Suge-ilar

Artobeltz (arrunta), kixkia, edo suge-ilarra (Fagopyrun esculentum) nekazaritzan erabiliriko landarea da, gizaki zein etxe-abereek jaten dutena. Kulturalki zereal bat da, nahiz eta berez ez den, ez delako gramineoen familiakoa.

Artobeltz
Suge-ilar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaPolygonaceae
GeneroaFagopyrum
Espeziea Fagopyrum esculentum
Moench, 1794
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksuge-ilar, kasha (en) Itzuli, buckwheat flakes (en) Itzuli eta sarrazeno gari-irin

Bere izenak kontrakoa adieraz lezakeen arren, espezie hau ez da belar bat eta ez du artoarekin zerikusirik.

Asiako erdialdean du jatorria, baina gaur egun asko hedatu da beste herrialdetan. Txina, Errusia, Ukraina eta Polonia dira ekoizle nagusiak.

Gluten gabea denez, zeliakoen janaria prestatzeko erabili ahal da. Hala ere, 2012ko apiriletik (7. alergologia biltzar frankofonoa), artobeltza sailkatu dute anafilaxia alimentario larria sor dezaketen elikagaien artean[1].

Ekoizpena

Artobeltz (suge-ilar) ekoizpena tonaka[2]'[3]'[4]
Estatua/Urtea 2010 2011 2012 2013 2014
Errusia 339 293 23 % 800 375 35 % 796 511 35 % 833 936 36 % 661 764 34 %
Txina 500 000 34 % 680 000 30 % 700 000 31 % 733 000 31 % 564 900 29 %
Ukraina 133 700 9 % 281 600 12 % 238 700 10 % 179 020 8 % 167 440 9 %
Frantzia 125 900 9 % 91 400 4 % 105 000 5 % 154 800 7 % 111 300 6 %
Polonia 97 220 7 % 92 985 4 % 94 421 4 % 90 874 4 % 83 499 4 %
Estatu Batuak 82 615 6 % 79 554 4 % 82 000 4 % 81 000 3 % 83 000 4 %
Brasil 56 700 4 % 57 000 3 % 60 000 3 % 62 000 3 % 64 000 3 %
Kazakhstan 26 960 2 % 37 430 2 % 48 040 2 % 68 000 3 % 46 530 2 %
Japonia 29 700 2 % 32 000 1 % 44 600 2 % 33 400 1 % 31 100 2 %
Bielorrusia 18 400 1 % 44 471 2 % 39 328 2 % 30 353 1 % 18 382 1 %
Lituania 14 000 1 % 26 000 1 % 30 600 1 % 28 200 1 % 35 600 2 %
Besteak 33 713 2 % 45 041 2 % 51 238 2 % 53 225 2 % 56 567 3 %
Mundua 1 457 971 100 % 2 267 621 100 % 2 287 877 100 % 2 347 558 100 % 1 924 082 100 %

Erreferentziak

  1. Le Monde.fr, Allergies : les nouveaux aliments à risque (Frantsesez)
  2. .
  3. .
  4. FAOSTAT. 2017-4-17.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.