Suge-ziza gozo
Suge-ziza gozoa (Hypholoma capnoides) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina ez da gomendagarria biltzea, oso arriskutsuak diren Hypholoma fasciculare eta Hypholoma sublateritium delakoekin nahas daitekeelako
Suge-ziza gozoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hypholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hypholoma capnoides P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 5 eta 8 cm-ko bitarteko diametrokoa. Haragitsua, globo itxurakoa, gero hemisferikoa, likatsu samarra, hori-okre-sufre kolorekoa, ilunagoa erdian, hasieran errezel partzialaren hondarrak izaten ditu kapelaren ertzean.
Orriak: Estuak, Itsatsiak. Gris-urdinxka kolorea du, tonu berdexka edo horixkarik gabe, more-grisetik txokolate kolorera pasatzen dira.
Hanka: 10 cm luze eta 1 cm lodi, barnehutsa, liraina, marroi iluna, oinarrira argiagoa. Gaztetan, goialdean gortina-hondar arinak izaten ditu.
Haragia: Hori argi kolorekoa edo zurixka, usainik gabea eta zapore leunekoa.[2]
Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen "ùpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "Loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako. Capnoides epitetoa ere grekotik dator, kea esan nahi duen "capnos" hitzetik. Orrien kolore grisagatik.
Jangarritasuna
Jangarri kaskarra. Beste Hypholoma batzuekin nahastea erraza denez, ez da komeni jatea.[3]
Nahasketa arriskua
Hypholoma fasciculare delakoarekin, honek kapela eta orriak hori-berdexka kolorekoak ditu. Eta Hypholoma sublateritium delakoarekin, honen kapelak adreilu kolorea du erdian, haragi horixka eta zapore mikatz samarra. Biak toxikoak.[4]
Sasoia eta lekua
Udaberrian eta udan. Arrunta motzondoetan, sortatan estu.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Aljeria, Errusia, Txina, Taiwan eta Japonia.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 402 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 344 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 494 or. ISBN 84-87997-86-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 189 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..