziak eta Vasily Bykov patruila-ontziak uhartea bonbardatu zuten beren kubierta-kanoiekin.[11]
Errusiako gerraontzia identifikatu zenean eta uhartean zeuden ukrainar soldaduei errenditzeko agindu zienean, ukrainarren erantzuna "Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara!" izan zen (errusieraz: Русский военный корабль, иди на хуй),[12][13] Anton Herashtxenko funtzionario ukrainarrak partekatu zuen audio-klipean entzun daitekeen bezala,[14] gero Ukrainayinska Pravdak zabal-zabal hedatu zuena, eta, azkenean, Ukrainako Gobernuaren iturriek egiazkotzat jo zutena.[15][16]
Soldadu ukrainar batek zuzenean grabatu zuen Errusiako gerraontziak su egin zueneko unea.[17] Geroago, gauean, Mugen Guardiako Estatu Zerbitzuak uhartearekin komunikazioa galdu zela esan zuen.[18] Gaueko 22:00etan (goizaldeko 01:00etan Moskun, UTC+2), zerbitzuko funtzionarioek iragarri zuten indar errusiarrek uhartea harrapatu zutela, uhartearen azpiegitura guztia suntsitu zuen ontzi- eta aire-bonbardaketa baten ondoren.[19][20] Bonbardaketaren ondoren, soldadu errusiarren destakamendu bat lehorreratu zen, Sugearen Uhartearen kontrola hartzeko.[21]
Errusiako Gobernuak jakinarazi zuenez, 2022ko otsailaren 25ean, Ukrainako Itsas Armadako hamasei ontziko eskuadroi batek Errusiako ontziei eraso egin zien Sugearen Uhartearen aurrean, Errusiak Ukrainako sei ontzi hondoratuz erantzunez.[22] Errusiako Gobernuak, gainera, Estatu Batuei leporatu zien Ukrainako soldaduei inteligentzia-laguntza ematea. Estatu Batuek, bestalde, inolako inplikaziorik ezeztatu zuten.[23]
2022ko otsailaren 26an, Ukrainako agintariek iragarri zuten Sapphire bilaketa- eta erreskate-ontzi zibila Errusiako Itsas Armadak harrapatu zuela Sugearen uharteatik gertu.[24]
Eraso-osteko soldadu eta zibilen egoera
YouTubera igotako bideoa | |
Ukrainako soldaduen audioa The Guardian |
Hasiera batean, Ukrainako Gobernuko iturriek adierazi zuten errusiarrek 13 mugazainak hil zituztela, uhartean militar-presentzia osoa osatzen zutenak, amore ematearen kontra posizionatu zirenean.[25][26] Ukrainako Mugako Guardiako Estatu Zerbitzuak, bestalde, geroago iragarri zuen guardiak harrapatuak izan zitezkeela,[27] Sebastopolen gerra-preso gisa, jatorri errusiarreko informazioetan oinarrituta.[28][29]
Errusiako defentsako komunikabideek gertaeren bertsio alternatiboa aurkeztu zuten, berriz, esanez 82 soldadu ukrainar preso hartu zituztela beren borondatez amore eman ondoren.[16] Igor Konaxenkov-ek, Errusiako Defentsa Ministerioaren bozeramaileak, adierazi zuen presoek konpromisoak sinatu zituztela Errusiaren aurkako ekintza militarrekin egiten ez jarraitzeko eta, ondorioz, laster askatuko zituztela.[29][30] 2022ko otsailaren 28an, Ukrainako Itsas Armadak bertsio honi pisua eman zion, bere Facebookeko orrian argitaratu zuen uharteko mugazain guztiak bizirik zeudela esan zuenean, Errusiako Itsas Armadak atxilotuak.[31][32]
Askatzea
2022ko martxoaren 24an, Sapphire ontzia eta 19 marinel zibil ukrainar askatu zituen Errusiak, preso-truke batean.[33] Martxoaren 30ean, ontziari buruzko iruzkina egin zuen soldadua bigarren preso-truke batean askatu zutela jakinarazi zuten, eta, ondorioz, domina ukrainar bat eman zioten.[34]
Ukrainar kontraerasoa (2022ko apirilak 26–)
Apirilaren 26–30 bitartean, Ukrainako Hegoaldeko Aginteak baieztatu zuen indar errusiarren aurkako erasoek kontrolgune bat eta bi Strela-10 motako hegazkinen aurkako misil-sistema suntsituta utzi zituztela, bai eta 42 soldadu errusiar hil ere.[35][36][37][38]
Maiatzaren 1ean, Ukrainako Aire Indarren Hegoaldeko Aginteak Sugeen Uhartearen aurkako eraso bat egin zuela baieztatu zuen, non han zegoen ekipo errusiarra suntsitu zuen.[39]
Maiatzaren 2an, egunsentian, Sugeen Uhartetik gertu, Itsaso Beltzean, bi Raptor-motako patruila- eta lehorreratze-txalupa errusiar hondoratu zituen Bayraktar TB2-motako drone batek. Erasoaren bideo bat argitaratu zen ere, non ikusten zen Errusiaren Raptor txalupa balioaniztunak bonba gidatuek jotzen zituztela, bai eta jotze-osteko leherketa eta suteak.[40][41]
Maiatzaren 7an, funtzionario ukrainarrek Serna-klaseko lehorreratze-txalupa errusiar baten suntsitu zuren ere, bai eta suntsitzearen irudiak erakutsi ere. Txalupa hori Itsaso Beltzean zegoen kokaturik, eta drone ukrainar batek suntsitu zuen Sugeen Uhartetik gertu.[42][43] Egun horretan bertan, Su-27 ukrainar pare batek abiadura handiko eta altuera txikiko bonbardaketa bat egin zuen Errusiak okupatutako Sugeen Uhartearen gainean; erasoa, berriro ere, Baykar Bayraktar TB2 batek grabatu zuen.[44] Geroago, drone ukrainar batek Sugeen Uhartean helikoptero errusiar baten aurka egindako eraso baten irudiak argitaratu ziren ere.[45]
Maiatzaren 11n, Errusiako Defentsa Ministerioak baieztatu zuen Sugeen Uhartean Ukrainako kontraeraso ugari saihestu zituela Errusiak, non 50 soldadu ukrainar baino gehiago hil zituen –besteak beste, Ukrainako Itsas Armadako komandanteorde zen Ihor Bedzai koronela–.[46][47] Bedzairen heriotza Ukrainako Gobernuak baieztatu zuen, ostean, Facebook bidez; adierazi bezala, Mi-14 helikoptero bateko tripulazioko kidea zen, Errusiaren misil batek eraitsitakoa.[47]
Erreakzioak eta ondorioak
Mugako zaindari ukrainarren azken hitzak, "Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara!", biral bihurtu ziren, bai eta gerra-oihu ukrainarrentzat eta haien aldekoentzat mundu osoan.[18] The Weekek XIX. mendeko Texasko Iraultzako Gogoratu El Álamo esaldiarekin alderatu zuen esaldia.[48]
Erasoaren egunean, soldaduak bizirik atera zirela jakin baino lehen, Zelenskyk iragarri zuen hamahiru soldaduek hilondoko Ukrainako Heroi titulua jasoko zutela, Ukrainako ohore militar handiena.[13] Ukrainako Presidenteak, bestalde, ez du esan titulu hau emango ote dien, orain soldaduak bizirik daudela jakin ostean.
2022ko martxoan, ukrainar gobernuak Sugeen Uharteko soldaduen omenezko posta-zigilu baten jaulkipena iragarri zuen. Bozketa publikoaren bidez, soldadu ukrainar gazte baten diseinua, hondartza batean zutik eta pasatzen ari den gerraontzi errusiar bati hatza altxatuz, boto gehien jaso zuen, eta, odorioz, hura hautatua izan zen.[49][50]
Apirilaren 13an, Moskva gerraontziak eztanda egin eta su hartu zuen, Odesaren inguruetan itsaso zabaletik jaurtitako ontzien aurkako bi misilek jo zutenean.[51] Apirilaren 14an, errusiarrak kaltetutako ontzia atoian eramaten saiatu ziren Sebastopolera, baina hondoratu egin zen portura iritsi aurretik.[52][53]
Ikus, gainera
- Molon labe
- Anthony McAuliffe
- Gogoratu El Álamo
Erreferentziak
- https://ukranews.com/en/news/836500-zmiinyi-island-in-black-sea-attacked-from-russian-ships-border-service
- https://maldita.es/malditobulo/20220301/isla-serpientes-ucrania/
- (Ingelesez) «13 Ukraine soldiers tell Russia 'go f*** yourself' in defiant last stand» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) «Ukraine soldiers tell Russia "go f*** yourself" before being killed in chilling audio» Newsweek 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- «Contentious Cases | International Court of Justice» web.archive.org 2008-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- «Latest developments | Maritime Delimitation in the Black Sea (Romania v. Ukraine) | International Court of Justice» www.icj-cij.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- «"Territorial Rights in the Black Sea: The Snake Island Dispute"» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ukraineraz) «Зміїний: острів, де планували деокупацію Криму» Крым.Реалии (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) «Zmiinyi Island In Black Sea Attacked From Russian Ships - Border Service» ukranews_com 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- «"Ukrainian soldier deployed on Snake Island live streamed the moment a Russian warship opened fire on the Island. All 13 soldiers lost their lives"» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) «Russian Navy Captures Ukraine's Outpost on Snake Island» The Maritime Executive (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ukraineraz) «“Русский корабль, иди на х.й!”: захисники Зміїного відповіли ворогові» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) CNN. (2022-02-24). «Audio emerges appearing to be of Ukrainian fighters defending island from Russian warship» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- «Pravda Gerashchenko» Telegram (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- «On Ukraine’s Snake Island, border guards make a defiant last stand against Russian forces - The Washington Post» web.archive.org 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Gaztelaniaz) «Estas fueron las últimas desafiantes palabras de unos soldados ucranianos» Independent Español 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) Slisco, Aila. (2022-02-24). «One of 13 killed on Ukrainian island live-streamed attack» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) Ziezulewicz, Geoff. (2022-02-25). «Ukrainians trapped on Snake Island to the Russians demanding their surrender: ‘go fuck yourself.’» Navy Times (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ukraineraz) Gazeta.ua. (2022-02-24). «Острів Зміїний захопили російські окупанти - ДПСУ» Gazeta.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) CNN. (2022-02-24). «Ukraine's State Border Guard says island south of country's coast falls into Russian hands» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) «Ukraine soldiers told Russian officer ‘go fuck yourself’ before they died on island» the Guardian 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- «Ukraine’s boats attack ships evacuating Ukrainian troops who surrendered on Snake Island - Russia - TASS» web.archive.org 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) CNN. (2022-02-26). «Pentagon denies Russia's claim that it's "highly likely" US used surveillance drones to help Ukrainian navy» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Errusieraz) «Россия захватила гражданское спасательное судно у острова Змеиный» www.unian.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) «Ukraine's Snake Island under attack, border guards took up defense» UATV 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- «"13 Ukrainian border guards killed in Russian take-over of Snake Island in the Black Sea, near the Romanian border - official"» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) CNN. (2022-02-26). «Defenders of Ukrainian island may still be alive and now POWs, the State Border Guard Service of Ukraine says» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- «Ukrainian officials say border guards may have survived apparent last stand on Snake Island - The Washington Post» web.archive.org 2022-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) «Defiant Ukrainian border guards who reportedly taunted Russian troops could still be alive» ABC News 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- (Ingelesez) Dean, Jeff. (2022-02-25). «A Russian warship tells Ukrainian soldiers to surrender. They profanely refuse» NPR (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- «"ВМС ЗС України"» Facebook (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) «Ukrainian navy confirms Snake Island soldiers alive, taken by Russia» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) Chappell, Bill. (2022-03-24). «Snake Island sailors are freed as Ukraine and Russia conduct a prisoner exchange» NPR (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- (Ingelesez) «Ukraine gives medal to soldier who told Russian officer to ‘go fuck yourself’» the Guardian 2022-03-29 (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- «ЗСУ нанесли удар по позиціях російських військ на острові Зміїний – ОК «Південь» - Мілітарний» web.archive.org 2022-05-02 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- «Сили оборони України знищили техніку та живу силу на острові Зміїний - Мілітарний» web.archive.org 2022-05-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) Axe, David. «Ukraine’s Drones Are Peeling Back Russian Defenses On Infamous Snake Island» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) dpa, Deutsche Presse-Agentur-. (2022-05-01). «100 civilians evacuated from Mariupol steel plant: Zelenskyy» Daily Sabah (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) CNN. (2022-05-01). «May 1, 2022 Russia-Ukraine news» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- «Український Bayraktar знищив два російських катери біля острова Зміїний - Мілітарний» web.archive.org 2022-05-02 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- Сьогодні на світанку біля острова Зміїний було знищено два російські катери типу Раптор. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) «Ukrainian Military Says Drone Destroys Russian Landing Craft Near Snake Island In Black Sea» RadioFreeEurope/RadioLiberty (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) «Russian landing craft in Black Sea's Snake Island sunk in drone strike, claims Ukraine» WION (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) Payne, Stetson. (2022-05-07). «Ukraine Strikes Back: Su-27s Bomb Occupied Snake Island In Daring Raid» The Drive (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) Jones, Harrison. (2022-05-08). «Moment Russian helicopter is obliterated as Ukrainians bomb Snake Island» Metro (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) «Russia says it repelled Ukraine’s attempts to reclaim Snake Island» South China Morning Post 2022-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) «Deputy commander of Ukrainian Navy killed in battle» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) «How 'Russian warship, go f--k yourself' became Ukraine's 'Remember the Alamo!'» The Week (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- (Ingelesez) Archive, View Author; feed, Get author RSS. (2022-03-14). «Ukraine launches postage stamp honoring Snake Island soldiers» New York Post (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
- (Ingelesez) Vercellone, Chiara. «Fact check: Ukrainian stamp honoring Snake Island soldiers' response to Russian warship is real» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- (Ingelesez) Axe, David. «One Of Russia’s Biggest Cruisers Has Sunk Off Ukraine» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- CNN, Brad Lendon. «Russian warship sinks in the Black Sea after Ukraine claims it was hit by a missile» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- (Ingelesez) «Russian warship: Moskva sinks in Black Sea» BBC News 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
Kanpo estekak